2021/02/05

2021/02/01

 

GESTAMP BIZKAIA- 2021ko HITZARMENA

 Azkenengo oharrean informatzen genizuen bezala, iragan ostegunean, urtarrilak 28, Langileen Batzordeak 2021eko Hitzarmenerako aurreakordio bat adostu zuen zuzendaritzarekin. Aurreakordio hori Langileen Batzordeko sindikatu eta partaide GUZTIEN adostasunarekin egin da. Ohitura den legez, plantillak berresten badu soilik sinatuko dugu akordio hau. 

 Aurten, eta COVIDaren eraginez bizitzen ari garen egoera dela eta asanbladarik ez egitea erabaki dugu. Era berean, ohar hau ere beti egin dugun lez, esku esku ez banatzea erabaki dugu. Ez dauka zentzurik alde batetik Covid-aren aurkako protokoloa betetzea eta berau betearazteko eskatzea, eta bestetik protokolo hori salto egitea (asanblada batek jende asko batuko luke). Dena dela, uste dugu, ezin diogula kendu plantillari Hitzarmena onartzen duen edo ez erabakitzeko gaitasuna. 

 Horrela izan da urte askotan, eta horrela izaten jarraitu dezala nahi dugu. Hitzarmena bezalako kontu garrantzitsuetan, azkenengo hitza beti izango da plantillarena. Horregatik, eta beherago zehaztuko dugun legez, ostegun eta ostiralean zehar, bozkatzeko hainbat mahai prestatuko ditugu (espazio zabaletan), zuon bozka eman ahal dezazuen, Hitzarmenaren alde edo kontra, beti ere ahalik eta berme handienekin. 

 Aurreadostutako 2021eko Hitzarmenari dagokionez, jendeari gogorarazi nahi diogu, ze testuingurutan eman den beronen negoziazioa: 

 2020. urte gutxienean konplikatu batetik gatoz, eta 2021.urtean gaude, ziurgabetasunez betea datorren urte bat. Zuzendaritzaren esanetan, nahiz eta 2020ko Gestamp Bizkaiako produkzio zifrak azkenean pixkat “makillatu”diren (nahiz eta fakturazioan jaitsiera nabarmen bat egon), Gestamp taldeari dagokionez, galerak oso nabarmenak izan omen dira. Egoera horren ondorioz, gastuaren murrizketa eta zenbait “doikuntza eman dira. Ez dago azaldu beharrik enpresak doikuntza hitza aipatzen dutenean zertaz ari diren. Esan diezietela GTS eta Matricerias Deustoko langileei, goizetik gauera itxi dituzten Gestamp Taldeko trokeleria saileko bi enpresa historiko. 

 Gure egoera partikularrari dagokionez, duela egun guzti Mercedeseko ohar batean irakurtzen genuen Mercedesek bere urteko produkzioa handituko zuela, larunbatak aktibatu,etab. Argi utzi behar da, larunbat horiek lan egitea lehendik erabakia zegoela, eta produkzio erritmoak zein 3 hilabetera begirako eskaerek ez dutela Mercedesek aipatutako igoera hori erreflejatzen. Badirudi ohar horrek, gehiago hitz egiten duela “desioez” egitate ziur edo eta aurreikuspen errealez baino. Gainera Mercedesek argi uzten du, dena dagoela pandemiaren garapenaren menpe, merkatuak horren aurrean nola erantzuten duen...soilik zehaztuz nola lan egingo duen matxorarte. Uda arte ez da inongo goranzko errekuperaziorik espero, eta orduan ere ikusiko da. Gainontzeko bezeroei buruz, hala nola, VW, SEAT...ditugun berriak ez dira goranzkoak ere. Ia denak erratzen diren. 

 Zuzendaritzaren hitzetan, estatu mailan, Gestampeko lantegien artean, soldatarik onenak eta lanordu gutxien dituen planta izaten jarraitzen dugu. Eta kontu hori etengabe, negoziaketa guztietan gogoratzen digute, azpimarratuz etorkizunean Gestamp taldeak proiektu berriak emateko oztopo bat dela, “garestienak” baldin bagara. 

 2021eko Hitzarmenaren inguruan, hainbat apunte. 

 NEGOZIAZIOA – Akordioa lehenbaitlehen itxi nahi izan dugu, egoerak txarrera egin aurretik, edo eta adibidez, taldetik ez negoziatzeko “betebeharreko baldintza” modukoren kontsignaren bat heldu aurretik. Gestamp taldean, inbertsio asko geratu eta gastua asko murriztetik aparte, Erresuma batuan eta Alemanian, kaleratzeak eta soldata jaitsierak ematen ari dira, estatu mailan soldata izozketak planteiatzen ari dira...hori da Gestamp Taldearen barruko testuingurua gure errealitate propioaz gaindi. 

 IRAUPENA- Enpresak proposatutako urte bateko iraupena onartu dugu, uste genuelako ez zeukala logikarik Hitzarmen luze bat negoziatzea ziurgabetasun egoera edo egoera txar batetatik abiatuta. Urte bukatu aurretik, 2021eko udazkenean, hurrengo Hitzarmeneko negoziazioarekin hasi beharko gara. Ordurako espero dezagun, egoera ekonomikoa argitu, eta hobera egin dezala, eta Hitzarmen luzeago bat negoziatu ahal izatea, negoziaketan puntu gehiago sartuz. 

 SOLDATA IGOERA- Nahiz eta hasieran enpresak soldaten izozketa bat planteiatu, azkenean 2021erako %1 linealeko soldata igoera bat adostu dugu. %1 lineal hori, oinarrizko soldatan joango da, kontzeptu honetan urteko 361 euro banatuz. Dakizuen bezala, “carencia de incentivo” (OS %15a), gaueko plusa (OS %42) eta 4. eta 5. erreleboko plusak (OS-ren %20 eta % 30 hurrenez hurren) oinarrizko soldataren arabera doaz, beraz oinarrizko soldatan aplikatutako soldata igoera kontzeptu hauetan ere emango da.

3 errelebotara dabilen langile bati, 440 euro suposatuko dio igoera honek. Soldata igoera linealaren helburua, %1 hori, era igualitario baten banantzea da, gutxien irabazten dutenek % 1 hori baino gehiago eraman dezaten.

Exenplu bezala, %1eko soldata igoera lineal horrek, 3 errelebotara dagoen peoi espezialista batentzat % 1,25ek soldata igoera suposatuko du.

Berriro gogorarazi nahi dizuegu, 2020ko KPIa negatiboa izan zela, hots, % -0,5 ekoa.

Beste datu pare bat.

Azken 20 urtetan, izan ditugun egoera desberdinak kontutan izan gabe, urte guztietan izan ditugu soldata igoerak (izozketarik gabe) eta azken 3 urteetan adibidez, Hitzarmenean adostutako soldata igoeren ondorioz, KPIari %6 bat atera diogu. Horregatik uste dugu adostutako soldata igoera ondo dagoela, eta “beti” gehitzen joateko testuinguru baten kokatu behar da berori. 

 BAIMEN ORDAINDUAK- Aurreko oharretan azaldu dugu. Hilabeteak dira, Langileen Batzordearen esijentziari kasu eginez, eta Auzitegi Gorenak ezarritakoa betez, baimen ordainduak lan egunetan ematen dituela (ezkontzagatikoa izan ezik) eta ez egun naturaletan (enpresa askok AG ezarritakoa bete barik jarraitzen dute). Era berean, eta Berdinatsunerako Batzordean, negoziazioaren bidez lortu genuen jaiotzagatiko baimena mantentzea, Aitatasunaren baimena eta gero disfrutatu ahal izateko. Baimen hori, emakumera edo beste progenitorera ere zabaldu da (lehen gizonak hartzen zuen soilik). Hitzarmen honetan, aldaketa eta hobekuntza hauek testura gaineratzeaz gaindi, ospitalarizazioen kasuan, “egitate sortzailea” mantendu dedilaren baldintza kendu dugu (baldintza hori soilik mantenduko da familiar desberdinen artean eskalonatzen denean). 

 FINIKITOAK – Zenbait langile ebentualen kexak heldu zaizkigu esaten batzuetan enpresa asko berandutzen zela finikitoak egiten. Hori gertatu ez dadin, Hitzarmenean jasoko da, enpresa behartuta egongo dela langileari finikitoa egin-ordaintzera bere harreman laborala bukatu eta 10 egun gehienera. 

 Aste hauetan esan dugu, eta berriro diogu. Hitzarmen hau luzapen bat bezala planteiatzen dugu. Eskubiderik ez galdu eta gehitzen jarraitzeko Hitzarmen bat bezala. Espero dezagun datozen hilabeteetan egoerak hobera egin dezala, eta horrela bada, 2022ko Hitzarmenean hobekuntza sozialak, pendiente geratu diren gaiak...sartu ahal izango ditugu. 

 Bitartean, Langileen Batzordetik, enpresarekin adostutako aurreakordioari BAI bozkatu dezazuen eskatzen dizuegu, zuen berrespenarekin akordio izaera hartu dezan, eta plantillari aplikatu ahal izateko 

 BOZKETEN EGUN ETA ORDUTEGIAK 

 Osteguna eta ostirala bitartean bozkatuko da. Covid-a dela eta 3 mahai egongo dira (ensanblatuko eta estanpazioko deskantsu guneetan eta jangelan). Langile bakoitzak bere lanerako sarreratik hurbilen dagoen mahaian bozkatu beharko du.

                               



                                                                                                      Abadiñon 2021eko otsaileran 1ean

 ******************************************

                 GESTAMP BIZKAIA- CONVENIO 2021

 Como ya os informábamos en la última nota, el jueves 28 de enero, TODO el comité, por unanimidad de sus miembros y sindicatos representados, llegamos a un preacuerdo con la dirección de la empresa respecto al convenio del 2021. Como es costumbre, solo firmaremos el acuerdo si este es refrendado por la plantilla. 

 Este año y dada la situación que estamos viviendo por el COVID hemos decidido no hacer asamblea, e incluso no repartir esta nota mano en mano como lo hemos hecho siempre. No tiene sentido que por una parte estemos cumpliendo y pidiendo que se cumpla el protocolo anti-Covid y por otra parte nos lo estemos saltando (una asamblea juntaría a mucha gente) Aun así, pensamos que no le podemos hurtar a la plantilla el poder decidir si se acepta o no el convenio. 

 Así ha sido durante muchos años, y así queremos que siga siendo. En las cuestiones importantes como el convenio la última palabra siempre será la de la plantilla. Por ello, y como detallaremos más abajo, durante el jueves y viernes habilitaremos varias mesas (en espacios abiertos) de votación para que podáis dar vuestro voto a favor o en contra del convenio con todas o las máximas garantías posibles. 

 En cuanto al convenio del 2021 preacordado, queremos recordar al personal en que contexto se da la negociación del mismo: 

 Venimos de un 2020 año complicado cuando menos, y estamos en un 2021 lleno de incertidumbres. Según la dirección, aunque en Gestamp Bizkaia en el 2020 al final las cifras de producción se han “maquillado” un poquito (pero ha habido un descenso notable de la facturación), a nivel de grupo Gestamp las perdidas han sido muy cuantiosas. Fruto de esa situación se han tomado varias decisiones de contención de gasto y “ajuste”. No hace falta explicar a que se refieren las empresas cuando hablan de ajustes. Que se lo digan a GTS y Matricerias Deusto, dos empresas de troquelería históricas del grupo cerradas de la noche a la mañana prácticamente. Respecto a nuestra situación en particular, hace unos días leíamos en una nota de Mercedes que iba a incrementar su producción anual, activar sábados, etc. Hay que dejar claro que activar dichos sábados ya estaban previsto de antemano, y el ritmo de producción actual y el de los pedidos a 3 meses vista no reflejan el incremento que dice Mercedes. Parece ser que esa nota habla más de “deseos” que de hechos ciertos o previsiones reales a día de hoy. De hecho Mercedes sigue diciendo que todo está en función de cómo evolucione la pandemia, como responda el mercado ante ello...dejando claro solo como se trabajará hasta marzo. No se prevé ninguna recuperación al alza como mínimo hasta verano, incluso entonces habrá que verlo. Del resto de clientes como VW, SEAT...las noticias que tenemos no son al alza precisamente. Ojalá se equivoquen todos. 

 En palabras de la Dirección seguimos siendo la planta de Gestamp en el estado que mejores salarios y condiciones laborales tiene y menor jornada. Y eso es algo que nos recuerdan constantemente, en cada negociación remarcando la dificultad que el Grupo Gestamp nos asigne nuevos proyectos, si somos “los más caros”. 

 En cuanto al convenio del 2021, unos apuntes.

NEGOCIACION – Hemos querido cerrar el acuerdo cuanto antes, antes de que la situación empeore, o por ejemplo haya alguna consigna de “obligado cumplimiento” por parte del grupo para que no se negocie. Decir que en las empresas del grupo Gestamp, además de haber paralizado muchas inversiones, ajustar al máximo el gasto, en el Reino Unido y Alemania se están dando despidos y bajadas salariales notables, en el estado se está planteando congelar salario...ese es el contexto dentro del grupo Gestamp fuera aparte de nuestra propia realidad. 

 VIGENCIA- Aceptamos la vigencia de un año propuesta por la empresa, dado que no veíamos lógico negociar un convenio largo desde una “mala” situación o situación de incertidumbre. Antes de que finalice el año, prácticamente para otoño del 2021 habrá que empezar a negociar el siguiente convenio. Para entonces esperamos que la situación económica se aclare, mejore, y podamos negociar un convenio a más años, y con más puntos en la negociación. 

 SUBIDA SALARIAL- Aunque la empresa proponía una congelación de salarios, al final hemos pactado un 1 % lineal de subida salarial para el 2021. Dicho 1 % lineal irá en el concepto del salario base, suponiendo un incremento de 361 euros anuales en dicho concepto. Como sabéis la carencia de incentivo (15 % SB), el plus de noche 42% SB, así como el plus de 4º y 5º relevo (20% SB, 30% SB) van en función del salario base, con lo que la subida aplicada en el mismo supondrá un incremento de estos conceptos también. Para un trabajador o trabajadora a 3 relevos esta subida supondrá una cantidad del orden 440 euros anuales. El objetivo de la subida lineal es “repartir” ese 1% de manera igualitaria para que el o la que menos ganen se lleven más de un 1 %. Como ejemplo, esta subida del 1 % lineal, para un peón especialista a 3 relevos le supondrá del orden de un 1,25 % de subida. Volver a recordaros que el IPC del año 2020 fue negativo, un – 0,5 %. Otros datos, en los últimos 20 años, hayamos tenido la situación que hayamos tenido, todos los años hemos tenido incrementos salariales (sin congelaciones) y los últimos 3 años por ejemplo con las subidas pactadas en convenio, le hemos sacado del orden de un 6 % al IPC. Por eso pensamos que la subida pactada está bien, y que hay que entenderla y situarla en un contexto de “siempre” seguir sumando. 

 PERMISOS RETRIBUIDOS- Ya lo explicamos en notas anteriores. Hace meses que la empresa por exigencia del Comité aplica los permisos retribuidos en días laborables y no naturales ( menos el de matrimonio) en cumplimiento de lo establecido por el Tribunal Supremo ( muchas empresa siguen sin aplicar lo establecido por el TS) De igual manera y a través de negociación en la comisión de Igualdad conseguimos que se mantuviera el permiso de nacimiento por hijos e hijas disfrutándose este después del permiso de Paternidad, haciéndolo extensible a la mujer o a la otro u otro progenitor o progenitora( antes solo lo disfrutaba el hombre). En este convenio además de incorporar todos estos cambios o mejoras al texto, en los casos de hospitalización, hemos suprimido la condición que se mantenga el hecho causante para el disfrute del mismo (solo se mantendrá dicha condición si se quiere escalonar con otros familiares). 

 FINIQUITOS – Nos habían llegado quejas de algunas o algunos trabajadores y trabajadoras eventuales de que la empresa algunas veces tardaba mucho en hacer los finiquitos. Para que eso no suceda, se recogerá en convenio la obligatoriedad para la empresa de hacer (y pagar) los finiquitos a lo sumo en el plazo de 10 días desde que el trabajador o trabajadora finaliza su relación laboral con la empresa. 

 Lo hemos dicho estas semanas, y lo volvemos a decir. Planteamos este convenio como una especie de prórroga del mismo. Un convenio para no perder derechos y seguir sumando. Esperemos que durante los meses siguientes la situación mejore, y si es así será en el convenio del 2022 donde podamos incluir más mejoras sociales, abordar temas pendientes... 

 Mientras tanto, desde el Comité de Empresa os pedimos que votéis SI al preacuerdo que hemos alcanzado con la empresa, para que este con vuestro refrendo tome el carácter de acuerdo y se pueda aplicar a la plantilla. 

 DIAS Y HORARIO DE VOTACIONES 

 Se votará durante el jueves y el viernes. Por el tema del Covid habrá 3 mesas (área descanso estampación, área descanso ensamblado, comedor) Cada trabajador o trabajadora deberá votar en la mesa más cercana a su entrada en la fábrica.

                                                                    HORARIOS:

  

Abadiñon 2021eko otsaileran 1ean