2021/04/17

2021/04/06

 

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

CGT-REN AZKEN OHARRARI ERANTZUNA

 Agiri honen bidez, ordezkaritza sindikalaren %88ak (LAB-11, UGT-3, ELA-1) osatutako langile batzordearen gehiengoak ,CGTk 2021/03/29an kaleratutako oharrari erantzun nahi dio.

Ez da gure helburua ohar-gerra batean sartzea, baina azken ohar horrek edalontzia bete du. Ez zaigu inporta CGTk gai honetan har ditzakeen erabakiak edo etorkizunean hartu ahal dituenak. Honezkero, enpresa osoak daki nor den nor. Hala ere, bitxia da, CGTk bere oharrean, 2005e an egindako akordio bati erreferentzia egitea (zati bat baino ez dute aipatzen), urte horretan ez baitzeuden ordezkatuta ere langileen batzordean. Akordio hori, egin ditugunak eta etorkizunean egin beharko ditugun beste akordio asko bezala, LAB, UGT eta ELA sindikatuek sinatu zuten. CGT-k bere ahaleginak komikiak marraztu eta fanzineak egitera zuzentzen dituen bitartean, han eta hemen bandazoak emanez, gainontzekook gure lana zorroztasunez eta seriotasunez egiten jarraituko dugu, Gestamp Bizkaia enpresako langileentzako akordio onenak bilatuz. Akordio horiek, kapitulu ekonomikoan zentratu eta enplegua blindatzeaz gain, , enpresari inbertsio etengabea eskatzean oinarritzen dira, hori baita etorkizuna ziurtatzeko berme bakarra. Ildo horretan lan egin dugu beti eta horrela jarraituko dugu.

Langileen batzordean ordezkaritza duen sindikatu bakoitza filosofia eta kultura politiko desberdinetatik bagatoz ere, Gestamp Bizkaiarekin zerikusia duten arazoen ia %100ean ados jartzeko gai gara, gehiengoak, siglak eta abar alde batera utzita .Batasun horrek eta irakurketa partekatuak beti egiten dute talka leku berean, hots, CGTn.

CGTko kideen prestakuntza sindikal eskasa dela eta, batzuetan bilera osoak egin behar izaten ditugu, momentuko "arazoaren" konponbidea azaltzeaz gain, batzuetan "arazo" bera ere azaltzen CGTkoei. Eta horrek ahalegin handia eskatzen dio langileen batzordeko gainerako kideei. Hala eta guztiz ere, ez da hizpide ditugun gai gehienei buruzko ezjakintasuna, ez eta horiei buruz inolako oinarririk gabe hitz egiteko ausardia ere, edalontzia bete duena. ERTEaren beharra dagoen ala ez uste duten, , edo berarekin ados dauden ala ez, ez zaigu axola. Beraiek ikusiko dute. Baina, LAB, UGT eta ELA sindikatuak ez gaude gezurra eta manipulazioa onartzeko prest. Langileen batzordeko kideekin zintzoagoa izan behar da, eta gauzak izan diren bezala kontatu, bere testuinguruan kokatuz.

Oharrean diotenez, "Oso larria iruditzen zaie langile batzordeko gainerako kideek Mto eta Troq departamentuetako pertsonak ERTEan sartzeko eskatzea,.....aurrekari bat sortzen baitute...". Sindikatu guztiok esan genuena zera zen: langile guztientzat eskatu behar zela ERTEa, BETI egin den bezala (langileen batzordeak ez du langileen kolektiboa zatituko), eta, ondoren, lana zuten sailei edo pertsonei ez zitzaiela ERTEra bidali beha. Hori esan genuen, ziur baikaude ERTEan sartuta egon arren sail edo departamentu gehiago egongo direla azkenean langabeziara ez direnak joango egu11n horietan.

CGT-k gezurra dio isiltzen duenean langileen batzordeak esijitu ziola enpresari , ERTE egunak mantenu eta trokelgintza saileko langileei ez aplikatzeko, ez eta lana zeukan langile orori geldialdi egunak ematen direnean. 

CGT-k gezurra dio , enpresak mantenu eta trokelgintza saileko langileak ERTEra ez bidaltzera konprometitu denean, eta hori isilarazten duenean. 

Gezurra dio , ez duenean argitzen , langile bat ERTEaren eskaeran sartzeak ez duela esan nahi enpresari utziko diogunik lanak egiteke dituzten langileak ERTEan bidaltzen. 

Gezurra dio , ez duenean argi esaten gai hau langileen batzordean zein enpresarekin hitz egin genuenean, isilik geratu zirela, ez zutela ahoa zabaldu, areago, konpromezua hartu zutela denak ERTEaren eskaeran sartzearen eskaeraren arrazoia ez zutela “nahastuko” beraien interes partikularrerako. Justu kontrakoa egiteko azkenean.

Nahiz eta kontua ez den berria, edalontziak gainezka egin du, eta CGT-ko kideekiko “asperraldia” edo nekea oso handia da. Antzeko egoerak eman diren, hainbat pasarte aipatu genitzake. Iritzi desberdinak izatetik aparte, talde batean, oinarrizko bizikidetza arau batzuk egon behar dira, eta gezurrak eta manipulazioak ez dute tokirik bizikidetza horretan. 

Horregatik langileen batzordeko LAB, UGT eta ELAko kideok, CGT-ko delegatuekin harremanak etetea erabaki dugu. Denontzako hobea izango da.

Abadiñon 2021/04/06

**************************************

EL COMITE INFORMA

RESPUESTA A LA ULTIMA NOTA DE LA CGT

 Mediante este comunicado, la mayoría del comité compuesta por el 88 % de la representación sindical ( LAB-11, UGT- 3 , ELA-1) quiere responder a la última nota de la CGT del 29/03/2021.

No es nuestro objetivo entrar en una guerra de notas , pero esta última nota ya ha colmado el vaso. Nos traen sin cuidado las decisiones que pueda tomar CGT en este tema o los que se puedan dar en el futuro. A estas alturas , toda la empresa sabe quien es quien. Pero no deja de ser curioso que la CGT en su nota haga referencia a un acuerdo( del cual solo nombran una parte ) que se hizo en el 2005, año en el cual ni estaban representados en el comité. 

Ese acuerdo como ,otros muchos que hemos tenido que hacer y haremos en el futuro, fue suscrito por los sindicatos LAB, UGT, y ELA. Mientras la CGT sigue dedicando sus esfuerzos a dibujar comics y hacer fanzines, dando bandazos de aquí allá, el resto seguiremos haciendo nuestra labor con rigor y seriedad buscando los mejores acuerdos para la plantilla de Gestamp Bizkaia. Acuerdos que además de centrarse en el capitulo económico, blinden los puestos de trabajo de la plantilla, exigiendo siempre inversión continuada en la empresa, que es lo que realmente asegura el futuro de la empresa . En esa línea hemos trabajado siempre y seguiremos trabajando.

Aunque cada sindicato con representación en el comité , vengamos de filosofías y culturas políticas diferentes, en casi el 100% de los problemas que tienen que ver con Gestamp Bizkaia somos capaces de ponernos de acuerdo, fuera aparte de mayorías, siglas, etc. Esa unión, y lectura compartida siempre tropieza en el mismo lugar, la CGT.

Dada la escasa formación sindical de los miembros de la CGT, a veces tenemos que pasarnos reuniones enteras explicando no solo la solución al “problema” de turno, si no a veces el mismo “problema”, exigiendo eso un esfuerzo importante al resto del comité. Aún así no es su ignorancia sobre la mayoría de los temas que tratamos, ni su atrevimiento para hablar de ellos sin ninguna base, lo que ha colmado el vaso. Que vean la necesidad o no del ERTE,  o que estén de acuerdo o no con el mismo no nos importa. Allá ellos. Lo que los sindicatos LAB, UGT, y ELA no estamos dispuestos a aceptar es la mentira y la manipulación. Con los compañeros y compañeras hay que ser más honrados, y contar las cosas como han sido, en su contexto.

Dicen en su nota “ que les parece muy grave que el resto del comité solicite que se incluya a personas de los departamentos de Mto y Troq...que crea un precedente...”. Lo que todos los sindicatos dijimos que lo lógico era que el ERTE se solicitase para toda la plantilla , como SIEMPRE se ha hecho,( no será el comité quien fraccione el colectivo de trabajadores y trabajadoras ) y que posteriormente , a los departamentos o personas que tuviesen trabajo NO se les mandase al ERTE , y lo decíamos porque estamos seguros que habrá más departamentos que aunque estén incluidos en el ERTE al final no vayan ningún día al desempleo. Ojala no tengamos que ir nadie.


Miente la CGT cuando calla que el comité exigió a la empresa que los trabajadores y trabajadoras de mantenimiento y troquelería no se viesen afectados por los días de ERTE , así como aquellos y aquellas que tuviesen trabajo si al final se dan algunos días de parada. 

Miente cuando calla que la empresa se comprometió a no mandar al desempleo a los departamentos de MTO y Troqueleria. 

Miente cuando calla que cuando aclaramos que la inclusión del personal en el ERTE no conllevaba permitir a la empresa que mandará al desempleo al personal con tareas pendientes. 

Miente cuando calla que cuando lo hablamos entre el comité, y con la empresa no abrieron la boca, y asintieron, y se comprometieron a no tergiversar la razón de nuestra solicitud,para luego acabar haciendo lo contrario.

Aunque llueve sobre mojado, el vaso ya se ha desbordado y el hartazgo para con los “compañeros” de la CGT es muy elevado. Podríamos relatar infinidad de capítulos con hechos parecidos. Independientemente de opiniones diferentes, en un grupo , hay una mínimas normas de convivencia, y la mentira y la manipulación continua no tienen cabida en el mismo. 

Por todo ello, los miembros del comité en nombre de LAB, UGT, y ELA hemos decidido romper relaciones con los delegados de CGT . Será mejor para todos y todas.


En Abadiño a 6 de abril de 2021

2021/03/26

 

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

ERDIEROALEEN ARAZOA.ERTEa


Gaur, martxoak 26, ostirala, enpresarekin bildu gara berriro erdieroaleen faltaren ondorioez hitz egiteko (ibilgailuek daramatzaten zenbait txipetarako beharrezkoa den elementua). Erdieroaleen falta horren arrazoia,  material horren eskaria batez ere elektronikaren sektorean asko handitu dela da.

Astelehen arratsaldean izandako bileran egoeraren berri eman ziguten, eta ostiral honetarako deia egin ziguten proposamen bat egiteko. Bilera horretan azaldu zutenez, material hori falta izateak geldialdiak eragiten ditu gure bezeroengan, edo etorkizunean eragingo ditu. Volkswagenek berak , ekoizpena 3 egunez gelditu behar izan du aste honetan, eta etorkizunean geldialdi gehiago egongo direla ziurtatu digute. Gure bezero nagusiari dagokionez, Mercedesek argi dirudi etorkizunean gelditu beharko duela, baina ez dute esaten noiz, nola eta zenbat geldialdi-egun aurreikusten diren. Argi dagoena da (komitetik beste iturri batzuekin kontrastatu dugu) hornidura faltaren arazoa benetako arazoa dela eta aurten automobilaren fabrikatzaile guztiei eragingo diela. Ikusteke dagoena zera da, nolako gogortasunarekin  eragiten dion bakoitzari.

Edonola ere, enpresak astelehenean esan zuen bezala, eta gaur errepikatu duenez, ezin du aurreikusi, arazo horrek  gure bezeroek zenbat geldiaraziko dituen eta, ondorioz, gu zenbat geldiaraziko gaituzten. Are gehiago, geldialdien berri 48 orduko aurreabisuarekin eman zitekeela esan dute, maniobra-tarte oso txikia utziz. Egoera hori ikusita, enpresak esan digu ez dakitela etorkizunean egoera hori zenbat larriagotu daitekeen, eta horregatik ez dutela bideragarritzat jotzen egoera horri "orduen akordio" batekin erantzutea, urte amaiera batzuetan egin dugun bezala.


Astelehenean ia irtenbide bakartzat jo zuten ERTE bat aurkeztea, eta gaur ekarri duten proposamena, hori da. Nahiz eta erdieroaleen arazoa agian urte osoan luzatuko den,  Mercedesetik datozen informazioak kontuan hartuta, enpresak 2 hilabeteko, apirilerako eta maiatzerako ERTE bat proposatzen du, gehienez 14 laneguneko eraginarekin. Maiatzaren amaierarako espero da ,  Mercedesek egoera argitzea ,  erdieroaleen faltak, oporren planteamenduak eta abarrek ze eragin izan dezaketen ikusten denean. Enpresak esan du beharrezkoa bada bakarrik geldituko garela eta aplikatuko dela ERTEa.


Enpresa-batzordeak onartzen du aipatutako gidarien urritasunak sortutako ziurgabetasun-egoera, eta beste enpresa eta sindikatu-atal batzuekin kontrastatuta, badirudi gure bezeroen geldialdi-arriskua benetako arriskua dela, eta espero izatekoa, eta egia da geldialdi horiek luzatzen badira edo egun askotakoak badira zentzugabea izango litzatekeela ordu-akordio bat egitea, gero ERTE batera iristeko. Esan behar da gehienez ere 14 egun gelditzeko eskaera lehen esan dugun bezala egin dela Mercedesen informazioengatik, baina, batez ere, hori delako etxera bidal diezaieketen egunen kopurua, "Erabili" gabeko malgutasun negatiboko egunen arabera.

Hori guztia dela eta, batzordeak, enpresarekin, honako baldintza hauek betetzen dituen ERTE bat adostu du:

- ERTEak 2 hilabeteko iraupena izango du, hau da, apirila eta maiatz( apirilak6-maiatzak31).
- 2 hilabete horietan, 14 lanegun baino ezin izango dizkigute afektatu.


- Langilea ERTEan dagoen egunetan, enpresak langabeziatik kobratzen duen zenbatekoa osatuko du, langileak erreleboaren eta plus-egutegiaren arabera jasoko lukeen soldata gordinaren% 90eraino.


- Aparteko ordainsariei eta oporrei ez die eragingo ERTEak, hau da,% 100ean kobratu eta disfrutatuko  dira (oporrak).


- Enplegu-berme bat ezartzen da, non enpresak 2021eko abenduaren 31ra arte kaleratze indibidualik edo kolektiborik ez egiteko konpromisoa hartzen duen.

Enplegu-berme bat eskatu dugu berriz ere, beti izan dugun premisa bat delako, ez hainbeste arazo "puntual" horrek arazo handiago bat sortzea espero dugulako, baizik eta uste dugulako guk ERTE bat negoziatu eta sinatzea onartzen badugu, tresna horren bidez langileei lasaitasuna eta segurtasuna helarazteko izan behar dela, eta ez kontrakoa.

- 55 urtetik  gorako langileren bat etorkizunean  kaleratua balitz ( enplegu berme alditik kanpo) , ERTE honetan kontsumitutako langabezi egunak bueltatuko zaizkio. Klausula hau jartzeko arrazoia hurrengoa da: Etorkizunean ( urruna) borondatezko baja edo kaleratze adostuak emango balira ( prejubilazio bezala), beraien paroa “ukitu gabe” izan dezaten.

 - Eta adostu ohi ditugun gainerako ohiko baldintzak: Errelebo-kontratua duten langileak ez dira ERTEra joango; Edozein pertsona bajan eroriz gero, ez da ERTEan sartuko,eta, ERTEan dagoela, baja hartuz gero ERTEtik aterako da, nahi duenak  bere orduk erabili ditzake ERTEra ez joateko,...

                                                                              

                                                                                                   Abadiñon, 2021eko martxoaren 26an

********************************

EL COMITE INFORMA

PROBLEMA SEMICONDUCTORES. ERTE.

Hoy viernes 26 de marzo nos hemos vuelto a reunir con la empresa para tratar el tema de las consecuencias de la falta de semiconductores ( elemento necesario para ciertos chips que llevan los vehículos). La razón de esta falta de semiconductores debe ser que se ha incrementado mucho la demanda de este material, principalmente por el sector de la electrónica.

 En la reunión mantenida el lunes a la tarde ya nos informaron de la situación, y nos emplazaron a este viernes para hacernos una propuesta. En dicha reunión explicaron que esta falta de dicho material esta provocando paradas en nuestros clientes , o los provocará en el futuro. La propia Volkswagen ha tenido que parar esta semana 3 días su producción, y nos aseguran que habrá más paradas en el futuro. En lo que se refiere a nuestro cliente principal Mercedes parece claro también que tendrá que parar en el futuro , aunque no dicen ni cuando, ni como , ni cuantos días de parada se estiman. Lo que parece claro ( desde el comité lo hemos contrastado con otras fuentes ) es que el problema de la falta de abastecimiento es un problema real que afectará durante este año a todos los fabricantes del automóvil. Lo que esta por ver es, con que virulencia afecta a cada uno de ellos.

 Sea como fuere, como ya dijo el lunes la empresa , y lo ha reiterado hoy, no es capaz de prever cuanto pararán nuestros clientes y en consecuencia cuanto nos harán parar a nosotros . Incluso apuntan que la comunicación de las paradas podía ser con un preaviso de 48 horas, es decir prácticamente con poco margen de maniobra. En vista de esta situación, desde la empresa nos dicen que no saben cuanto se puede agravar este situación en el futuro, y que por eso no ven viable responder a esta situación con un “acuerdo de horas” como hemos hecho algunos finales de año.

 El lunes ya apuntaban casi como una única salida el presentar un ERTE, y hoy es la propuesta que han traído.

 Aunque el problema de los semiconductores posiblemente se alargue todo el año, y atendiendo a las informaciones que vienen de Mercedes la empresa propone un ERTE de 2 meses , abril y mayo, con un afectación máxima de 14 días de trabajo, en espera de que a finales de mayo Mercedes vaya aclarando el panorama y se vea mejor el efecto de la falta de semiconductores , el planteamiento de vacaciones etc. Evidentemente la empresa dice que solo pararemos y aplicará el ERTE si es necesario.

 

Desde el comité de empresa , reconocemos la situación de incertidumbre generada por la escasez de los citados semiconductores, y contrastándolo con otras empresas y secciones sindicales de las mismas , parece ser que el riesgo de paradas de nuestros clientes es un riesgo real y esperado, y es verdad que si estas paradas se alargan o son de muchos días sería absurdo hacer un acuerdo de horas para luego llegar a un ERTE. Decir que la solicitud de parar 14 días como máximo viene como decíamos antes por informaciones de Mercedes, pero fundamentalmente porque esa es la cantidad de días que les pueden manda a casa a razón de los días de flexibilidad negativa que tiene sin “usar”.

 

Por todo ello, el comité ha acordado con la empresa un ERTE con la siguientes condiciones:

-   La duración del mismo será de 2 meses, es decir abril y mayo( desde el 6 de abril hasta el 31 de mayo).

-   Durante esos 2 meses solo podrán afectarnos como máximo 14 días de trabajo.

-   Los días que el trabajador o trabajadora este de ERTE la empresa complementará la cantidad que cobre del desempleo hasta el 90 % del salario bruto que percibiría el trabajador o trabajadora según relevo y calendario pluses incluidos.

-   Las pagas extras y vacaciones no se verán afectadas por el ERTE, es decir se cobrarán y disfrutarán ( las vacaciones ) al 100 %.

-    Se establece una garantía de empleo, en la cual la empresa se compromete a no hacer despidos individuales ni colectivos hasta el 31 de diciembre de 2021. Hemos vuelto a solicitar una garantía de empleo porque es una premisa que hemos tenido siempre, no tanto porque esperamos que este problema “puntual” derive en un problema mayor, si no porque consideramos que si nosotros y nosotras accedemos a negociar y firmar un ERTE debe ser para que a través de dicha herramienta traslademos tranquilidad y seguridad a la plantilla y no lo contrario.

-  A los mayores de 55 años si en el futuro se diese un despido ( fuera de la garantía de empleo) los días de desempleo consumidos en este ERTE se le repondrían. Esta Clausula se suele meter si en el futuro ( lejano) se diese algún pacto de salidas voluntarias con despidos pactados ( especie de prejubilación) , los trabajadores y trabajadoras mayores tuviesen su paro “intacto”.

-  Y resto de condiciones habituales que solemos acordar: Los trabajadores con contrato relevo no irán al ERTE; Cualquier persona en caso de caer de baja no se le meterá en ERTE y si cae de baja estando en ERTE se le sacará del mismo, se podrán usar horas de cada uno o una para no ir al ERTE

 En Abadiño a 26 de marzo de 2021


2021/03/08

2021/02/05

2021/02/01

 

GESTAMP BIZKAIA- 2021ko HITZARMENA

 Azkenengo oharrean informatzen genizuen bezala, iragan ostegunean, urtarrilak 28, Langileen Batzordeak 2021eko Hitzarmenerako aurreakordio bat adostu zuen zuzendaritzarekin. Aurreakordio hori Langileen Batzordeko sindikatu eta partaide GUZTIEN adostasunarekin egin da. Ohitura den legez, plantillak berresten badu soilik sinatuko dugu akordio hau. 

 Aurten, eta COVIDaren eraginez bizitzen ari garen egoera dela eta asanbladarik ez egitea erabaki dugu. Era berean, ohar hau ere beti egin dugun lez, esku esku ez banatzea erabaki dugu. Ez dauka zentzurik alde batetik Covid-aren aurkako protokoloa betetzea eta berau betearazteko eskatzea, eta bestetik protokolo hori salto egitea (asanblada batek jende asko batuko luke). Dena dela, uste dugu, ezin diogula kendu plantillari Hitzarmena onartzen duen edo ez erabakitzeko gaitasuna. 

 Horrela izan da urte askotan, eta horrela izaten jarraitu dezala nahi dugu. Hitzarmena bezalako kontu garrantzitsuetan, azkenengo hitza beti izango da plantillarena. Horregatik, eta beherago zehaztuko dugun legez, ostegun eta ostiralean zehar, bozkatzeko hainbat mahai prestatuko ditugu (espazio zabaletan), zuon bozka eman ahal dezazuen, Hitzarmenaren alde edo kontra, beti ere ahalik eta berme handienekin. 

 Aurreadostutako 2021eko Hitzarmenari dagokionez, jendeari gogorarazi nahi diogu, ze testuingurutan eman den beronen negoziazioa: 

 2020. urte gutxienean konplikatu batetik gatoz, eta 2021.urtean gaude, ziurgabetasunez betea datorren urte bat. Zuzendaritzaren esanetan, nahiz eta 2020ko Gestamp Bizkaiako produkzio zifrak azkenean pixkat “makillatu”diren (nahiz eta fakturazioan jaitsiera nabarmen bat egon), Gestamp taldeari dagokionez, galerak oso nabarmenak izan omen dira. Egoera horren ondorioz, gastuaren murrizketa eta zenbait “doikuntza eman dira. Ez dago azaldu beharrik enpresak doikuntza hitza aipatzen dutenean zertaz ari diren. Esan diezietela GTS eta Matricerias Deustoko langileei, goizetik gauera itxi dituzten Gestamp Taldeko trokeleria saileko bi enpresa historiko. 

 Gure egoera partikularrari dagokionez, duela egun guzti Mercedeseko ohar batean irakurtzen genuen Mercedesek bere urteko produkzioa handituko zuela, larunbatak aktibatu,etab. Argi utzi behar da, larunbat horiek lan egitea lehendik erabakia zegoela, eta produkzio erritmoak zein 3 hilabetera begirako eskaerek ez dutela Mercedesek aipatutako igoera hori erreflejatzen. Badirudi ohar horrek, gehiago hitz egiten duela “desioez” egitate ziur edo eta aurreikuspen errealez baino. Gainera Mercedesek argi uzten du, dena dagoela pandemiaren garapenaren menpe, merkatuak horren aurrean nola erantzuten duen...soilik zehaztuz nola lan egingo duen matxorarte. Uda arte ez da inongo goranzko errekuperaziorik espero, eta orduan ere ikusiko da. Gainontzeko bezeroei buruz, hala nola, VW, SEAT...ditugun berriak ez dira goranzkoak ere. Ia denak erratzen diren. 

 Zuzendaritzaren hitzetan, estatu mailan, Gestampeko lantegien artean, soldatarik onenak eta lanordu gutxien dituen planta izaten jarraitzen dugu. Eta kontu hori etengabe, negoziaketa guztietan gogoratzen digute, azpimarratuz etorkizunean Gestamp taldeak proiektu berriak emateko oztopo bat dela, “garestienak” baldin bagara. 

 2021eko Hitzarmenaren inguruan, hainbat apunte. 

 NEGOZIAZIOA – Akordioa lehenbaitlehen itxi nahi izan dugu, egoerak txarrera egin aurretik, edo eta adibidez, taldetik ez negoziatzeko “betebeharreko baldintza” modukoren kontsignaren bat heldu aurretik. Gestamp taldean, inbertsio asko geratu eta gastua asko murriztetik aparte, Erresuma batuan eta Alemanian, kaleratzeak eta soldata jaitsierak ematen ari dira, estatu mailan soldata izozketak planteiatzen ari dira...hori da Gestamp Taldearen barruko testuingurua gure errealitate propioaz gaindi. 

 IRAUPENA- Enpresak proposatutako urte bateko iraupena onartu dugu, uste genuelako ez zeukala logikarik Hitzarmen luze bat negoziatzea ziurgabetasun egoera edo egoera txar batetatik abiatuta. Urte bukatu aurretik, 2021eko udazkenean, hurrengo Hitzarmeneko negoziazioarekin hasi beharko gara. Ordurako espero dezagun, egoera ekonomikoa argitu, eta hobera egin dezala, eta Hitzarmen luzeago bat negoziatu ahal izatea, negoziaketan puntu gehiago sartuz. 

 SOLDATA IGOERA- Nahiz eta hasieran enpresak soldaten izozketa bat planteiatu, azkenean 2021erako %1 linealeko soldata igoera bat adostu dugu. %1 lineal hori, oinarrizko soldatan joango da, kontzeptu honetan urteko 361 euro banatuz. Dakizuen bezala, “carencia de incentivo” (OS %15a), gaueko plusa (OS %42) eta 4. eta 5. erreleboko plusak (OS-ren %20 eta % 30 hurrenez hurren) oinarrizko soldataren arabera doaz, beraz oinarrizko soldatan aplikatutako soldata igoera kontzeptu hauetan ere emango da.

3 errelebotara dabilen langile bati, 440 euro suposatuko dio igoera honek. Soldata igoera linealaren helburua, %1 hori, era igualitario baten banantzea da, gutxien irabazten dutenek % 1 hori baino gehiago eraman dezaten.

Exenplu bezala, %1eko soldata igoera lineal horrek, 3 errelebotara dagoen peoi espezialista batentzat % 1,25ek soldata igoera suposatuko du.

Berriro gogorarazi nahi dizuegu, 2020ko KPIa negatiboa izan zela, hots, % -0,5 ekoa.

Beste datu pare bat.

Azken 20 urtetan, izan ditugun egoera desberdinak kontutan izan gabe, urte guztietan izan ditugu soldata igoerak (izozketarik gabe) eta azken 3 urteetan adibidez, Hitzarmenean adostutako soldata igoeren ondorioz, KPIari %6 bat atera diogu. Horregatik uste dugu adostutako soldata igoera ondo dagoela, eta “beti” gehitzen joateko testuinguru baten kokatu behar da berori. 

 BAIMEN ORDAINDUAK- Aurreko oharretan azaldu dugu. Hilabeteak dira, Langileen Batzordearen esijentziari kasu eginez, eta Auzitegi Gorenak ezarritakoa betez, baimen ordainduak lan egunetan ematen dituela (ezkontzagatikoa izan ezik) eta ez egun naturaletan (enpresa askok AG ezarritakoa bete barik jarraitzen dute). Era berean, eta Berdinatsunerako Batzordean, negoziazioaren bidez lortu genuen jaiotzagatiko baimena mantentzea, Aitatasunaren baimena eta gero disfrutatu ahal izateko. Baimen hori, emakumera edo beste progenitorera ere zabaldu da (lehen gizonak hartzen zuen soilik). Hitzarmen honetan, aldaketa eta hobekuntza hauek testura gaineratzeaz gaindi, ospitalarizazioen kasuan, “egitate sortzailea” mantendu dedilaren baldintza kendu dugu (baldintza hori soilik mantenduko da familiar desberdinen artean eskalonatzen denean). 

 FINIKITOAK – Zenbait langile ebentualen kexak heldu zaizkigu esaten batzuetan enpresa asko berandutzen zela finikitoak egiten. Hori gertatu ez dadin, Hitzarmenean jasoko da, enpresa behartuta egongo dela langileari finikitoa egin-ordaintzera bere harreman laborala bukatu eta 10 egun gehienera. 

 Aste hauetan esan dugu, eta berriro diogu. Hitzarmen hau luzapen bat bezala planteiatzen dugu. Eskubiderik ez galdu eta gehitzen jarraitzeko Hitzarmen bat bezala. Espero dezagun datozen hilabeteetan egoerak hobera egin dezala, eta horrela bada, 2022ko Hitzarmenean hobekuntza sozialak, pendiente geratu diren gaiak...sartu ahal izango ditugu. 

 Bitartean, Langileen Batzordetik, enpresarekin adostutako aurreakordioari BAI bozkatu dezazuen eskatzen dizuegu, zuen berrespenarekin akordio izaera hartu dezan, eta plantillari aplikatu ahal izateko 

 BOZKETEN EGUN ETA ORDUTEGIAK 

 Osteguna eta ostirala bitartean bozkatuko da. Covid-a dela eta 3 mahai egongo dira (ensanblatuko eta estanpazioko deskantsu guneetan eta jangelan). Langile bakoitzak bere lanerako sarreratik hurbilen dagoen mahaian bozkatu beharko du.

                               



                                                                                                      Abadiñon 2021eko otsaileran 1ean

 ******************************************

                 GESTAMP BIZKAIA- CONVENIO 2021

 Como ya os informábamos en la última nota, el jueves 28 de enero, TODO el comité, por unanimidad de sus miembros y sindicatos representados, llegamos a un preacuerdo con la dirección de la empresa respecto al convenio del 2021. Como es costumbre, solo firmaremos el acuerdo si este es refrendado por la plantilla. 

 Este año y dada la situación que estamos viviendo por el COVID hemos decidido no hacer asamblea, e incluso no repartir esta nota mano en mano como lo hemos hecho siempre. No tiene sentido que por una parte estemos cumpliendo y pidiendo que se cumpla el protocolo anti-Covid y por otra parte nos lo estemos saltando (una asamblea juntaría a mucha gente) Aun así, pensamos que no le podemos hurtar a la plantilla el poder decidir si se acepta o no el convenio. 

 Así ha sido durante muchos años, y así queremos que siga siendo. En las cuestiones importantes como el convenio la última palabra siempre será la de la plantilla. Por ello, y como detallaremos más abajo, durante el jueves y viernes habilitaremos varias mesas (en espacios abiertos) de votación para que podáis dar vuestro voto a favor o en contra del convenio con todas o las máximas garantías posibles. 

 En cuanto al convenio del 2021 preacordado, queremos recordar al personal en que contexto se da la negociación del mismo: 

 Venimos de un 2020 año complicado cuando menos, y estamos en un 2021 lleno de incertidumbres. Según la dirección, aunque en Gestamp Bizkaia en el 2020 al final las cifras de producción se han “maquillado” un poquito (pero ha habido un descenso notable de la facturación), a nivel de grupo Gestamp las perdidas han sido muy cuantiosas. Fruto de esa situación se han tomado varias decisiones de contención de gasto y “ajuste”. No hace falta explicar a que se refieren las empresas cuando hablan de ajustes. Que se lo digan a GTS y Matricerias Deusto, dos empresas de troquelería históricas del grupo cerradas de la noche a la mañana prácticamente. Respecto a nuestra situación en particular, hace unos días leíamos en una nota de Mercedes que iba a incrementar su producción anual, activar sábados, etc. Hay que dejar claro que activar dichos sábados ya estaban previsto de antemano, y el ritmo de producción actual y el de los pedidos a 3 meses vista no reflejan el incremento que dice Mercedes. Parece ser que esa nota habla más de “deseos” que de hechos ciertos o previsiones reales a día de hoy. De hecho Mercedes sigue diciendo que todo está en función de cómo evolucione la pandemia, como responda el mercado ante ello...dejando claro solo como se trabajará hasta marzo. No se prevé ninguna recuperación al alza como mínimo hasta verano, incluso entonces habrá que verlo. Del resto de clientes como VW, SEAT...las noticias que tenemos no son al alza precisamente. Ojalá se equivoquen todos. 

 En palabras de la Dirección seguimos siendo la planta de Gestamp en el estado que mejores salarios y condiciones laborales tiene y menor jornada. Y eso es algo que nos recuerdan constantemente, en cada negociación remarcando la dificultad que el Grupo Gestamp nos asigne nuevos proyectos, si somos “los más caros”. 

 En cuanto al convenio del 2021, unos apuntes.

NEGOCIACION – Hemos querido cerrar el acuerdo cuanto antes, antes de que la situación empeore, o por ejemplo haya alguna consigna de “obligado cumplimiento” por parte del grupo para que no se negocie. Decir que en las empresas del grupo Gestamp, además de haber paralizado muchas inversiones, ajustar al máximo el gasto, en el Reino Unido y Alemania se están dando despidos y bajadas salariales notables, en el estado se está planteando congelar salario...ese es el contexto dentro del grupo Gestamp fuera aparte de nuestra propia realidad. 

 VIGENCIA- Aceptamos la vigencia de un año propuesta por la empresa, dado que no veíamos lógico negociar un convenio largo desde una “mala” situación o situación de incertidumbre. Antes de que finalice el año, prácticamente para otoño del 2021 habrá que empezar a negociar el siguiente convenio. Para entonces esperamos que la situación económica se aclare, mejore, y podamos negociar un convenio a más años, y con más puntos en la negociación. 

 SUBIDA SALARIAL- Aunque la empresa proponía una congelación de salarios, al final hemos pactado un 1 % lineal de subida salarial para el 2021. Dicho 1 % lineal irá en el concepto del salario base, suponiendo un incremento de 361 euros anuales en dicho concepto. Como sabéis la carencia de incentivo (15 % SB), el plus de noche 42% SB, así como el plus de 4º y 5º relevo (20% SB, 30% SB) van en función del salario base, con lo que la subida aplicada en el mismo supondrá un incremento de estos conceptos también. Para un trabajador o trabajadora a 3 relevos esta subida supondrá una cantidad del orden 440 euros anuales. El objetivo de la subida lineal es “repartir” ese 1% de manera igualitaria para que el o la que menos ganen se lleven más de un 1 %. Como ejemplo, esta subida del 1 % lineal, para un peón especialista a 3 relevos le supondrá del orden de un 1,25 % de subida. Volver a recordaros que el IPC del año 2020 fue negativo, un – 0,5 %. Otros datos, en los últimos 20 años, hayamos tenido la situación que hayamos tenido, todos los años hemos tenido incrementos salariales (sin congelaciones) y los últimos 3 años por ejemplo con las subidas pactadas en convenio, le hemos sacado del orden de un 6 % al IPC. Por eso pensamos que la subida pactada está bien, y que hay que entenderla y situarla en un contexto de “siempre” seguir sumando. 

 PERMISOS RETRIBUIDOS- Ya lo explicamos en notas anteriores. Hace meses que la empresa por exigencia del Comité aplica los permisos retribuidos en días laborables y no naturales ( menos el de matrimonio) en cumplimiento de lo establecido por el Tribunal Supremo ( muchas empresa siguen sin aplicar lo establecido por el TS) De igual manera y a través de negociación en la comisión de Igualdad conseguimos que se mantuviera el permiso de nacimiento por hijos e hijas disfrutándose este después del permiso de Paternidad, haciéndolo extensible a la mujer o a la otro u otro progenitor o progenitora( antes solo lo disfrutaba el hombre). En este convenio además de incorporar todos estos cambios o mejoras al texto, en los casos de hospitalización, hemos suprimido la condición que se mantenga el hecho causante para el disfrute del mismo (solo se mantendrá dicha condición si se quiere escalonar con otros familiares). 

 FINIQUITOS – Nos habían llegado quejas de algunas o algunos trabajadores y trabajadoras eventuales de que la empresa algunas veces tardaba mucho en hacer los finiquitos. Para que eso no suceda, se recogerá en convenio la obligatoriedad para la empresa de hacer (y pagar) los finiquitos a lo sumo en el plazo de 10 días desde que el trabajador o trabajadora finaliza su relación laboral con la empresa. 

 Lo hemos dicho estas semanas, y lo volvemos a decir. Planteamos este convenio como una especie de prórroga del mismo. Un convenio para no perder derechos y seguir sumando. Esperemos que durante los meses siguientes la situación mejore, y si es así será en el convenio del 2022 donde podamos incluir más mejoras sociales, abordar temas pendientes... 

 Mientras tanto, desde el Comité de Empresa os pedimos que votéis SI al preacuerdo que hemos alcanzado con la empresa, para que este con vuestro refrendo tome el carácter de acuerdo y se pueda aplicar a la plantilla. 

 DIAS Y HORARIO DE VOTACIONES 

 Se votará durante el jueves y el viernes. Por el tema del Covid habrá 3 mesas (área descanso estampación, área descanso ensamblado, comedor) Cada trabajador o trabajadora deberá votar en la mesa más cercana a su entrada en la fábrica.

                                                                    HORARIOS:

  

Abadiñon 2021eko otsaileran 1ean

2021/01/28

 

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

2021EKO HITZARMENA

Gaur ,osteguna, urtarrilak 28, berriro bildu gara enpresako zuzendaritzarekin 2021erako Enpresa Hitzarmeneko negoziazioa itxi asmoz.

 Aurreko notan azaldu genuen, momentuko ziurgabetasun egoera ikusiz urtebeteko iraupena onartzen genuela. Era berean, Hitzarmen hau prorroga edo luzapen bat bezala ikusten genuela esaten genuen, hurrengo Enpresa Hitzarmeneko negoziaziorako  uzten genituelarik Hitzarmenean  sartu zitezkeen hainbat puntu edo hobekuntza.

 Azkenengo bileran, enpresak jada onartu zuen Hitzarmenean sartzea Baimen Ordainduetan emandako aldaketa guztiak ( auzitegi gorenetik eratorriak edo eta Berdintasunerako Batzordean adostuak) gehi hobekuntzaren bat. Atal hau hobeto azalduko dugu, negoziaketaren inguruko gure hausnarketa azaltzeko aterako dugun oharrean.

 Era berean, enpresak onartu du ere Hitzarmenean sartzea, langile batek enpresarekin bere harreman laborala bukatzean, finikitoa gehienez 10 egunen buruan ordaindu beharko diola.

 Azkenik, aurreko bileratik pendiente geratu zen gaia , 2021erako soldata igoerarena izan zen. Gogoratu, bilera horretan enpresak % 0,5eko soldata igoera  eskeini zuela, eta proposamen horri komitetik beste proposamen batekin erantzun zitzaion, hots , % 1,2ko soldata igoera lineala. Azkenean, gaurko bileran, soldata igoera %1 lineala izango dela adostu dugu.

 Gogoratu, beti bezala, akordio edo aurreakordio hau baliozkoa izateko plantillak berretsi beharko duela. Datorren astean aterako dugun notan, zenbait puntu , zergatik adostu dugun urte baterako, gure balorazioa azaltzeaz  gaindi, plantillak bere iritzia eman dezan eta akordioa, komite eta enpresako zuzendaritzak adostutakoa,   berretsi edo ez erabakitzeko nola antolatuko garen azalduko dugu.

Informatzen jarraituko dugu.

                                                                       Abadiñon 2021eko urtarrilaren 28an

******************************************

EL COMITE INFORMA

CONVENIO 2021

 Hoy jueves 28 de enero nos hemos vuelto a reunir con la Dirección de la empresa para cerrar la negociación del Convenio de empresa para el 2021.

 Ya explicamos en la nota anterior, que entendíamos que dada la incertidumbre del momento aceptábamos la vigencia de un año. De igual manera decíamos que el convenio sería una especie de prórroga, dejando para la siguiente negociación de convenio la inclusión de muchos puntos pendientes o mejorables.

 En la reunión anterior, la empresa ya aceptó la incorporación al convenio de todos los cambios dados en los permisos retribuidos (ya sea por sentencias del TS o negociados en la comisión de igualdad) así como alguna “mejora” más. Lo detallaremos más detenidamente en la nota que saquemos para explicar nuestra reflexión sobre esta negociación.

 De igual manera la empresa también ha aceptado incluir en el convenio la obligatoriedad de entregar el finiquito a los trabajadores y trabajadoras dentro de los 10 días después de la finalización de su relación laboral con la empresa.

 Por último, el tema que quedó pendiente de la anterior reunión era el de la subida salarial para el año 2021. Recordar que en dicha reunión la empresa ofreció un 0,5 % de subida, a la que el comité respondió con una contra propuesta de un 1,2 % lineal. Al final, en la reunión de hoy hemos acordado que la subida será de un 1 % lineal.

 Recordar que como siempre, este acuerdo solo sera valido si es refrendado por la mayoría de la plantilla. En la nota que sacaremos la semana que viene, además de explicar algunos puntos, el porqué de un convenio a un año, nuestra valoración sobre el mismo, explicaremos de qué manera nos organizaremos para que la plantilla pueda dar su opinión, y refrendar o no, el preacuerdo alcanzado entre el comité y la dirección de la empresa.

Seguiremos informando

Abadiñon 2021eko urtarrilaren 28an