202015-2016-2017 URTEETARAKO LAN HITZARMENA

2021/09/21






 KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

METALEKO HITZARMENAREN BORROKA

ARKAITZ ETA AITOR ASKE!!!

 Denok gogoratuko duzue 2019. urtea, urte horretan 10 greba-egunetara joan behar izan baikenuen metaleko hitzarmenaren negoziazioa behartzeko. Gatazka gogorra izan zen, eta metalaren sektoreko langile askoren konpromiso pertsonala eskatu zuen, Bizkaiko Gestamp enpresako langileena barne, beti bezala oso nota altuarekin erantzun baitzien greba-deialdiei. Konpromiso kolektibo horren ondorioz, negoziazioa desblokeatu zen, eta hainbat urtez izoztutako Bizkaiko metalaren hitzarmen bat sinatzea lortu zen. Oso egun gogorrak izan ziren. Grebak aurrera egin zezan, oso garrantzitsua izan zen pikete informatiboen lana. Pikete horiek goizean goizetik gogor   jazarri zituen Ertzaintzak, eta, horrela, zaildu egin zuen pikete horien lan sindikala.

 Hitzarmena sinatuz amaitu bazen ere, borroka sindikal horren ondorioak ez dira lankide askorentzat amaitu. Enpresen edo Ertzaintzaren salaketen ondorioz, isun asko ordaindu behar izan dira, eta oraindik ere prozesu penalak irekita daude lankide grebalari askoren  aurka.

 Horren adibide da urriaren 4an eskualdeko enpresetako  bi  langile grebalariren aurka  egingo den epaiketa (Ertzaintzaren akusazioak 23 hilabeteko espetxe-zigorra eskatzen du). Horietako bat Arkaitz Martinitz Gestamp Bizkaiko gure lankidea da.

 Gestamp Bizkaiko  Langileen Batzordeak elkartasun osoa adierazi nahi die Arkaitzi eta Aitorri, eta salaketa bertan behera uzteko esijitu nahi dio Eusko Jaurlaritzari. Borroka sindikala ez da delitua!

 Horregatik guztiagatik, sindikatu guztien babesarekin "Metaleko grebalariek" deitutako mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu Gestamp enpresako langileak.

 IRAILAREN 27AN, 13,30ETIK 14,00ETARA, GESTAMP BIZKAIA ENPRESAREN AURREAN.

 URRIAREN 4AN, 9,45ETAN, BILBOKO EPAITEGIAN.

   Abadiñon 2021eko irailaren 20an


EL COMITE INFORMA

LUCHA DEL CONVENIO DEL METAL

ARKAITZ ETA AITOR ASKE !!!

 Todos y todas recordareis el año 2019 , año en el cual tuvimos que ir a 10 jornadas de huelga para forzar la negociación del convenio del metal. Un conflicto duro que exigió el compromiso personal de muchos trabajadores y trabajadoras del sector del metal, incluida la plantilla de Gestamp Bizkaia, que como siempre respondió con nota muy alta a las convocatorias de huelga. Fruto de ese compromiso colectivo se desbloqueó la negociación  y se consiguió firmar un convenio del metal de Bizkaia  congelado durante varios años. Fueron jornadas muy duras. Para que las jornadas de huelga saliesen adelante fue muy importante la labor de los piquetes informativos, piquetes que desde primera hora de la mañana fueron reprimidos con dureza por parte de la Ertzaintza , dificultando así la labor sindical de los mismos.

 Aunque el convenio terminó firmandose, las consecuencias de esa lucha sindical no han cesado para muchos compañeros y compañeras . Fruto de denuncias de empresas o en de la propia Ertzaintza, se han tenido que pagar muchas multas , y todavía sigue habiendo procesos penales abiertos contra compañeros y compañeras huelguistas.

 Ejemplo de ello, es el juicio al que se enfrentarán el 4 de octubre dos huelguistas de empresas de la comarca (donde la acusación de la Ertzaintza  solicitan hasta 23 meses de prisión)  de los cuales uno es nuestro compañero de Gestamp Bizkaia Arkaitz Martinitz.

 Desde el comité de empresa de Gestamp Bizkaia, mostramos  nuestra solidaridad con Arkaitz y Aitor , y exigimos al gobierno vasco  la retirada de la denuncia . La lucha sindical no es delito!

 Por todo ello, animamos a los trabajadores y trabajadoras de Gestamp a participar en las movilizaciones que se convocaran por parte de los “ Huelguistas del metal” apoyadas estas por todos los sindicatos.

EL 27 DE SEPTIEMBRE DE 13,30- 14,00 EN FRENTE DE GESTAMP BIZKAIA

 EL 4 DE OCTUBRE A LAS 9,45 EN EL JUZGADO DE BILBAO

iruzkinik ez: