202015-2016-2017 URTEETARAKO LAN HITZARMENA

2019/06/25


KOMITEAK JAKINARAZTEN DU



BIZKAIKO METALAREN GREBAREN BALORAZIOA



Metaleko Hitzarmenagatik izan dugun 5 greba eguneko zikloa eta gero, zuekin partekatu nahi ditugu zenbait hausnarketa:



Lehenengoz, eta errepikakorrak izateko arriskua onartuz, berriro ere Gestamp Bizkaiako plantilla zoriondu nahi dugu , ekainak 20 eta 21eko  greba egunekin  era masibo batean bat egitearren.  Badakigu 5 greba egunek, esfortzu handi bat egitea suposatu dizuela, eta horregatik diogu beste behin ere, oso harro gaudela zuek ordezkatzeaz. Eta zer esan langile ebentualei buruz. Beste behin ere, beraien lankide  finko askok baino koherentzia eta konpromezu gehiago adierazi dute: Eskualdean (%85) bezala, Gestamp Bizkaian grebak izan duen jarraipena oso baikorra izan da, % 90a gaindituz (produkzioan %95etik gora). Ez daukagu dudarik, gurea bezalako enpresa handi batean, 750 langile dituena, greba deialdia oso arrakastatsua izan dela. Baina ezin ditugu aipatu gabe utzi, beste behin ere, grebatik paso egin duten gure lankideak. Aurreko nota batean, grebarekin bat egin ez zuen jendea, horren  inguruan hausnartu zezan bultzatzen genuen, hausnarketa horren ondorioz, azken  greba deialdiekin bat egingo zutela pentsatzen genuelarik. Zoritxarrez, badirudi gure deialdiak ez duela behar besteko harrerarik izan, eta berdinak izan dira ia, greba egun guztietan lanera joan direnak, azken egun hauetan ere. Beste behin ere, batzuk gainontzeko guztietaz aprobetxatzen jarraitzen dute: Grebarekin bat egin eta ondorio ekonomikoak izango dituzten ehundaka lankidetaz , goizean goiz hasita, piketeetan parte hartu duten hamarnaka lankidetaz aipatu galera ekonomikoaz gaindi, multak jaso edo eta kolpatuak izateko arriskua lehenengo pertsonan hartu dutenetaz, zoritxarrez Gestamp Bizkaiako hainbat lankideri gertatu zaien bezala.



Bigarrenik. Egunotan, asko zarete galdetzen ari zaretenak zeintzuk izango diren etorkizunean emango diren pausoak, berriro bilduko ote den Hitzarmeneko mahai negoziatzailea...Mahai negoziatzailearen hurrengo bilerarako, beste aldi batzuekin alderatuz,  oraindik ez dago datarik, suposatzen da, epe laburrean bilduko dela berriro, eta ikusiko dugu emaitzarik ematen duen. Mahai horrek ematen duenaren arabera (edo lehenago), sindikatu denek egin beharko dute hausnarketa bat, eta etorkizunerako borroka planteamendu bateratu bat egin beharko dute. Uztailean sartzen ari garenez (enpresa asko oporrak hartzen hasten dira) logikoena da hurrengo greba egunak iraila edo urria hasierara eramatea. Nahiz eta ez dagoen hartuta inongo erabakirik, gure erakunde sindikaletan entzuten ari garenaren arabera, opor osterako aurreikusten den greba formatua, gogorragoa izango da, eta enpresentzako asimilatzeko gaitzagoa (aste osotako grebak, greba mugagabea...). Ulergarria den zerbait da, zeren eta iraila-urrirako mahai negoziatzailea ez bada akordio batera heldu, negoziazioetan ia 20 hilabete egon eta gero, patronalak ez duelako nahi izango da, eta beraz, geratuko zaigun bide bakarra greba gogor batera joatea izango da, patronalaren intrantsigentzia eta harrokeria apurtu eta akordio bat behartuko duena. Greba deialdien aurreko hilabete edo asteak, ahalbidetu behar dute, FVEMen jardunarekin ados ez dauden enpresariek beraien kexuak era eraginkor  baten bideratu ditzaten, sindikatuek lantoki guztietara zabaldu dezaten zein den egoera eta beraien mezua, konbentzituta ez dauden horiek konbentzitzeko borroka dela (edozein formatutan) bide bakarra, borroka hau sozializatzeko, partidu politikoak inplikatzeko...zeren eta ez gaitezen engainatu, aberastasunaren banaketari buruz ari gara, langileriaren pobretze prozesuaren zabalkundeaz...finean, justizia sozialaz ari gara



Hirugarrena. Patronalak ez badu bere jarrera aldatzen, benetako negoziazio bati bide emanez, irail edo/eta urria oso bero bat aurreikus daiteke. Gestamp Bizkaia bertan, egunak aurrera joan diren heinean, komitearekiko zein langileen kolektiboarekiko presioa hazten joan da esponentzialki. Aipatu presio horiez gaindi, enpresako elementu toxikoren bat edo batzuk, gezurrak edo “buloak” fabrikatzera dedikatu dira, hala nola “komitea ados dagoela ordu estrekin”, ez dela kexatu enpresako zuzendaritzako kideak zuzenean bildu direnean langileekin ordena hierarkikoa errespetatu gabe”...dena inozokeriak eta GEZUR interesatuak, helburu bakar batekin, era bateratu batean, beste behin ere konpromezuzko lezio bat eman duen kolektibo bat desorekatzen saiatzea. Orain, zein etorkizunean izan, argipenen bat behar baduzue jo ezazue komiteko edozein kiderengana. Ez zaitezte erori, giro nahastuz, greba lehertu eta beraien lotsak tapatu baino nahi ez duten horien tranpan.



Laugarrena eta azkena. Batuta jarraitu dezagun. Sindikatu guztiek deitutako deialdiekin bat egiten, eta zailago duten horiei, ebentualak kasu, behar duten babes eta abaroa eskainiz. Orain da momentua, Bizkaiko Metalean Hitzarmen bat negoziatzeko. Orain edo inoiz ez. Hau da azken aukera. Egoerak eskatzen duen mailan egotea dagokigu. Gugatik, gure seme-alabengatik....justiziagatik. Ez daukagu eskubiderik geratzen zaizkigun lorpen sozial eskasak oparitzeko, ez daukagu eskubiderik hainbeste urtetako borrokaren fruituak galtzen uzteko, ez daukagu eskubiderik aurkitu genuen baino mundu txarrago bat uzteko gure ondorengoei....baina badugu eskubidea , justua deritzogun horren alde borrokatzeko.





Zeren eta, borrokatzen baduzu galdu dezakezu, borrokatu ezean galdu duzu jada !!!





                                                        Abadiñon 2019ko ekainaren 25ean

                                     ****************************
EL COMITE INFORMA

VALORACIÓN HUELGA DEL METAL DE BIZKAIA

Después del ciclo de 5 días de huelgas por el convenio del metal que hemos tenido, queremos compartir con vosotros y vosotras algunas reflexiones:

Lo primero, y aun a riesgo de ser reiterativos, volver a felicitar a la plantilla de Gestamp Bizkaia, por secundar de manera masiva las últimas convocatorias de huelga del 20 y 21 de junio. Somos conscientes de que 5 días de huelga han requerido un esfuerzo importante por vuestra parte, y volvemos a decir que es un orgullo representar a una plantilla así. Y qué decir de los trabajadores y trabajadoras eventuales. Una vez más han demostrado bastante más coherencia y compromiso que algunos compañeras y compañeros fijos. Al igual que en la comarca (85%) el seguimiento de la huelga en Gestamp Bizkaia ha sido muy positivo, superando el 90 % (en producción por encima del 95 %) . No nos cabe duda, de que la convocatoria de huelga en una empresa como la nuestra con 750 trabajadores y trabajadoras ha sido un éxito, pero no podemos dejar de mencionar, a aquellos “compañeros y compañeras” que una vez más se han saltado la huelga. En una nota anterior llamábamos a la reflexión a ese colectivo que no había secundado las huelgas anteriores, esperando que esa reflexión los llevara a secundar las últimas convocatorias de huelga. Por desgracia, parece ser que nuestro llamamiento no ha surtido mucho efecto, y prácticamente han sido los mismo, los que han ido a trabajar todos los días, estos últimos incluidos. Una vez más, algunos y algunas siguen aprovechándose del resto: De los cientos de compañeros y compañeras que han secundado la huelga con su correspondiente pérdida económica, de las decenas de compañeros y compañeras que desde la mañana han participado en los piquetes, asumiendo además de la correspondiente pérdida económica, el riesgo de ser multado o apaleado en primera persona, como por desgracia ya les ha sucedido a varios compañeros y compañera de Gestamp Bizkaia.
Segundo. Estos días muchos y muchas nos estáis preguntando cuales son los pasos a dar en el futuro, si hay alguna reunión de la mesa negociadora antes de vacaciones…En cuanto a la siguiente reunión de la mesa negociadora, aunque a diferencia de otras veces no hay fecha, se supone que se volverá a reunir en breve, y ya veremos que da de sí. En función de lo que dé esa mesa, (o antes) todos los sindicatos tendrán que hacer una reflexión, y volver a acordar un planteamiento de lucha conjunto para el futuro. Dado que estamos entrando en el mes de julio (muchas empresas empiezan a coger las vacaciones) lo lógico es, que los siguientes días de huelga, se trasladen al mes septiembre o principios de octubre. Aunque no haya ninguna decisión tomada, por lo que escuchamos en nuestras organizaciones sindicales, el formato de huelgas que se avecina para después de vacaciones será más duro y menos asimilable por las empresas (ya sea por semanas enteras, huelga indefinida…). Algo perfectamente entendible, dado que si para septiembre-octubre la mesa negociadora del convenio del metal después de casi 20 meses de negociaciones no ha llegado a ningún acuerdo, es que la patronal no quiere hacerlo, y la única vía será ir a una huelga dura, que rompa con la intransigencia y prepotencia de la patronal, y les fuerce a un acuerdo. Los meses o semanas antes de las nuevas convocatorias de huelga, deben ser meses o semanas que posibiliten que los empresarios que no están de acuerdo con el proceder del FVEM  articulen sus quejas de manera efectiva, que permita a los sindicatos llevar el mensaje a todos y cada uno de los centros de trabajo del sector, para convencer a los que todavía no lo están que la lucha( en el formato que sea )  es el único camino ,  para socializar esta lucha , para implicar a partidos políticos…,porque no nos engañemos, de lo que estamos hablando es del reparto de  la riqueza, de frenar la expansión del empobrecimiento de los trabajadores y trabajadoras...en definitiva de justicia social.

Tercero.  Si la patronal no da su brazo a torcer, y no da pie a una negociación real, nos espera un septiembre y /u octubre muy caliente. En la propia Gestamp Bizkaia, según avanzaban estos días, la presión ya sea al comité de empresa o al colectivo, ha ido en creciendo de manera exponencial. Además de las mencionadas presiones, algún elemento o elementos tóxicos de la empresa, se han dedicado verter bulos, tales como que “el comité está de acuerdo con las horas extras, que no nos hemos quejado por las reuniones que  la dirección ha mantenido  directamente con los equipos  sin respetar el orden jerárquico”...todo estupideces y  MENTIRAS interesadas, con el único fin de tratar de desestabilizar a un colectivo que unido y cohesionado ha dado una nueva lección de compromiso . Ya sea ahora o en el futuro, si necesitáis alguna aclaración recurrir a cualquier miembro del Comité. No caigáis en la trampa de aquellos y aquellas que enrareciendo el ambiente solo quieren tapar sus propias vergüenzas y dinamitar la huelga.

Cuarto y último. Sigamos unidos y unidas. Secundando las convocatorias de todos los sindicatos y dando la cobertura suficiente a aquellos y aquellas que como los eventuales lo tienen más difícil. Ahora es el momento, de negociar un convenio para el metal de Bizkaia. Ahora o nunca. Esta es la última oportunidad. Nos toca estar a la altura. Por nosotros y nosotras, por nuestros hijos e hijas…por justicia. No tenemos derecho a regalar las pocas conquistas sociales que aún nos quedan, no tenemos derecho a dejar que desaparezca el fruto de tantos años de lucha, no tenemos derecho a dejar un mundo peor del que encontramos...a lo que si tenemos derecho es a luchar por aquello por lo que consideramos justo.

Porque, si luchas puedes perder, pero si no luchas, ya has perdido!!!

                                                           En Abadiño a 25 de junio de 2019

2019/06/21

Durangoko epaitegien aurrean bildu gara, metalgintzako greban atxilotutako bi kideei elkartasuna adierazteko




Gaurko egunean, metaleko grebalariok Durangoko epaitegi parean elkarretaratzea burutzera behartu gaituzte, atzo sektoreko langileon eskubideak defendatzen ari ziren bitartean, bi kide atxilotu zituztela salatzeko, ahaztu gabe arrazoi berdinengatik Ertzaintzak zauritutako lagun guzti horiek.

Pairatutako errepresioa salatu nahi dugu, eta gure babes eta elkartasun osoa adierazi bi langile hauei, eta baita egun guzti hauetan beraien zein gure eskubideon alde borrokan ari diren guztiei.


Borrokan jarraituko dugula argi utzi nahi dugu. Borroka hau luzea izango da eta Bizkaiko metalgintzako langileok irabaziko dugula garbi dugu. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen jarraitu eta langile guztion eskubideak defendatzea delitua ez dela argi eta garbi oihukatzen jarraituko dugu.


Horregatik elkartu gara gaur, hau ez baita amaitu, hasi baino ez da egin.



2019/06/19


KAIXO LABKIDE

DENOK DAKIZUEN BEZALA, EKAINAK 20 ETA 21EAN, BIZKAIKO METALEKO HITZARMENAGATIK BESTE BI GREBA EGUN DAUZKAGU. 

ZORITXARREZ, BADIRUDI METALEKO PATRONALAK EZ DUELA NAHIKOA IZAN 3 GREBA EGUNEKIN, ETA BESTE BEHIN ERE , DENA EMATEA DAGOKIGU. 
AIPATU NAHI DUGU, OSO HARRO GAUDELA  PLANTILLAK EMAN DUEN ERANTZUNAREKIN, ETA BEREIZIKI GURE AFILIAZIOAK EMAN DUEN ERANTZUNAREKIN ETA ERAKUTSI  DUEN  KONPROMEZUAREKIN. 

BADAKIGU, ZUZENDARITZAREN ALDETIK PRESIO HANDIA DAGOELA GREBA EGIN EZ DADIN, BAINA KONFIDANTZA DUGU KOLEKTIBOAN, 
AURREKO 3 EGUNETAN EMAN ZUEN ERANTZUN BERA EMAN DEZAN. 
AIPATU NAHI DIZUEGU, DITUGUN DATUEN ARABERA, DURANGALDEKO METALEKO IA ENPRESA HANDI GUZTIAK GERATUKO DIRELA, AURREKOETAN GERATU EZ ZIREN BATZUK ERE.


20 ETA 21EKO DEIALDIAK HURRENGOAK DIRA:

·         PIKETEAK- 2 EGUNETAN , EROSKIKO PARKINGEAN GERATUKO GARA GOIZEKO 5,00ETAN. 
PIKETEEN LANA EZINBESTEKOA DA GREBAK ARRAKASTA IZAN DEZAN. 
DENOK ANIMATZEN ZAITUZTEGU ETORRI ZAITEZTEN.

·         EKAINAK 20an, 11,30 etan MANFESTAZIOA DURANGOKO 
SANTA ANA PLAZATIK HASITA,

·         EKAINAK 21ean, MANIFESTAZIO BILBON. 11,30 ETAN 
ZUTABE BAT ABIATUKO DA EUSKALDUNAKO ZUBITIK, 
ETA JESUSEN BIHOTZEAN BESTE ZUTABE BATZUKIN BATU ETA 12,00ETAN HASIKO DA MANIFESTAZIO OROKORRA,


BORROKA DA BIDE BAKARRA ¡!

KAIXO LABKIDE

COMO TODOS Y TODAS SABEIS EL 20 Y 21 TENEMOS OTRAS DOS  JORNADAS DE HUELGA POR EL CONVENIO DEL METAL DE BIZKAIA.  

POR DESGRACIA PARECE SER QUE LA PATRONAL DEL METAL NO HA TENIDO SUFICIENTE CON LOS TRES DIAS ANTERIORES Y UNA VEZ MAS UNOS TOCA DAR EL RESTO.  DECIROS QUE ESTAMOS MUY ORGULLOSOS  DE LA RESPUESTA DE  LA PLANTILLA Y EN ESPECIAL DE LA RESPUESTA Y COMPROMISO DE NUESTRA AFILIACION. ES UN ORGULLO REPRESENTAR A PERSONAS ASI.  

SABEMOS QUE HAY MUCHA PRESION POR PARTE DE LA DIRECCION PARA QUE NO SE SECUNDE LA HUELGA, PERO CONFIAMOS EN EL COLECTIVO, Y EN QUE DE UNA RESPUESTA EN LOS TERMINOS QUE LO HIZO LOS 3 DIAS DE HUELGA ANTERIORES.  
COMENTAROS, QUE POR LOS DATOS QUE TENEMOS , QUE CASI TODAS LAS GRANDES EMPRESAS DEL SECTOR EN EL DURANGUESADO PARARAN, INCLUSO ALGUNAS QUE NO LO HICIERON EN LAS CONVOCATORIAS ANTERIORES.


LAS  CONVOCATORIAS PARA EL 20 Y 21 SON:

·         PIQUETES-  LOS DOS DIAS SE QUEDARA A LAS 5,00 DE LA MAÑANA EN EL PARKING DE EROSKI. LA LABOR DE LOS PIQUETES ES FUNDAMENTAL PARA EL ÉXITO DE LA HUELGA.  OS ANIMAMOS A TODOS Y TODAS A QUE ACUDAIS.


·         DIA 20, MANIFESTACION EN DURANGO A LAS 11’30 DESDE LA PLAZA DE SANTA ANA 


·         DIA 21 MANIFESTACION EN BILBO A LAS  11,30  EN EL PUENTE DE EUSKALDUNA ( SE HARA UNA COLUMNA HASTA EL SAGRADO CORAZON )  Y  A LAS 12’00 EN EL SAGRADO CORAZON, TODAS LAS  COLUMNAS HARAN LA MANIFESTACION.

BORROKA DA BIDE BAKARRA !!



2019/06/17


KOMITEAK JAKINARAZTEN DU


BIZKAIKO METALA GREBAN – 2019/06/17KO BILERA

Ekainak 17, astelehenean, Bizkaiko Metaleko Hitzarmeneko negoziazio mahaia berriro bildu da. Hitzarmena urte luzetan izoztua, ia 17 hilabete bilerak egiten akordiotara heltzeko inongo asmorik gabe, jarraipen oso zabala izan duten 3 greba egun, 2 manifestazio jendetsu, milaka langile mobilizatzen Hitzarmena negoziatu dadin eskatzen, eta patronalak ( FVEM) akordio batera heltzeko aukera , edo behintzat negoziaketako edukietan hobekuntzaren bat aurkezteko eta  akordio batera heltzeko oinarriak finkatzeko aukera berriro er zapuztu du.

Hitzarmena negoziatzeko, ekainak 3an egin zen azken bileran,, maiatzak 23ko greba eta gero egin zena, patronalak , duela zenbait hilabete, urtarrilean zehazki, aurkeztu zuen baino proposamen txarrago bat eraman zuen, gerora publikoki onartu zuen bezala.Gauzak horrela, ekainak 17ko bileran, beste behin ere FVEMeko zuzendaritzak intransigentzia eta prepotentzia erakustaldi batean, nahiko ez den proposamen batekin agertu da mahaian. Metaleko langileen aldarrikapenak asebetezen ez dituen proposamen batekin .Patronalaren arduragabekeriak berriro ere elkarren aurka bultzatzen gaitu, egoera hau nahita luzatuta, langileentzat zein beraiek ordezkatzen omen dituzten enpresarientzat ere kostu altuko egoera bat sortuz.

Nola da posible, “gatazkaren” puntu honetan, patronala edozein negoziazioari uko egiten jarraitzea , lanzentruetara haserrea eta ezinegona eramanez, eta miseriara kondenatuz milaka eta milaka langile?

Badakigu beraiek esan digutelako, enpresari  asko eta asko ,Metaleko Federazioko bazkideak direnak, ez daudela ados FVEM egiten ari denarekin. Beraien enpresetan, delegatu, langileen batzorde, sindikatu eta langileekin , era normalizatu batean akordioetara heltzen diren enpresariak. Zergatik ez da posible akordioa sektorean? Nork agintzen du FVEMean? Bazkideek edo erakundeko estrukturak berak? Ordua da, enpresarien desadostasun horiek ekintzetan bilakatu daitezen, eta ondorioz, negoziatzeko ageriko  borondate falta eta  akordioetara heltzeko ezgaitasun nabarmena adierazi duen interlokuzioa aldatu dezaten. Ezinezkoa da akordioetara heltzea nahi ez duenarekin.

RESUMEN REUNIÓN SINDIKATUAK-PATRONALA  17/06/2019

Patronalaren proposamena oinarrian ekainak 3an aurkeztu zuen bera da.

Iraupena-  Ez dago aldaketarik. Patronalak 2018-2020 aldiaz hitz egiten du, eta sindikatuok 2018-2021 aldia aipatzen dugu. Nahiz eta horretan ere ez bat egin, Hitzarmenaren iraupena ez da izan ez eta izango akordio batera heltzeko oztopo gaindiezin bat.

Ultraaktibitatea- Ez dago aldaketarik. Onartzen du orain arte bezala jarraitzea, hots, Hitzarmenak indarrean jarraitzea berri bat sinatu bitartean.

Inaplikazioa- Ez dago aldaketarik. Sindikatuek eta patronalak Gipuzkoako Paperaren Hitzarmenean jasota dagoenaren antzeko klausula bat adosteko prest leudeke.

Soldatak-  Atal honetan, sektoreko gutxieneko taulak pixka bat soilik hobetzeaz gaindi, “soldata errealentzako” ezer eskaini gabe jarraitzen dute. Berriro gogorarazi nahi dizuegu, milaka eta milaka langile direla , egoera horretan daudenak, hau da, sektoreko minimoa baino pixkat gehiago  kobratzen dutenak, baina ez dutenak enpresako paktu edo hitzarmen propiorik. Beraz, milaka langile dauden kolektibo horrentzako, patronalak planteatzen duen soldata igoera “zero” da. Gutxieneko tauletarako patronalak eskaintzen dituen igoerak , hurrengoak dira. Alde batetik 2011ko taulak 2018KPI+ % 0,75arekin eguneratzea proposatzen du ( atzerapenik gabe), 2019rako 2018ko KPI+ 1%, eta 2020rako 2019ko KPI+ %0,75.  Hori da patronalak eskaintzen duena, sindikatuen plataforma bateratuaren aurrean, non atal honetan , urte bakoitzeko KPI+ %2ko igoera eskatzen den, iraunaldia 2018/01/01ean hasita, ondorioz dagozkion atzerapenak sortuz. Patronalaren soldata igoera eskaintza, malgutasun gehiago eta gaixotasun egoeran jasotzen diren soldata osagarrien  txarragotzea onartzera dago baldintzatua.

Lanaldia-  Ez dago aldaketarik. Patronalak ez du sindikatuek eskatutako 8 orduko lanorduen jaitsiera onartzen, eta gainera, malgutasunaren baldintzak txarragotzeko bere asmoarekin jarraitzen du, orduak errekuperatu daitezkeen larunbatak 10era igoz.

Kontingentzia profesionalengatiko bajetako konplementua- Ez dago aldaketarik Patronalak atal hau ere txarragotzeko asmoarekin jarraitzen du. 100 %eko soldata osagarri edo konplementurako eskubidea murriztu edo eta zailtzea du helburu, zenbait lesio kontutan ez hartuz ( esgintzeak, bihurketak,..), In Itinere gertatzen diren istripuak lan istripua ez kontsideratuz, 18 hilabete baino gehiagoko bajei , zein jada enpresakoak ez diren langileei soldata osagarriak ez ordaintzea,...

Malgutasuna edo disponibilitatea- Ez dago aldaketarik. Patronalak ez du sindikatuek egindako eskaera haintzat  hartu nahi, hots, ebentualitate tasa altuak dituzten enpresetan malgutasuna murriztu edo mugatzea.

Ebentualitatea eta ETTak-  Ez dago aldaketarik. Patronalak ez du sektoreko ebentualitate handia murrizteko neurririk hartu nahi, ez eta enpresetan ETT bidezko kontratazioa mugatu edo eta murrizteko neurririk hartu nahi.

Subrogazioa- Ez dago aldaketarik. Patronalak ez du  enpresa “matrizetan” lan egiten duten azpinkontraten subrogazioari buruz hitz egin nahi , nahiz eta enpresako lan estrukturalak, era jarraitu eta etengabe egin.

Laneko Osasuna- Ez dago aldaketarik.Patronala ez dago prest inongo aldaketa nabarmenik egiteko gai honen inguruan, benetan langileentzako aurrerapauso nabarmen bat suposatuko duena.

Genero Berdintasuna- Ez dago aldaketarik. Ez daude prest , betebehar legalek ezarritakoaz gaindi  pausuak emateko.

Esaten genuen bezala, eta bere azken  proposamenak adierazten duen bezala, patronal ez du biderik ematen inongo akordiotara heltzeko, eta ekainak 20 eta 21eko greba egunak mantentzera behartzen gaitu. Berriro diogu. Orain da momentua. Sindikatu guztien batasunak, aurrekaririk gabeko aukera historiko baten aurrean jartzen gaitu, patronala akordio batera hel dadin behartzeko. Maiatzak 23 eta ekainak 6 -7 ko greba egunekin bat egin zenutenoi, berriro ere beste horrenbeste egin dezazuen eskatzen dizuegu ekainak 20 eta 21ean.  Bestela aurreko esfortsuak ez du ezertako balio izango. Eta aurreko greba egunekin bat egin ez zenuten guztioi, oraingoan bat egin dezazuen deitzen zaituztegu. Denok eman behar dugu zerbait, gainontzekoek dena eman behar ez dezaten. Sektore osoko etorkizuna dago jokoan.

BORROKA DA BIDEA !

BIZKAIKO METALEAN HITZARMEN JUSTU ETA DUIN BATEN ALDE

                                                                           Abadiñon 2019ko ekainaren 17an
                                                       
*********************************************************************************

El COMITE INFORMA


 EL METAL DE BIZKAIA EN HUELGA – REUNIÓN 17/06/2019


El lunes 17 de junio, la mesa negociadora del Convenio del Metal de Bizkaia se ha vuelto a reunir en Bilbao. Después de años con el convenio congelado, casi 17 meses de reuniones con nula intención de negociar nada,  3 días de Huelga con un seguimiento masivo,  2 manifestaciones multitudinarias, y miles de trabajadores y trabajadoras del metal movilizándose en reclamo de  la negociación del convenio , la patronal ( FVEM) vuelve a echar por tierra , otra oportunidad para buscar el acuerdo o cuando menos ,para presentar avances suficientes en los contenidos de la negociación que posibiliten sentar las bases de un acuerdo.

 En la anterior reunión de la mesa negociadora del convenio del día 3 de junio , después de la huelga del día 23 de mayo, la patronal presentó  una propuesta aún peor que la que había presentado meses atrás en enero, como ella misma lo reconoció públicamente. Pues bien,  en la reunión del 17 de junio,  una vez más, la dirección del FVEM, en un alarde de intransigencia y prepotencia, se ha presentado en la mesa  con una propuesta claramente insuficiente. Una propuesta  que no responde para nada a las reclamaciones de los trabajadores y trabajadoras del metal de Bizkaia. La irresponsabilidad de la patronal nos vuelve a abocar al enfrentamiento, alargando intencionadamente una situación de alto coste para los trabajadores y trabajadoras e incluso para aquellas empresas que dice representar.

Como es posible que a estas alturas del “conflicto” la patronal del metal siga negándose a cualquier tipo de negociación, llevando la crispación a los centros de trabajo, y condenando a la miseria  a miles de trabajadores y trabajadoras ?

Nos consta que son muchos los empresarios,porque así  lo han manifestado ,muchos de ellos asociados  a la federación del metal, los que no están de acuerdo con el proceder del FVEM. Empresarios que en en sus empresas llegan a acuerdos con delegados, comités, sindicatos y trabajadores y trabajadoras de manera normalizada. Porque no es posible el acuerdo en el sector ? Quien manda en el FVEM? Los asociados o la propia estructura de la organización?? Es hora de que ese descontento de los empresarios se traduzca en acciones y cambien a unos interlocutores que han demostrado una voluntad nula y una incapacidad manifiesta para llegar a acuerdos. Es imposible llegar a acuerdos con quienes no quieren hacerlo.

Como Comite de Empresa  hemos solicitado varias veces a la dirección de Gestamp Bizkaia S.A para que se pusiera en contacto con el FVEM para exigirle una  negociación real.

RESUMEN REUNIÓN SINDICATOS – PATRONAL  17/06/2019

La propuesta de la patronal , por desgracia, es básicamente la misma que presentó el 3 de junio.

Vigencia- No hay cambios. La patronal habla del periodo 2018-2020, y los sindicatos de un periodo de 2018-2021. Aunque no coincidan, la vigencia del convenio no ha sido ni será un obstáculo insalvable para llegar a un acuerdo.

Ultractividad-  No hay cambios.Acepta que siga como hasta ahora, es decir, que la ultraactividad sea indefinida ( como hasta ahora) , es decir que el convenio este en vigor siempre hasta la firma de uno nuevo.

Inaplicación-  No hay cambios. Sindicatos y patronal podrían aceptar una clausula similar a a la recogida en el convenio del papel de Gipuzkoa.

Salarios- En este apartado, además de que solo mejoran un poquito su propuesta de subida para las tablas de mínimo del sector, siguen sin proponer nada de subida para “salarios reales”.  Volver a recordaros que en esta situación hay miles y miles de trabajadores y trabajadoras, es decir, que cobran un poco más que el mínimo del sector pero que no tienen ni pacto ni convenio propio en su empresa. Pues bien, la subida que plantea la patronal para este colectivo muy numeroso es “cero. La subida que plantea para las tablas de mínimos es actualizar las tablas del 2011 con una subida del IPC 2018+0,75% ( sin atrasos) , para el 2019 IPC 2018+1 %, y para el 2020 IPC 2019+0,75 %. Es lo que ofrecen ante la petición de la plataforma sindical unitaria que solicita un IPC + 2% cada año de vigencia en tablas, aplicándolo desde 01/01/2018 con sus correspondientes atrasos. La oferta de subida salarial de la patronal , además de manifiestamente insuficiente , esta vinculada a la aceptación de más flexibilidad y el empeoramiento de los complementos por IT.

Jornada- No hay cambios. La patronal no acepta la reducción de jornada de 8 horas planteada por los sindicatos, y además sigue con su intención de empeorar la disponibilidad, aumentando a 10 los sábados recuperables.

Complemento bajas por contingencias profesionales-  No hay cambios. La patronal sigue queriendo empeorar esta aspecto. Además de querer endurecer el acceso al complemento del 100% excluyendo algunos tipos de lesiones ( esguinces, torceduras,..) no considerar los accidentes In Itinere como accidentes de trabajo, quieren excluir del pago del complemento a las bajas que se alarguen más allá de los 18 meses ,o los que ya no pertenezcan a la empresa.

Flexibilidad o disponibilidad- No hay cambios. La patronal no acepta la petición sindical de limitar o reducir su aplicación en empresas con altas tasas de eventualidad.

Eventualidad y ETTs- No hay cambios. La patronal no acepta medidas para reducir la alta eventualidad del sector, ni medidas para limitar o reducir la contratación vía ETT de las empresas.

Subrogación –  No hay cambios. La patronal no acepta hablar de la subrogación de subcontratas que desarrollan de manera habitual e ininterrumpida labores estructurales de las empresas “matrices”.

Salud laboral- No hay cambios.  La patronal no esta dispuesta a hacer ningún cambio sustancial en esta matería que suponga un avance real para los trabajadores y trabajadoras.

Igualdad de genero-  No hay cambios. No están dispuestos a dar pasos, mas allá  de los que por obligación legales dispongan.

Como decíamos, y como lo refleja su última propuesta, la patronal no da pie a ningún acuerdo , y nos obliga a mantener las jornadas de huelga del 20 y 21 de junio.  Volvemos a decirlo una vez más. Ahora es el momento. La unión de todos los sindicatos nos sitúa en un oportunidad histórica y sin precedentes para obligar a la patronal a negociar un acuerdo. A todos aquellos trabajadores y trabajadoras de Gestamp Bizkaia  que los días 23 de mayo, y 6-7 de junio secundasteis las jornadas de huelga , volvemos a pediros un esfuerzo y que hagaís otro tanto de lo mismo en las jornadas de huelga del 20 y 21 de junio. Si no , el esfuerzo anterior no habrá valido para nada. Y a  todos aquellos y aquellas que no secundasteis las huelgas anteriores os llamamos a hacerlo esta vez. Todos y todos tenemos que dar algo, para que el resto no tenga que darlo todo. Esta en juego el futuro de todo el sector.

La lucha es el camino!!

POR UN CONVENIO JUSTO Y DIGNO EN EL METAL DE BIZKAIA

                                                                         

                                                                           Abadiñon 2019ko ekainaren 17an



Gaur egin da Bizkaiko metalgintzako negoziazio mahaiaren 21. bilera. Beste behin, patronalak guztiz eznahikoa den proposamena ekarri du sindikatuokin akordioa lortzeko. FVEMen jarraitu egiten du bere proposamenean 2018. urtea sartu gabe, ez du benetako soldata igoerarik planteatu, uko egiten dio subrogazioari buruz hitz egiteari, uko egiten dio aldi-baterakotasuna eta ABLEei mugak jartzeari, uko egiten dio lanaldi murrizketei buruz hitz egiteari.

Sindikatuok egindako planteamenduari, genero berdintasun eta lan-osasunari dagokionez sindikatuok egindako planteamenduak ere erantzunik gabe jarraitzen du eta tematuta dago bere planteamendu erregresiboetan. Soldata tauletan hobekuntza planteatzera mugatu da, mahaian presente gauden sindikatuok defendatzen dugunetik urruti.
Egindako hiru greba egun eta aste honetarako deitutako beste bi greba egunen aurrean, patronalaren jarrera erabateko probokazioa eta sektoreko langile guztiontzako iseka bat da. Enplegu sorrerari buruz hitz egiten dute baina enpleguak prekarioa izaten jarraitzea nah dute, lortutako irabaziei buruz hitz egiten dute eta uko egiten diote hauek banatzeari, apur batzuk sektoreko langileak erosi ahal dituztela pentsatuz.
Egindako hiru greba egunetan sektoreko langileek oso argi utzi dute hitzarmen eta bizi duina lan dutela eta horretarako gelditu dituzte lantegiak eta kalera atera dira. Sektoreko langileek eredugarria den duintasuna eta batasuna erakutsi dute eta batez ere, Bizkaiko metalgintzako hitzarmen duina lortzeko euren determinazio tinkoa erakutsi dute.
FVEMek ez ditu beste aukerarik uzten. Uste baldin badu sektoreko langileek amore emango dutela soldata igoera huts baten truke, oso oker dago eta horrela erakutsiko dute sektoreko langileek ekainaren 20 eta 21ean. Sektorearen etorkizuna jokoan dago eta borroka da bide bakarra.


2019/06/10



KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

 BIZKAIAKO METALAKO HITZARMENA

 Ezer baino lehen, plantilla osoa zoriondu nahi genuke, ekainak 6 eta 7ko Bizkaiko Metaleko Hitzarmenaren aldeko greba deialdiarekin masiboki bat egitearren .

Gestamp Bizkaian bezala, geldialdia orokorra izan da sektoreko enpresa guztietan, handi zein txikietan, hitzarmena edo pakto dutenen eta ez dutenen artean ere. Sindikatuek % 85ean zenbatu dute Bizkaian grebak izan duen jarraipena, bereziki nabarmena izan delarik Durangaldean, non sektoreko enpresa asko dauden. Zuok bezalako milaka langileren konpromezuak , greba deialdiak arrakastatsuak izatea ahalbidetu du. Pozten gara, plantillak partida honetan zenbat dugun jokoan ulertu duelako, ez soilik sektore bezala, baizik eta enpresa bezala ere ( hori azaltzen saiatu gara egunotan euskarri desberdinen bidez). Gestam Bizkaiatik parte, grebak erantzun orokor bat izan durte, Aludium, CIE Amaya, CIE Inyectametal, CIE Egaña, CIE Udalbide, Estamcal, …guzti hauek, automozio sektoreko enpresa potenteak, gu bezala beraien lan hitzarmenak dituztenak.

Badakigu, greba deialdiarekin bat egiteaz gain, Gestamp Bizkaiako langile asko izan zaretela, deitu diren mobilizazio desberdinetan parte hartu duzuenak.

Bereziki nabarmendu nahi dugu, azken greba egunetan, zein maiatzak  23an, pikete informatiboetan parte hartu duzuen langileen konpromezua. Piketeen lana ezinbestekoa da honelako tamainako  apustu bat aurrera eramateko. Ez da egia, enpresa guztietan askatasuna dagoenik , honelako deialdiekin bat egiteko. 

Aipamen berezi bat egin nahi diegu ere, langile ebentual guztiei, zeintzuk langile finkoek baino zailagoa duten beti honelako deialdiekin bat egitea, eta hala eta guzti, greba deialdia babestu dute. Poztasun berezi bategaz diogu, horrelako egunek, gurea bezalako plantilla bat ordezkatzeagatik oso harro sentiarazten gaitu.

Gestamp Bizkaia teknologikoki goi mailako enpresa dela badiote, bere plantillak erakutsi du “ arlo sozialean” oraindik goi mailakoagoa dela.

 Espero dezagun, Bizkaiko Metaleko Patronalak ( FVEM) , langile guztion mezua jaso izana, eta sektorerako hitzarmen duin bat adosteko prest egotea. Nahiko da hainbeste  prepotentzia eta intrantsigentziaz. Ekainak 17an , berriro ere biltzen da Bizkaiko Metaleko Hitzarmena negoziatzeko mahaia. Espero dezagun patronalak bere jarrera aldatu dezala, eta ez izatea beharrezkoak greba egun gehiago.

 Azkenik, alde positiboak nabarmendu ditugun bezala, greban parte hartze orokorra aipatuz, jendearen konrpomezua, ...ezin dugu aipatu gabe utzi, lankide asko argi adierazteko eskatu diguten kontu bat: Beste behin ere, greba ia erabatekoa izan da produkzioan (betiko lauak kenduta), baina jarraipen txikagoa izan du, ofizinetako postuetan edo “enpresako “kargudunen” artean. Badirudi, lankide batzuk ditugula, beti berdinak direnak, istorio hau beraiekin ez doala uste dutenak, zeintzuk kolektibokoak sentitzen diren nahi dutenean ( jasotzeko bada ) eta ez dutenean nahi ez (zerbait eman behar denean). Lortzen ditugun hobekuntzak denontzako izango dira , zuentzat ere.

EZ da justua, batzuk, gainontzekoen esfortsuaz aprobetxatzea .  

Orrialde  honetatik, gaiaren inguruan hausnartu dezazuen gonbidatzen zaituztegu. Denok eman behar dugu zerbait , besteek dena eman behar ez dezaten.

Duguna, asko edo gutxi, urte luzetan zehar beste batzuk borrokatu direlako da. 

Askatasun indibidualetan babestuta, ezin daiteke eskubide kolektiboen kontra joan. Gizarteak ez du aurrera egingo bakoitza bere zilborrari begira badago.

 Informatzen jarraituko dugu

                                                                                          Abadiño 2019ko ekainak 10
 **********************

EL COMITÉ INFORMA

CONVENIO DEL METAL DE BIZKAIA

Antes de nada queremos volver a felicitar a toda la plantilla por haber secundado de manera masiva las convocatorias de huelga del 6 y 7 de junio, por el convenio del Metal de Bizkaia
Al igual que en Gestamp  Bizkaia, el paro ha sido masivo en todas las empresas del sector, ya sean grandes o pequeñas, con convenio o pacto propio o no. Los sindicatos han cifrado en un 85 % el seguimiento de la huelga en Bizkaia, con especial incidencia en Durangaldea, que es donde se concentran muchas empresas del sector. 
El compromiso de miles de trabajadores y trabajadores como vosotros y vosotras ha hecho posible que las jornadas de huelga sean un éxito. Nos alegramos que la plantilla haya entendido todo lo  que nos jugamos en esta partida, no solo como sector, sino también como empresa (algo que hemos tratado de explicar estos días en diferentes formatos). Además de en Gestamp Bizkaia, las huelgas han tenido un seguimiento masivo en Aludium, CIE Amaya, CIE Inyectametal, CIE Egaña, CIE Udalbide, Estamcal, ….todas ellas empresas potentes del sector automoción con convenios propios como nosotras y nosotras.


Nos consta que además de secundar la huelga, habéis sido muchos los trabajadores y trabajadoras de Gestamp Bizkaia que habéis participado en las diferentes movilizaciones convocadas.


Queremos resaltar especialmente el compromiso de aquellos trabajadores y trabajadoras que desde la mañana, han participado en los piquetes informativos en las últimas jornadas de huelga así como en la del 23 de mayo. La labor de los piquetes es absolutamente necesaria para llevar a cabo una apuesta de este calado. No es verdad que en todos los centros de trabajo tengan la libertad para secundar este tipo de convocatorias.


También queremos hacer una mención muy especial a todos los trabajadores y trabajadoras eventuales, que aunque siempre lo tienen más difícil, han apoyado y secundado las convocatorias de huelga.  Lo decimos con especial alegría, días así hacen que sea todo un orgullo representar a una plantilla como la nuestra. Si  dicen que Gestamp es una empresa puntera en lo tecnológico, su plantilla ha demostrado que en lo “social” los es aún más.


Esperemos que la patronal del metal de Bizkaia (FVEM) haya tomado nota del sentir de todos los trabajadores y trabajadoras y se avenga a negociar un convenio digno para el sector.  Basta ya de intransigencia y prepotencia. El día 17 de junio, se vuelve a reunir la mesa negociadora del convenio del metal de Bizkaia.  Esperemos que la patronal cambie de actitud y no sean necesarios más días de huelga.



Por último, de igual manera que hemos resaltado todo lo positivo, refiriéndonos al seguimiento masivo de la huelga, el compromiso de la gente…, no podemos dejar pasar un aspecto muy importante, que muchos compañeros y compañeras nos han pedido que resaltemos: Una vez más, la huelga ha sido prácticamente total en producción (salvo los “cuatro” de siempre), pero menos secundado en otros puestos de oficinas o “cargos” de la empresa.


Parece que hay compañeros y compañeras, siempre los mismos, que creen que esto no va con ellos y ellas, y que se sienten del colectivo cuando quieren (si es para recibir) y otras no (cuando hay que dar algo).


Lo que mejoremos será para todos y todas, también para vosotros y vosotras.


No es justo que algunos se aprovechen del esfuerzo del resto.


Desde estas líneas os animamos a que reflexionéis sobre el tema.


Todos tenemos que dar algo para que algunos o algunas no tengan que darlo todo.


Lo poco o lo mucho que tenemos es porque otros y otras han luchado durante años. Escudarse en supuestas libertades individuales no puede ir contra los derechos colectivos. Las sociedades no avanzan si cada uno se mira su ombligo.


Seguiremos informando

Abadiño, 2019ko ekainak 10