(Kontratu finkoak, Errelebo Kontratuak,
Kategoriak)
Kalera ataratzera behartu gaituen gatazkak hilabeteak
igaro direnean,enpresak ostiralean, bilera batera deitu zigun. Bileran, gatazka
egoera alde guztientzat kaltegarria dela onartzen du enpresak, eta gaia
bideratzeko zein
komitearen aldarrikapenei konponbidea emateko
proposamenarekin etorri zen.
Komitean proposamena positibotzat hartu genuen eta
enpresarekin akordiora heldu ginen.
Akordioaren gakoak aipatu aurretik, eskaeren laburpen
bat egingo dugu:
·
Gure
Lan Hitzarmenak dioenez %90eko langile finkoen kopurua izan behar dugu eta
urtero berrikusiko da.
Datorren urterako aurreikusten den lanaren arabera,
lana jetsiko dela eta %90ean gelditzen garela eta kontratu finkorik ezin zuela egin zioen
enpresak.
·
Errelebo
kontratuak: azken lan erreformaren ondorioz, aurretik dauden baldintzak
aplikatzeko, indarrean dagoen hitzarmena (gurea 2011an bukatzen da) edo bi
aldetako akordioarekin soilik liteke.
·
Kategoriak:
honetaz, beste askotan bezala, erantzun eta erabakiak luzatzen ibili da eta ez
da izan beraien aplikatze egutegia martxan jartzeko gai.
Aipaturikoak gatazkaren funtsezko gaiak izanik,
aurkitzen ginen egoera honakoa zen: kontratu finkoak ez zituela egingo,errelebo
kontraturik ere ez zuela egingo 2011. urtetik aurrera ez dagoelako behartuta,
kategoriak ez ditu ebaluatzen eta ez da ezertan aurreratzen. Dena den, lehenik
eta behin, gure eskaerak betetzen dutela uste dugulako, akordioa baikorra dela aurreratzen
dizuegu, eta bestalde, kontratu finkoak egin, eta kategoriak zein enpresa
eta komitearen arteko harremanetaz konpromesua lortzea oso positiboa dela
iruditzen zaigulako 2012rako aipatzen diguten egoera iluna eta krisi
testuingurua ikusiz (Mercedesen zalantzak, VW eta Opeln jetsiera, Alemania eta
Frantziaren atzeratzea…)
Akordioa honakoa litzake:
·
Enpresak,
aurtengo abenduaren 31a aurretik 21 kontratu finko egiteko konpromesua hartzen
du
·
Egungo
errelebo kontratuak egiteko baldintzak 2012ko abenduak 31arte luzatzeko
akordioa egiteko
·
konpromesua
hartzen du. Honela 2012an 9 langile onetsi ahal izango dira eta beste 9 langile
finkoak
·
ordezkatuko
dituzte.
·
Aipaturikoez
gain, mantentze eta trokelgintza sailetan 7 langileei kontratu finkoa egiteko konpromesua hartzen du, horrela
sail hoietan ditugun azpikontratazioari irtenbideak emateko. Kontuan izan
·
sail
hoietan ezin direla bapatean finkorik egin, froga denbora bat beharrezkoa
dutelako.
·
Plantillaren eboluzioa eta finko gehiago
egiteko beharra aztertzeko konpromesua 2012ko Ekainean
·
Kategoriak: urtarrilaren erdian,
ordurarte eginiko ebaluaketak aurkezteko konpromesua hartzen du.Esaten
digutenez egun, bere kategoriaz goitiko lana egiten ari diren 25 langile
zehaztu dituzte eta urtarrileko nominan egoera zuzenduko zaie. Bilera horretan,
egoera aztertzeko lan egutegi bat aurkezteko konprometitu da.
Goian aipatu bezala, jarraipena egin beharko zaion,
akordio on bat da; gogoratu besterik ez 2011an soilik 7 kontratu finko egin direla (errelebo
kontratuko 7ak)eta empresa konprometitu dela une honetatik 37 langileei
kontratu finko gehiago egitera eta Ekainean berrikustea.
Bestalde, akordioaren aldea ez izanik ere,eta gatazka
honen jatorria neurri batean (elkarretaratzeak, pankartak jartea,komitearen
konzentrazioak eta lanuzteen eskaerak egitera eraman gaituena) empresa eta
komitearen eta baita langileekinarteko harremana izan da. Demagun guzti honen
ondorioz, langileekin egunerokotasunean zein komietarekiko elkarkidetza eta
zentzudunezko harremana lortzeko eta hausnarketarako balio izatea.
Azken aipamen bat honekin amaitzeko, akordio hau
komiteko kide guztiok berretsi ditugu CGTko biak ezik. Hartu duten erabakia
errespetazten dugu, baina ez da beste komiteko kideekin ados ez dauden lehen
aldia, inoiz ez daude, eta beti azken orduko ihesaldiak izatea. Beste behin ere
erantzuleak izatera deitzen diegu eta beraien hitzak eta ekintzekin kontsekuenteak
izatea behingoz, komitean batasuna eskatzen bait dute.
*****************
Gaiaz aldatuz, bizpahiru
gauza:
Maiatzeko paga dela eta zati bat ordaintzeke geratu zen, ba
abenduko nominarekin ordainduko duela esan digu enpresak. Soldata igoeraren
atzerapenak urtarrilean ordainduko dira, behin KPI eta furgoneten kopuruak
zehaztuz gero. Urtarrilako nominan ere soldatak eguneratuko dira.
Egutegiak: zirriborroak eman
digu enpresak eta asteartean haiek zehazteko bilduko gara
Mutua: 6. Lerroko
lankidearekin izandako jarreraz hitz egiteko bilduko gara Mutualiako mediku
zuzendaritzaz
EL COMITE INFORMA 19-12-2011(es)
EL COMITE INFORMA 19-12-2011(es)