2011/12/19

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU 2011-12-19

(Kontratu finkoak, Errelebo Kontratuak, Kategoriak)

Kalera ataratzera behartu gaituen gatazkak hilabeteak igaro direnean,enpresak ostiralean, bilera batera deitu zigun. Bileran, gatazka egoera alde guztientzat kaltegarria dela onartzen du enpresak, eta gaia bideratzeko zein
komitearen aldarrikapenei konponbidea emateko proposamenarekin etorri zen.

Komitean proposamena positibotzat hartu genuen eta enpresarekin akordiora heldu ginen.
Akordioaren gakoak aipatu aurretik, eskaeren laburpen bat egingo dugu:
·           Gure Lan Hitzarmenak dioenez %90eko langile finkoen kopurua izan behar dugu eta urtero berrikusiko da.
Datorren urterako aurreikusten den lanaren arabera, lana jetsiko dela eta %90ean gelditzen garela eta      kontratu finkorik ezin zuela egin zioen enpresak.
·           Errelebo kontratuak: azken lan erreformaren ondorioz, aurretik dauden baldintzak aplikatzeko, indarrean dagoen hitzarmena (gurea 2011an bukatzen da) edo bi aldetako akordioarekin soilik liteke.
·           Kategoriak: honetaz, beste askotan bezala, erantzun eta erabakiak luzatzen ibili da eta ez da izan beraien aplikatze egutegia martxan jartzeko gai.
Aipaturikoak gatazkaren funtsezko gaiak izanik, aurkitzen ginen egoera honakoa zen: kontratu finkoak ez zituela egingo,errelebo kontraturik ere ez zuela egingo 2011. urtetik aurrera ez dagoelako behartuta, kategoriak ez ditu ebaluatzen eta ez da ezertan aurreratzen. Dena den, lehenik eta behin, gure eskaerak betetzen dutela uste dugulako, akordioa baikorra dela aurreratzen dizuegu, eta bestalde, kontratu finkoak egin, eta kategoriak zein enpresa eta komitearen arteko harremanetaz konpromesua lortzea oso positiboa dela iruditzen zaigulako 2012rako aipatzen diguten egoera iluna eta krisi testuingurua ikusiz (Mercedesen zalantzak, VW eta Opeln jetsiera, Alemania eta Frantziaren atzeratzea…)

Akordioa honakoa litzake:
·           Enpresak, aurtengo abenduaren 31a aurretik 21 kontratu finko egiteko konpromesua hartzen du
·           Egungo errelebo kontratuak egiteko baldintzak 2012ko abenduak 31arte luzatzeko akordioa egiteko
·           konpromesua hartzen du. Honela 2012an 9 langile onetsi ahal izango dira eta beste 9 langile finkoak
·           ordezkatuko dituzte.
·           Aipaturikoez gain, mantentze eta trokelgintza sailetan 7 langileei kontratu finkoa egiteko konpromesua hartzen du, horrela sail hoietan ditugun azpikontratazioari irtenbideak emateko. Kontuan izan
·           sail hoietan ezin direla bapatean finkorik egin, froga denbora bat beharrezkoa dutelako.
·           Plantillaren eboluzioa eta finko gehiago egiteko beharra aztertzeko konpromesua 2012ko Ekainean
·           Kategoriak: urtarrilaren erdian, ordurarte eginiko ebaluaketak aurkezteko konpromesua hartzen du.Esaten digutenez egun, bere kategoriaz goitiko lana egiten ari diren 25 langile zehaztu dituzte eta urtarrileko nominan egoera zuzenduko zaie. Bilera horretan, egoera aztertzeko lan egutegi bat aurkezteko konprometitu da.

Goian aipatu bezala, jarraipena egin beharko zaion, akordio on bat da; gogoratu besterik ez 2011an soilik 7 kontratu finko egin direla (errelebo kontratuko 7ak)eta empresa konprometitu dela une honetatik 37 langileei kontratu finko gehiago egitera eta Ekainean berrikustea.

Bestalde, akordioaren aldea ez izanik ere,eta gatazka honen jatorria neurri batean (elkarretaratzeak, pankartak jartea,komitearen konzentrazioak eta lanuzteen eskaerak egitera eraman gaituena) empresa eta komitearen eta baita langileekinarteko harremana izan da. Demagun guzti honen ondorioz, langileekin egunerokotasunean zein komietarekiko elkarkidetza eta zentzudunezko harremana lortzeko eta hausnarketarako balio izatea.

Azken aipamen bat honekin amaitzeko, akordio hau komiteko kide guztiok berretsi ditugu CGTko biak ezik. Hartu duten erabakia errespetazten dugu, baina ez da beste komiteko kideekin ados ez dauden lehen aldia, inoiz ez daude, eta beti azken orduko ihesaldiak izatea. Beste behin ere erantzuleak izatera deitzen diegu eta beraien hitzak eta ekintzekin kontsekuenteak izatea behingoz, komitean batasuna eskatzen bait dute.
*****************
Gaiaz aldatuz, bizpahiru gauza:
Maiatzeko paga dela eta zati bat ordaintzeke geratu zen, ba abenduko nominarekin ordainduko duela esan digu enpresak. Soldata igoeraren atzerapenak urtarrilean ordainduko dira, behin KPI eta furgoneten kopuruak zehaztuz gero. Urtarrilako nominan ere soldatak eguneratuko dira.
Egutegiak: zirriborroak eman digu enpresak eta asteartean haiek zehazteko bilduko gara
Mutua: 6. Lerroko lankidearekin izandako jarreraz hitz egiteko bilduko gara Mutualiako mediku zuzendaritzaz
 EL COMITE INFORMA 19-12-2011(es)

iruzkinik ez: