KOMITEAK JAKINARAZTEN DU
BIZKAIKO METALAREN HITZARMENA
Gestamp Bizkaiako enpresa-batzordetik eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu langileei (batez ere aldi baterakoei) Bizkaiko metalgintzako hitzarmenagatik egin berri diren greba deialdietan erakutsitako konpromisoagatik.
Langileen % 95ek egin dute bat sektorean deitutako hiru greba egunekin. Datu horiek oso harro sentiarazten gaituzte horrelako plantilla bat ordezkatzen dugulako.
Grebaren jarraipen orokorrari dagokionez, Durangaldean itxiera ia erabatekoa izan da, eta Bizkaian, berriz, jarraipena % 85ekoa izan dela adierazi dute sindikatuek.
Badakigu jarraipena handiagoa izan dela 2019an baino.
Hiru greba-egun arrakastatsu horien ondoren, eta orain grebarik ez dagoenez, negoziaziorako leihoa irekitzea espero dugu, eta oporretatik itzultzean borrokari berriro ekin behar ez izatea.
Denbora nahikoa dago negoziazioa desblokeatzeko eta akordioak lortzeko. Patronalaren aldetik horretarako borondaterik dagoen ikusiko dugu.
Ohar hau amaitzeko,
aipamen berezia egin nahi diogu Gestamp Bizkaiako langile askok hartutako
konpromisoari; izan ere, goizean goizetik greba-egunetako informazio-piketeetan
parte hartu dute, greba-egunak arrakastatsuak izan daitezen ezinbestekoa den
lan horretan lagundu dutelarik. Eskerrik asko!!!
Abadiñon 2022ko uztailaren 7an
************************
EL COMITE INFORMA
CONVENIO METAL DE BIZKAIA