jarraipen-handia-izan-du-bizkaiko-metalgintzako-grebak-hitzarmen-duin-baten-defentsan/
2022.URTEKO HITZARMENA / CONVENIO COLECTICO 2022
2022/10/27
2022/10/26
2022/10/25
KOMITEAK JAKINARAZTEN DU
2022/10/24
2022/10/20
⚙️*BIZKAIKO METALAREN GATAZKAREN AURREAN, EUSKO JAURLARITZAK ERTZAINTZA BIDALTZEA ERABAKI DU, PROTESTAK GELDIARAZTEKO.*
🔴 Gaur, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuak TECUNI enpresan kateatu eta kontzentratu gara. Enpresa horretako gerentea FVEMeko presidentea da. Astelehenean, FVEMen aurrean egin genuen errepide mozketan, ohartarazi genuen hitzarmenik ez dagoen bitartean ez dela normaltasunik egongo Bizkaian.
➡️ TECUNIn gaur egindako ekintzarekin zabaltzen dugun mezua argia da, FVEMek negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu, guk sektorea blokeatuko dugu.
➡️ Gaurko ekintza guztiz baketsua izan da, eta Ertzaintzaren jarrera salatu nahi dugu. Mobilizazioaren hasieratik modu probokatzaile eta bortitzean jardun du, langileak identifikatuz eta indarra erabiliz mobilizazioa desegiten saiatzeko. Ekintza amaitu eta autoetara joan garenean, langile bat eta Hamaika Telebistako kazetari bat erretenitu, identifikatu eta mehatxatu ditu Ertzaintzak.
➡️ Jarduera honen aurrean, galdera argia egiten diogu Eusko Jaurlaritzari, hark bidaltzen baitu Ertzaintza; noren alde daude?, lan balldintzak okertu eta sektorea prekarizatu nahi duen patronal baten alde? Edo sektoreko langileen alde, lan eta bizitza baldintza duinak aldarrikatzen dituztenak? Hori al da Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko metalaren gatazkari egingo dion ekarpena?
📢*Sektoreko langileek argi dute: hitzarmen bat egon arte ez da normaltasunik egongo Bizkaian, eta aurrera jarraituko dugu urriaren 27 eta 28rako eta azaroaren 2rako deitutako 3 greba-egunekin.*
2022/10/19
FVEM-ek greba egitera bultzatu ditu Bizkaiko metalgintzako langileak
Nahiz eta joan den astean gehiengo sindikalak patronalari eskatu zion negoziazio planteamendu bat egin zezala langileen eskubideen kontra egin gabe, FVEM ez da gai izan hitzarmenaren negoziazioa bultza dezakeen jarrera bat ekartzeko gaurko negoziazio mahaira. Hala salatu dugu, ohar bateratu baten bitartez, LAB, CCOO eta UGT sindikatuok.
10 hilabete, 14 bilera eta uda aurretik egindako 3 greben ondoren, patronalak proposamen bat egin du, langileen erosteko ahalmena bermatzen ez duena. Guztira, %10eko igoera eskaintzen du 3 urteko hitzarmenerako, gehienez ere %12ko berrikuspen batekin. Azken datuen arabera, %8,9ko inflazioan gaude, iazko %6,5arekin batera, eta patronalaren planteamendua langile klasearen aurkako erasoa eta grebarako dei argia da.
Gehiengo sindikalarentzat, FVEMen proposamena arduragabea da, etxeetan ziurgabetasuna dagoenean hilabete amaierara iritsi ahal izateko, erosketa-saskia bete ahal izateko, hipotekaren edo alokairuen igoerei aurre egin ahal izateko, edo, zuzenean, datorren neguan etxeetan berogailua pizteari uko egin behar izateko. Egoera hori aprobetxatu nahi du patronalak baldintzak okertzeko, malgutasuna handitzeko gure kontziliazioari eraso eginez, aldi baterako ezintasunagatiko osagarriak murrizteko, lan-istripuak pairatzen dituztenak auzitan jarriz edo gutxieneko bermea mugatuz.
Ez dugu egoera hori onartuko. Datorren 25ean, FVEM-ek beste aukera bat du. Datozen egunetan mobilizazioarekin jarraituko dugu eta, ezer aldatzen ez bada, datorren astean lantokiak hustuko ditugu berriro eta kaleetan izango gara hitzarmen duin bat exijitzeko. Hitzarmenik gabe ez da normaltasunik egongo enpresentzat.
FVEM lleva a las trabajadoras y trabajadores del metal de Bizkaia a la huelga
2022/10/17
bizkaiko-metalgintzako-hitzarmena-blokeatzen-jarraitzen-badu-bizkaian-ez-da-normaltasunik-egongo
Gaur LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuok trafikoa eten dugu 20 minutuz FVEM patronalaren egoitza aurrean dagoen biribilgunean. Ekintza honekin, Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa salatu nahi izan dugu.
Joan den astean egindako azken bileran, patronalak negoziazioan aurrera egiteko aukera galdu zuen berriro, edukietan atzerapausuak mantentzen eta sektoreko langileen erosteko ahalmena bermatzen ez duen soldata proposamena ekartzen. Beste bilera bat dago deituta asteazken honetarako, urriak 19, eta zentzu honetan FVEMi gogorarazi nahi diogu 3 greba egun berriren atarian gaudela, eta, mahai gainean eduki nahikorik ez dagoen bitartean, gaurkoaren antzeko ekintzak egiten eta lantoki guztietan grebak prestatzen jarraituko dugula.
si-fvem-sigue-bloqueando-el-convenio-del-metal-de-bizkaia-no-habra-normalidad/
2022/10/14
https://www.lab.eus/bizkaiko-metalgintzako-gehiengo-sindikaletik-aurrera-jarraitzen-dugu-grebekin/
CCOO – LAB - UGT
Bizkaiko metalgintzako gehiengo sindikalak aurrera jarraitzen du grebekin
CCOOk, LABek eta UGTk sektoreko langileen aktibazioarekin jarraitzen dute grebei begira
Bilbo, 2022/10/13
Gaur Bizkaiko metalaren negoziazio mahaiaren 13. bilera egin da, 3 greba egunen atarian. FVEMek proposamen berri bat ekarri du negoziazio-mahaira, eta uste dugu oraindik ez dela nahikoa. Soldata-igoeretarako planteatutako formulari dagokionez, langileen erosteko ahalmena bermatu gabe jarraitzen du, eta alderdi atzerakoiei eusten die, hala nola malgutasun-orduak handitzeari, gutxieneko bermea murrizteari edo aldi baterako ezintasunagatiko osagarriaren kobrantza baldintzatzeari. CCOOk, LABek eta UGTk osatutako negoziazio-mahaiko gehiengo sindikaletik plataforman mugimendu bat egiteko prest agertu gara, baldin eta FVEMek alderdi atzerakoiak kentzen baditu eta personen erosteko ahalmena bermatuko duen proposamen bat egiten badu.
Urriaren 27, 28 eta azaroaren 2rako hiru greba egun baino lehen, negoziazio-mahaia urriaren 19an bilduko da berriro, eta FVEMek arduraz jokatzea espero dugu.
Bien bitartean, gehiengo sindikalak mobilizazioen ibilbidearekin jarraituko du, kalean eta enpresetan, sektorea aktibatzeko grebei begira