2022.URTEKO HITZARMENA / CONVENIO COLECTICO 2022

2022/10/17




bizkaiko-metalgintzako-hitzarmena-blokeatzen-jarraitzen-badu-bizkaian-ez-da-normaltasunik-egongo


Gaur LAB, CCOO, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuok trafikoa eten dugu 20 minutuz FVEM patronalaren egoitza aurrean dagoen biribilgunean. Ekintza honekin, Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazioan dagoen blokeoa salatu nahi izan dugu.

Joan den astean egindako azken bileran, patronalak negoziazioan aurrera egiteko aukera galdu zuen berriro, edukietan atzerapausuak mantentzen eta sektoreko langileen erosteko ahalmena bermatzen ez duen soldata proposamena ekartzen. Beste bilera bat dago deituta asteazken honetarako, urriak 19, eta zentzu honetan FVEMi gogorarazi nahi diogu 3 greba egun berriren atarian gaudela, eta, mahai gainean eduki nahikorik ez dagoen bitartean, gaurkoaren antzeko ekintzak egiten eta lantoki guztietan grebak prestatzen jarraituko dugula.

si-fvem-sigue-bloqueando-el-convenio-del-metal-de-bizkaia-no-habra-normalidad/

No hay comentarios: