2011/05/28

2011ko martxoa-apirila-maiatza

2011ko martxoa-apirila-maiatza
www.labestbizkaia.org
Estampaciones Bizkaia-ko LAB




Gaur egun enpresa zuzentzen duten pertsonak, langileen ordezkariak kontuan izaten ohituak ez daudela dirudi eta horrek ibilbide laburra duela gogorarazi nahi dizkiegu. Beraz, beste behin, edozein gai aztertzeko zailtasunagatik, salatu nahi dugu enpresaren jarrera. Atzeratzen diren erabaki, bilera, informazioak…orokor bilakatzen hasiak dira, eta, jarrera seguruak bultzatu nahi dituzten garai hauetan, adibide larriena laneko osasuna eta segurtasun komitearena da, zeren, bilera eskatu zenetik hilabete baino gehiago igaro ondoren, oraindik orain, enpresaren erantzunik ere ez dugu jaso. Egoera honen aurrean, gaia birzuzentzeko azterketa eta beharrezko proposamenak erabakitzea beste aukerarik ez dugu.

Hau esanda, denbora honetan ekin diegun gaien laburpen bat helarazten dizkizuegu.

Garbitasuna: hainbat alditan salatu behar izan ditugu aldageletako garbiketa gabeziak, xaboi eta paper falta...baita A pabilioiko emakumeen komunetan itoginak eta argi falta.

Ordu estrak: aldi honetan Polonia eta Vigon izandako matxurengatik 11. Lerrora eta TFra lana heltzea suposatu duen egoera bereziak gertatu dira. Bi kasuetan ordu horien borondatetasuna helarazi dugu. Baina, ez digute egoera berezi hauek  kezkatzen, baizik eta, eskaeren igoeragatik, edo antolaketa edo plangintza txarragatik, lanerako langileak eskatzen diren arrazoitu gabekoak. Eta, hau, egoera berezi baten aurrean, gutxienez azalpen bat beharrezkoa delako diogu.

Granalla: gai honetaz hitz egiteko ere enpresarengana zuzendu gara. Inork gutxik du zalantzarik granalla jartzeak arazo handiak sortu dituen instalakuntza izan denik. Arazo handiko hasieren ondoren, egoera  normaldu eta finkatuta zegoela zirudien, baina asken asteetan berriro agertu dira arazoak. Lan baldintza berriak sortzen dituzten azalpen zein aurre ikasketa gabeko lan metodoak aldatu edo berrikusten direla dirudi.

Pertsona eta eskorgen iraganbideaz: honetaz, arrazoidun diseinua egitea eskatu da. Egun, era eta mota guztietako pasabideak aurkitzen ditugu lantegian, ba dirudi bakoitzari egokien iruditzen zaion kolore eta norabidean margotzen duela, horrek suposatzen duen arriskuarekin. Horregatik, zuzendaritzari eskatzen diogu, kanpoko enpresa bat kontratatuz, asteburuetan edo eta lanik gabeko egunetan eginez, heziak jarri, margotu, markatu, ispiluak jarri, edo, beharrezkoan diren neurri guztiak egiteko erabakitzea ahalik eta epe laburrenean. Honekin lotuta, eta lankide batzuen eskaerei jarraituz, NCV2ko deskarga guneetako bezalako arriskuak ekidin eta arreta handiena izatea eskatzen dizkizuegu guztioi.
Ateak, argitasuna eta pabilioiak: matxuratuta dauden edo denbora luzez egon diren ateen zerrenda luzea dago, hainbat astetan eta oraindik matxuratuta dagoen NCV2ko pabilioiko atea, zeinak eskorgen eguneroko ibilbidetik kanpo igarotzea behartzen duen. Itxi  ezin den  larrialdi atea C pabilioian; G1era sartzeko atearen eskuturrekoa apurtuta; G-1etik aldageletarako igarobidea egoera txarrean; argi falta logistikan; asteburu ostean aldageletarako igarobide zein pabilioietarako  argiak guztiz itzalita; teilatuetako panelak solte edo faltan pinturan, pieza biltegian eta karga nasan; C pabilioiko geletarako igarobidea chapisteriako lanpostutik, bertoko heziak piezak erortzearen posibilitateaz babesten ez duelarik, burdinsarea jartzea eskatuta; B pabilioiko enbalatze guneko aireztatze falta…hauek, denboraldi honetan zabalik diharduten parteen adibide txiki bat baino ez dira.

Portaera seguruaz Heziketa: jadanik amaitu da beharientzako proiektuaren ikastaroa, hasera batean bospasei gai erabakiko dira behariak martxan jartzeko, beti ere, haiek, beharrezko egoeratan egonda egitea posible bada. Gai honetaz eztabaida izan genuen non proiektua eta enpresaren inplikazioaz zalantzak ageri, hau Martxoan argitaratutako orrian ere salatu genuen. Mota honetako heziketa positiboa izan daiteke, baina enpresak sinestarazi behar du, eta egin den bezala ikusita, segurtasun komiteari informatu gabe, onartezinezko ordutegietan egina, zalantzak ditugu horretaz. Hala ere, heziketan ikusi edo ikasi dituzten neurri positiboak praktikan jartzera animatzen zaituztegu langile guztioi.

HS01 eta HS02an neurketak: higiezin neurketak egin dira (gasak, lurrinak, hautsa…) pieza ezberdinen enbalatze lanetaz, eta HS01ean (Ford compac) berriro egitea eskatu genuen, emaitzak ez zirelako onak izan.

Est.Beroko erroiloak: mantentze eta leuntze prozedurak eskatu ditugu; jakin dugunez Mallabienari eman diote leuntzea.

A03: martxan jarri ondoren itoginak, aspirapen falta, zaratak eta abar salatu genituen.

Oporrak: Maiatzaren 13an, enpresak, 2. Eta 3. Txandako oporrak Abuztuak 4an (egun horretatik 30 egun)hasten zirela notifikatu zuen, baina zalantzak ekiditeko, egutegietan horrela jartzeko eskatu diogu. MBk aste honetan argitu du noiz hasten den lanean, eta hori Irailaren 5ean izango dela baieztatu dute.

Korrika: Batzuek eginiko esfortzuaz eta batu den dirutzagatik AEKtik jaso ditugun eskerrak helarazten dizkizuegu, beste behin Estampaciones. Bizkaiak bere osotasunean, euskararen aldeko laguntza maila oso altuan itxi du.

Aipaturiko gaiak, beste askoren tartean, denboraldi honetan aztertu eta egiteke daudenen laburpen bat dira, hauetaz lanean jarraitu eta informatuko ditugu.

2011/05/16

Komiteak jakinarazten du


Komiteak jakinarazten du
2011/05/16

Orain dela hilabete, enpresarekin hainbat gai jorratzeko bilera bat egitea eskatu genuen, azkenean ostiralean burutu zen bilera hori nahiz eta gaurko deituak ginen,enpresari gure kexa helarazi  diogu gure eskariei emandako atzerapenagatik. Hitzegindakoaz, hemen doakizue,laburpen bat:

2011ko soldata igoera eta helburuekiko lansaria. Soldata igoerari dagokionez,jakingo duzuenez puntu ezberdinak dituen akordio oso bat indarrean daukagu, bertan soldata igoera urte honen bukaeran burutuko dela ezartzen da urtarrilaren 1eko atzeranzko izaera batekin. Enpresak dio,gaur egungo egoera ekonomiko kaxkarrarekin , akordioaren gorakadan salbuespen bat ematea ez duela ikusten,eta gainera, hori Estampaciones Bizkaia baino haratago hartu beharreko  erabaki bat izan beharko zela. Enpresa, barneko jardueran , azken bi urte hauetan galerak izatetik dator, beren numeroen arabera, 6,5 miloi € 2009an eta  y 4 miloi € 2010an. 2011 urtean orekatasun urte bat espero dute.  2009ko kontuak (itxita dauden azkenak eta helarazi digutenak) galeretaz hitzegiten badigute ere, emandakoekin ez dute bat egiten eta gainera, kontu hoiek interpretatzeko era ugari daude.
Honetaz gainera, berriro ere, talde barnean garestienak garela errepikatzen digute, pertsona/orduko 24€ko batezbesteko kostuarekin, Palentziako 16€ eta Vigoko 18€ aldean. Guzti hau proiektu berrirako kontuan hartuta, Mercedesek  duen puntu baten artean, pertsona/orduko kostua 25€ko kostua ez gainditzea eskatzen du.

Honarte, enpresak marrazten digun textuinguruaren informazioa helarazten dizuegu, badakigu honek ere ñabardura ugari dituela. Hemendik aurrera momentu garrantzitsu batetan gaudela ere onartzen dute, oinarrizko erabakiak hartuko direnak eta garrantzisko aldaketak ematen ari direla eta jendearen lankidetza nabarmentzen ari direla.

Beraz, soldata igoeraren akordioa, ezartzen diren kantitateetan beteko dutela, baina orain, igoeraren %1,5a aurreratuko dutela esan digute. Beraz, maiatzeko lansariari %1,5eko igoera ezarriko zaio eta hurrengo lansarian edo bitarteko lansari batetan, atzerapenei dagokion igoera ezarriko zaie,hau da, urtarrila, otsaila,martxoa eta apirileko lansariei dagokiena.

Helburuekiko lansariari dagokionez. Zati finkoa aste honetan ordainduko da. Bi urte jarraian galerekin bukatu izanak, zati aldakorra ordaintzea, planteatu ere ez dutela egiten esaten digute, eta are gehiago, kontutan izanda aurreko urteko datuen arabera doala zati hori. Hemen esan behar dugu, enpresa konprometitu egin zela,zati aldakor hau kalkulatzeko formula berri bat aurkeztera, baina ez du egin. Bitartean aurrekoa erabiltzea eskatzen dugu eta zati aldakorra aurreko formularekin kalkulatzea, eta hortik zati aldakorra ematen ez badu, datu batzuk tartean daudelako izan dadila eta ez hipotesi batzuen arabera. Honetaz hitzegiten jarraitzeko batzar baten zai gaude, bitartean, laburtuz, igoeraren %1,5a aurreratuko dute(akordioa errespetatu egiten da)eta lansariaren zati finkoa ingresatuko dute.

Hau laburpen informatibo bat izan da, balorazioak egiteko eta gai honetaz lanean nola jarraitzen dugun azaltzeko denbora egongo da.
Beste gai batzuk
Kategoriak. Berriro gaia hartuko dutela dirudi,lehenik jendea hezitzen eta gero jendea ebaluatzen. Denborarik ez dutela izan esan digute,borondate ezagatik izan dela pentsatzen dugu guk,eta horregatik lan honekin hasi ziren lantaldea lehenbaitlehen batzartzen hastea eskatu dugu eta horrela gaiaren benetakojarraipen bat egin ahal izateko.
Mantentze saila. Momentu askotan ematen den langile faltagatik gure kexka helarazi genion enpresari. Talde  eskasak,eta honek jendeak bere orduak hartzeko zailtasunak ekartzen duelarik, bakarrik lan egin behar izatea eta lanak atzeratu behar izatea edota ez egitea. Enpresak, mantzentze saileko antolaketa berriak bi hilabete bakarrik daramala eta denbora eman behar zaiola eta ez dutela konstantziarik egoera hauek ematen direla eta kasu konkretuak azaltzeko eskatu zigun.
Markaketa. UN2ko unitatean, leku urruntasuna nabaria da, 10.lerrotik transferreraino, erloju bietan markatzea onartzen dute. Pintura/NCV2 langileen gaia ere aztertuko dutela sarritan elkartrukatzen baitira. Baina ez dute onartzen mundu guztiak edozein erlojutan markatzea.
Egutegia.Mercedesek oporrak nola hartuko duen oraindik jakinarazi ez izanaren arazoa planteatu dute. Abuztuaren 4tik planteatzen dira baina Mercedesen berriemate ofizialik gabe.

Beste gai batzuetaz ere hitzegin zen, absentismoa, kontratuak..., baina hau laburpen bat da. Balorazioak eta zabalik geratzen diren gaiei buruz informatzen jarraitzeko denbora egongo da.

Abadiño, maiatzak 2011

2011/05/15

COMUNICADO SOBRE VACACIONES DE CALENDARIOS DE 2/3 T

De: Ainara Agirrebengoa Pereira
Enviado el: viernes, 13 de mayo de 2011 14:37
Para: GDU Estampaciones Bizkaia
Asunto: MODIFICACION DE CALENDARIO

COMUNICADO SOBRE VACACIONES DE CALENDARIOS DE 2/3 T

Por medio de la presente se comunica, que sin tener confirmación oficial de nuestro principal cliente Mercedes, la información que la empresa maneja a la fecha es una alta probabilidad de que Mercedes trabaje el 1,2 y 3 de Agosto. Por ello ante esto se fija el inicio de las vacaciones del Calendario de 2Txanda y 3Txanda en el día 4 de Agosto. En el área de Logistica sería igual con las salvedades ya acordadas en dicha área
Ante la ausencia de comunicación oficial por parte del cliente, la Empresa desconoce si el reinicio de la actividad de Mercedes será el 29 de Agosto o el 5 de Septiembre. Por lo que cuando tengamos dicha comunicación trasladaremos los cambios o no cambios necesarios a la plantilla en aras a atender al cliente.

RR.HH.
13/05/2011

2011/05/11

PREKARIETATEA HILTZAILEA

 LAB se suma a la concentración convocada en denuncia del último accidente mortal
Hoy hemos tenido conocimiento de un accidente mortal no traumático de un afiliado al Sindicato LAB. En este caso J.M.A de 59 años trabajador de la empresa INDUSTRIAS GOLBERRIZ ha muerto como consecuencia de un accidente no traumático.

Desde el sindicato LAB queremos mostrar nuestro apoyo y solidaridad a los familiares, y personas allegadas de los trabajadores fallecidos.

En lo que llevamos año se han producido al menos 20 muertes en el conjunto de Euskal Herria, 2en Araba, 7 en Bizkaia, 6 en Gipuzkoa, 1 en Iparralde y 4 en Nafarroa.
Desde el Sindicato LAB tenemos claro que este o cualquier accidente laboral no son hechos aislados, son el reflejo de un modelo productivo en el que prima mas la economía que la salud y la vida de la clase trabajadora. Las causas de los accidentes son de sobras conocidas, las hemos denunciado hasta la saciedad, la precariedad, la subcontratación, la temporalidad, las condiciones de empleo y trabajo, los ritmos de trabajo, etc. Pero aun así, siguen sin poner ninguna medida eficaz que frene y elimine esta sangría humana.

Es por ello que desde el Sindicato LAB vamos a impulsar la movilización y la lucha para acabar con esta lacra individual, familiar y social que son los accidentes de trabajo. Por ello nos sumamos a la concentración que se va a realizar mañana día 12 delante de las instalaciones de la empresa en Berriz de 13:45 a 14:15 impulsada por el comité de empresa.

2011/05/06

Komitearen lokalean, LABeko kontsultak pasatzeko ordutegi berria
Nuevo horario de LAB para pasar consultas en el local del comité
 
asteartea / martes
15etatik 17etara
de 15h a 17h
 
 
 
osteguna / jueves
10etatik 12etara
de 10h 12h