2011ko martxoa-apirila-maiatza
www.labestbizkaia.org
Estampaciones Bizkaia-ko LAB
Gaur
egun enpresa zuzentzen duten pertsonak, langileen ordezkariak kontuan
izaten ohituak ez daudela dirudi eta horrek ibilbide laburra duela
gogorarazi nahi dizkiegu. Beraz, beste behin, edozein gai aztertzeko
zailtasunagatik, salatu nahi dugu enpresaren jarrera. Atzeratzen diren
erabaki, bilera, informazioak…orokor bilakatzen hasiak dira, eta,
jarrera seguruak bultzatu nahi dituzten garai hauetan, adibide larriena
laneko osasuna eta segurtasun komitearena da, zeren, bilera eskatu
zenetik hilabete baino gehiago igaro ondoren, oraindik orain, enpresaren
erantzunik ere ez dugu jaso. Egoera honen aurrean, gaia birzuzentzeko
azterketa eta beharrezko proposamenak erabakitzea beste aukerarik ez
dugu.
Hau esanda, denbora honetan ekin diegun gaien laburpen bat helarazten dizkizuegu.
Garbitasuna:
hainbat alditan salatu behar izan ditugu aldageletako garbiketa
gabeziak, xaboi eta paper falta...baita A pabilioiko emakumeen komunetan
itoginak eta argi falta.
Ordu estrak:
aldi honetan Polonia eta Vigon izandako matxurengatik 11. Lerrora eta
TFra lana heltzea suposatu duen egoera bereziak gertatu dira. Bi
kasuetan ordu horien borondatetasuna helarazi dugu. Baina, ez digute
egoera berezi hauek kezkatzen, baizik eta, eskaeren igoeragatik, edo
antolaketa edo plangintza txarragatik, lanerako langileak eskatzen diren
arrazoitu gabekoak. Eta, hau, egoera berezi baten aurrean, gutxienez
azalpen bat beharrezkoa delako diogu.
Granalla:
gai honetaz hitz egiteko ere enpresarengana zuzendu gara. Inork gutxik
du zalantzarik granalla jartzeak arazo handiak sortu dituen
instalakuntza izan denik. Arazo handiko hasieren ondoren, egoera
normaldu eta finkatuta zegoela zirudien, baina asken asteetan berriro
agertu dira arazoak. Lan baldintza berriak sortzen dituzten azalpen zein
aurre ikasketa gabeko lan metodoak aldatu edo berrikusten direla
dirudi.
Pertsona eta eskorgen iraganbideaz:
honetaz, arrazoidun diseinua egitea eskatu da. Egun, era eta mota
guztietako pasabideak aurkitzen ditugu lantegian, ba dirudi bakoitzari
egokien iruditzen zaion kolore eta norabidean margotzen duela, horrek
suposatzen duen arriskuarekin. Horregatik, zuzendaritzari eskatzen
diogu, kanpoko enpresa bat kontratatuz, asteburuetan edo eta lanik
gabeko egunetan eginez, heziak jarri, margotu, markatu, ispiluak jarri,
edo, beharrezkoan diren neurri guztiak egiteko erabakitzea ahalik eta
epe laburrenean. Honekin lotuta, eta lankide batzuen eskaerei jarraituz,
NCV2ko deskarga guneetako bezalako arriskuak ekidin eta arreta handiena
izatea eskatzen dizkizuegu guztioi.
Ateak, argitasuna eta pabilioiak:
matxuratuta dauden edo denbora luzez egon diren ateen zerrenda luzea
dago, hainbat astetan eta oraindik matxuratuta dagoen NCV2ko pabilioiko
atea, zeinak eskorgen eguneroko ibilbidetik kanpo igarotzea behartzen
duen. Itxi ezin den larrialdi atea C pabilioian; G1era sartzeko
atearen eskuturrekoa apurtuta; G-1etik aldageletarako igarobidea egoera
txarrean; argi falta logistikan; asteburu ostean aldageletarako
igarobide zein pabilioietarako argiak guztiz itzalita; teilatuetako
panelak solte edo faltan pinturan, pieza biltegian eta karga nasan; C
pabilioiko geletarako igarobidea chapisteriako lanpostutik, bertoko
heziak piezak erortzearen posibilitateaz babesten ez duelarik,
burdinsarea jartzea eskatuta; B pabilioiko enbalatze guneko aireztatze
falta…hauek, denboraldi honetan zabalik diharduten parteen adibide txiki
bat baino ez dira.
Portaera seguruaz Heziketa:
jadanik amaitu da beharientzako proiektuaren ikastaroa, hasera batean
bospasei gai erabakiko dira behariak martxan jartzeko, beti ere, haiek,
beharrezko egoeratan egonda egitea posible bada. Gai honetaz eztabaida
izan genuen non proiektua eta enpresaren inplikazioaz zalantzak ageri,
hau Martxoan argitaratutako orrian ere salatu genuen. Mota honetako
heziketa positiboa izan daiteke, baina enpresak sinestarazi behar du,
eta egin den bezala ikusita, segurtasun komiteari informatu gabe,
onartezinezko ordutegietan egina, zalantzak ditugu horretaz. Hala ere,
heziketan ikusi edo ikasi dituzten neurri positiboak praktikan jartzera
animatzen zaituztegu langile guztioi.
HS01 eta HS02an neurketak:
higiezin neurketak egin dira (gasak, lurrinak, hautsa…) pieza
ezberdinen enbalatze lanetaz, eta HS01ean (Ford compac) berriro egitea
eskatu genuen, emaitzak ez zirelako onak izan.
Est.Beroko erroiloak: mantentze eta leuntze prozedurak eskatu ditugu; jakin dugunez Mallabienari eman diote leuntzea.
A03: martxan jarri ondoren itoginak, aspirapen falta, zaratak eta abar salatu genituen.
Oporrak:
Maiatzaren 13an, enpresak, 2. Eta 3. Txandako oporrak Abuztuak 4an
(egun horretatik 30 egun)hasten zirela notifikatu zuen, baina zalantzak
ekiditeko, egutegietan horrela jartzeko eskatu diogu. MBk aste honetan
argitu du noiz hasten den lanean, eta hori Irailaren 5ean izango dela
baieztatu dute.
Korrika:
Batzuek eginiko esfortzuaz eta batu den dirutzagatik AEKtik jaso
ditugun eskerrak helarazten dizkizuegu, beste behin Estampaciones.
Bizkaiak bere osotasunean, euskararen aldeko laguntza maila oso altuan
itxi du.
Aipaturiko
gaiak, beste askoren tartean, denboraldi honetan aztertu eta egiteke
daudenen laburpen bat dira, hauetaz lanean jarraitu eta informatuko
ditugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario