2011/05/16

Komiteak jakinarazten du


Komiteak jakinarazten du
2011/05/16

Orain dela hilabete, enpresarekin hainbat gai jorratzeko bilera bat egitea eskatu genuen, azkenean ostiralean burutu zen bilera hori nahiz eta gaurko deituak ginen,enpresari gure kexa helarazi  diogu gure eskariei emandako atzerapenagatik. Hitzegindakoaz, hemen doakizue,laburpen bat:

2011ko soldata igoera eta helburuekiko lansaria. Soldata igoerari dagokionez,jakingo duzuenez puntu ezberdinak dituen akordio oso bat indarrean daukagu, bertan soldata igoera urte honen bukaeran burutuko dela ezartzen da urtarrilaren 1eko atzeranzko izaera batekin. Enpresak dio,gaur egungo egoera ekonomiko kaxkarrarekin , akordioaren gorakadan salbuespen bat ematea ez duela ikusten,eta gainera, hori Estampaciones Bizkaia baino haratago hartu beharreko  erabaki bat izan beharko zela. Enpresa, barneko jardueran , azken bi urte hauetan galerak izatetik dator, beren numeroen arabera, 6,5 miloi € 2009an eta  y 4 miloi € 2010an. 2011 urtean orekatasun urte bat espero dute.  2009ko kontuak (itxita dauden azkenak eta helarazi digutenak) galeretaz hitzegiten badigute ere, emandakoekin ez dute bat egiten eta gainera, kontu hoiek interpretatzeko era ugari daude.
Honetaz gainera, berriro ere, talde barnean garestienak garela errepikatzen digute, pertsona/orduko 24€ko batezbesteko kostuarekin, Palentziako 16€ eta Vigoko 18€ aldean. Guzti hau proiektu berrirako kontuan hartuta, Mercedesek  duen puntu baten artean, pertsona/orduko kostua 25€ko kostua ez gainditzea eskatzen du.

Honarte, enpresak marrazten digun textuinguruaren informazioa helarazten dizuegu, badakigu honek ere ├▒abardura ugari dituela. Hemendik aurrera momentu garrantzitsu batetan gaudela ere onartzen dute, oinarrizko erabakiak hartuko direnak eta garrantzisko aldaketak ematen ari direla eta jendearen lankidetza nabarmentzen ari direla.

Beraz, soldata igoeraren akordioa, ezartzen diren kantitateetan beteko dutela, baina orain, igoeraren %1,5a aurreratuko dutela esan digute. Beraz, maiatzeko lansariari %1,5eko igoera ezarriko zaio eta hurrengo lansarian edo bitarteko lansari batetan, atzerapenei dagokion igoera ezarriko zaie,hau da, urtarrila, otsaila,martxoa eta apirileko lansariei dagokiena.

Helburuekiko lansariari dagokionez. Zati finkoa aste honetan ordainduko da. Bi urte jarraian galerekin bukatu izanak, zati aldakorra ordaintzea, planteatu ere ez dutela egiten esaten digute, eta are gehiago, kontutan izanda aurreko urteko datuen arabera doala zati hori. Hemen esan behar dugu, enpresa konprometitu egin zela,zati aldakor hau kalkulatzeko formula berri bat aurkeztera, baina ez du egin. Bitartean aurrekoa erabiltzea eskatzen dugu eta zati aldakorra aurreko formularekin kalkulatzea, eta hortik zati aldakorra ematen ez badu, datu batzuk tartean daudelako izan dadila eta ez hipotesi batzuen arabera. Honetaz hitzegiten jarraitzeko batzar baten zai gaude, bitartean, laburtuz, igoeraren %1,5a aurreratuko dute(akordioa errespetatu egiten da)eta lansariaren zati finkoa ingresatuko dute.

Hau laburpen informatibo bat izan da, balorazioak egiteko eta gai honetaz lanean nola jarraitzen dugun azaltzeko denbora egongo da.
Beste gai batzuk
Kategoriak. Berriro gaia hartuko dutela dirudi,lehenik jendea hezitzen eta gero jendea ebaluatzen. Denborarik ez dutela izan esan digute,borondate ezagatik izan dela pentsatzen dugu guk,eta horregatik lan honekin hasi ziren lantaldea lehenbaitlehen batzartzen hastea eskatu dugu eta horrela gaiaren benetakojarraipen bat egin ahal izateko.
Mantentze saila. Momentu askotan ematen den langile faltagatik gure kexka helarazi genion enpresari. Talde  eskasak,eta honek jendeak bere orduak hartzeko zailtasunak ekartzen duelarik, bakarrik lan egin behar izatea eta lanak atzeratu behar izatea edota ez egitea. Enpresak, mantzentze saileko antolaketa berriak bi hilabete bakarrik daramala eta denbora eman behar zaiola eta ez dutela konstantziarik egoera hauek ematen direla eta kasu konkretuak azaltzeko eskatu zigun.
Markaketa. UN2ko unitatean, leku urruntasuna nabaria da, 10.lerrotik transferreraino, erloju bietan markatzea onartzen dute. Pintura/NCV2 langileen gaia ere aztertuko dutela sarritan elkartrukatzen baitira. Baina ez dute onartzen mundu guztiak edozein erlojutan markatzea.
Egutegia.Mercedesek oporrak nola hartuko duen oraindik jakinarazi ez izanaren arazoa planteatu dute. Abuztuaren 4tik planteatzen dira baina Mercedesen berriemate ofizialik gabe.

Beste gai batzuetaz ere hitzegin zen, absentismoa, kontratuak..., baina hau laburpen bat da. Balorazioak eta zabalik geratzen diren gaiei buruz informatzen jarraitzeko denbora egongo da.

Abadi├▒o, maiatzak 2011

iruzkinik ez: