Bateragune auziko epaiaren
aurrean, lehenik eta behin LABetik geure elkartasunik beroena adierazi
nahi diegu sindikatu honetako idazkari nagusi ohi Rafa Diezi eta
zigortuak izan diren auzipetu guztiei. Bistakoa eta ezaguna izanik lagun
hauek Euskal Herrian bizi dugun momentu honen alde egindako apustua eta
lana, ezarritako zigorra ezin larriagotzat jotzen dugu LABetik.
Sententzia arbuiagarri hau Euskal Herriaren eta espainiar Estatuaren
arteko konfrontaziozko testuinguruan kokatzen du LABek. Euskal
langileriak, euskal jendarteak, euskal eragileok geure begirada
konponbide demokratikoaren norabidean jarria dugun honetan, eragin
politikoa du ebazpenak:
-Prozesuaren gurpilei trabak jartzen jarraitzen du espainiar Estatuak.
-Alderdi interesak, interes elektoralak gailendu dira.
-Agerian geratu da espainiar Estatuaren gaitasun eza eta arduragabekeria
politikoa, hala momentuko abaguneari nola etorkizunari heldutasunez
aurre egiteko. Halaber, euskal jendartearen gehiengoaren nahiei muzin
egiten jarraitzen du.
Amaitzeko, LAB sindikatutik dei egiten diogu euskal jendarteari, euskal
langileriari, erantzun sendo eta demokratikoa emateko Euskal Herrian
irekitako prozesu politikoaren aurkako eraso zuzena den epai honen
aurka.
Euskal Herrian, 2011ko irailaren 16an
2022.URTEKO HITZARMENA / CONVENIO COLECTICO 2022
2011/09/23
2011/09/20
Ainhoa Etxaide, secretaria general del sindicato LAB ha valorado esta mañana en Infozazpi Irratia la sentencia por el caso Bateragune que ha condenado a diez años de prisión a Arnaldo Otegi y Rafa Diez Usabiaga y a otros 8 años de carcel a Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto y Miren Zabaleta. Según Etxaide la mejor manera de responder a este embate represivo es “seguir el camino que hemos emprendido, seguir adquiriendo nuevos compromisos y seguir asumiendo nuevas iniciativas, para que cada vez sea más gente la que mediante su presión social haga inasumible e imposible al Estado continuar con su inmovilismo”.
2011/09/19
2011/09/19 "BATERAGUNE AUZIA" RAFA DIEZ ESPETXERATUA
Audientzia
Nazionalak Fiskaltzaren eskaerari jarraikiz Rafa Diezen espetxeratzea
agindu du. Estatu espainiarraren ahulezia agerian uzten duen errepresio
erakustaldi berri baten aurrean gaude.
Gehiengo sindikalak deituta, "Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat"
lemapean, elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hiriburu eta
enpresetan. Bilboko mobilizazioan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari
nagusiak hitza hartu du Euskal Herriaren aurkako azken sententzia
salatzeko.
Ainhoa Etxaide:
Sententziak
ez du inolako oinarri ezta justifikazio juridikorik, erabat politikoa
da, helburu politikoak ditu atzean. Epaiketa politikoa izan da, baita
sententzia ere.
Sententziak berriro ere erakutsi du Estatu Espainiarrean jarduera politikoa zigortua dagoela Estatuarentzat onartezina denean jarduera politiko horren helburua, jarduera politiko horrek estatuaren nagusitasuna auzitan jartzen duenean. Edozein Estatu ez demokratikoan gertatzen den bezala, errepresioa eta kode penala erabiltzen da aldarrikapen eta estrategia politikoak geldiarazteko Estatua ez delako gai arazo politikoei benetako irtenbide politikoak emateko.
Gobernuak berriro ere erakutsi du ez dela gai Euskal Herriarekin duen arazo politikoari konponbide demokratiko bat emateko. Indar erakustaldi bat egin nahi izan du egunez egun gorpuzten eta indartzen ari den apustu politiko baten aurrean, eta bistakoa denez, Estatuak bakarrik errepresioaren atalean egin ditzake indar erakustaldiak ez duelako inolako gaitasunik eremu politikoan bere posizioa indartzeko. Geroz eta agerikoagoa da hori, sententzia honek are eta gehiago nabarmentzen du eta zalantzarik gabe, Estatuak Euskal Herrian duen ahulezia politikoa indartuko du.
Bukatzeko, sententzia hau Euskal Herrian hartu dugun bidea indartzeko eta sakontzeko arrazoi bat gehiago da. Estatu espaniarrak inposatutako egoera ez demokratikoa bide demokratikoetatik gainditzeko erabakia hartu dugu eta horretan sakontzea izango da gure erantzuna. Estatua bere erabakiak aldatzera behartu behar dugu, konponbide demokratiko bat behingoz eraikitzeko urratsak ematera behartuz.
Langileei dei egiten diegu sententzia honen kontra kalera ateratzera eta batez ere, Euskal Herriak behar duen irtenbide demokratikoarekin konpromisoak hartu daitezen exigitzera presio sozialaren bidez. Oso agerikoa da aukera berri bat sortu dugula konponbide prozesu bat burutzeko eta gure esku dago estatuari norabide horretan urratsak ematera
2011/09/16
EPAI POLITIKORIK EZ ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT
LAB sindikatuaren irakurketa, Bateragune auziko epaiaren aurrean
16/09/2011 MAYORÍA SINDICAL
"Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat"
16/09/2011 MAYORÍA SINDICAL
"Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat"
Lunes, 19 de septiembre,
concentraciones convocadas por la mayoría sindical en las capitales de
Hego Euskal Herria y en las comarcas.
Movilizaciones en las capitales:
- DONOSTIA. De 12:00 a 13:00 en el Boulevard.
- BILBAO. De 12:00 a 13:00 en la Plaza Elíptica.
- GASTEIZ. De 12:00 a 13:00 en la Plaza de la Virgen Blanca.
- IRUÑEA. De 12:00 a 13:00 en la Plaza del Ayuntamiento.
Movilizaciones en las capitales:
- DONOSTIA. De 12:00 a 13:00 en el Boulevard.
- BILBAO. De 12:00 a 13:00 en la Plaza Elíptica.
- GASTEIZ. De 12:00 a 13:00 en la Plaza de la Virgen Blanca.
- IRUÑEA. De 12:00 a 13:00 en la Plaza del Ayuntamiento.
· Bateragune
2011/09/05
ZARATAZ AKORDIOA
IKUSI EDO IKUSIKO DUZUTENEZ, AZKENIK BETE DA 2004.URTEAN SINATURIKO ZARATARI IRTENBIDEAK EMATEKO AKORDIOA.
2011.eko ABUZTUAN AMAITU DA 10. LERROREN INTSONORIZAZIOA EGINEZ, BERAZ, GURE POZTASUNA HELARAZI NAHI ZAITUZTEGU.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)