2011/09/19

2011/09/19 "BATERAGUNE AUZIA" RAFA DIEZ ESPETXERATUA


Audientzia Nazionalak Fiskaltzaren eskaerari jarraikiz Rafa Diezen espetxeratzea agindu du. Estatu espainiarraren ahulezia agerian uzten duen errepresio erakustaldi berri baten aurrean gaude.
Gehiengo sindikalak deituta, "Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat" lemapean, elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hiriburu eta enpresetan. Bilboko mobilizazioan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak hitza hartu du Euskal Herriaren aurkako azken sententzia salatzeko.
Ainhoa Etxaide:
Sententziak ez du inolako oinarri ezta justifikazio juridikorik, erabat politikoa da, helburu politikoak ditu atzean. Epaiketa politikoa izan da, baita sententzia ere.

Sententziak berriro ere erakutsi du Estatu Espainiarrean jarduera politikoa zigortua dagoela Estatuarentzat onartezina denean jarduera politiko horren helburua, jarduera politiko horrek estatuaren nagusitasuna auzitan jartzen duenean. Edozein Estatu ez demokratikoan gertatzen den bezala, errepresioa eta kode penala erabiltzen da aldarrikapen eta estrategia politikoak geldiarazteko Estatua ez delako gai arazo politikoei benetako irtenbide politikoak emateko.

Gobernuak berriro ere erakutsi du ez dela gai Euskal Herriarekin duen arazo politikoari konponbide demokratiko bat emateko. Indar erakustaldi bat egin nahi izan du egunez egun gorpuzten eta indartzen ari den apustu politiko baten aurrean, eta bistakoa denez, Estatuak bakarrik errepresioaren atalean egin ditzake indar erakustaldiak ez duelako inolako gaitasunik eremu politikoan bere posizioa indartzeko. Geroz eta agerikoagoa da hori, sententzia honek are eta gehiago nabarmentzen du eta zalantzarik gabe, Estatuak Euskal Herrian duen ahulezia politikoa indartuko du.

Bukatzeko, sententzia hau Euskal Herrian hartu dugun bidea indartzeko eta sakontzeko arrazoi bat gehiago da. Estatu espaniarrak inposatutako egoera ez demokratikoa bide demokratikoetatik gainditzeko erabakia hartu dugu eta horretan sakontzea izango da gure erantzuna. Estatua bere erabakiak aldatzera behartu behar dugu, konponbide demokratiko bat behingoz eraikitzeko urratsak ematera behartuz.

Langileei dei egiten diegu sententzia honen kontra kalera ateratzera eta batez ere, Euskal Herriak behar duen irtenbide demokratikoarekin konpromisoak hartu daitezen exigitzera presio sozialaren bidez. Oso agerikoa da aukera berri bat sortu dugula konponbide prozesu bat burutzeko eta gure esku dago estatuari norabide horretan urratsak ematera 

No hay comentarios: