2011/09/16

EPAI POLITIKORIK EZ ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT



LAB sindikatuaren irakurketa, Bateragune auziko epaiaren aurrean
Bateragune auziko epaiaren aurrean, lehenik eta behin LABetik geure elkartasunik beroena adierazi nahi diegu sindikatu honetako idazkari nagusi ohi Rafa Diezi eta zigortuak izan diren auzipetu guztiei. Bistakoa eta ezaguna izanik lagun hauek Euskal Herrian bizi dugun momentu honen alde egindako apustua eta lana, ezarritako zigorra ezin larriagotzat jotzen dugu LABetik.

Sententzia arbuiagarri hau Euskal Herriaren eta espainiar Estatuaren arteko konfrontaziozko testuinguruan kokatzen du LABek. Euskal langileriak, euskal jendarteak, euskal eragileok geure begirada konponbide demokratikoaren norabidean jarria dugun honetan, eragin politikoa du ebazpenak:

-Prozesuaren gurpilei trabak jartzen jarraitzen du espainiar Estatuak.

-Alderdi interesak, interes elektoralak gailendu dira.

-Agerian geratu da espainiar Estatuaren gaitasun eza eta arduragabekeria politikoa, hala momentuko abaguneari nola etorkizunari heldutasunez aurre egiteko. Halaber, euskal jendartearen gehiengoaren nahiei muzin egiten jarraitzen du.

Amaitzeko, LAB sindikatutik dei egiten diogu euskal jendarteari, euskal langileriari, erantzun sendo eta demokratikoa emateko Euskal Herrian irekitako prozesu politikoaren aurkako eraso zuzena den epai honen aurka.

Euskal Herrian, 2011ko irailaren 16an
16/09/2011 MAYORÍA SINDICAL
"Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat"
Lunes, 19 de septiembre, concentraciones convocadas por la mayoría sindical en las capitales de Hego Euskal Herria y en las comarcas.

Movilizaciones en las capitales:

- DONOSTIA. De 12:00 a 13:00 en el Boulevard.

- BILBAO. De 12:00 a 13:00 en la Plaza Elíptica.

- GASTEIZ. De 12:00 a 13:00 en la Plaza de la Virgen Blanca.

- IRUÑEA. De 12:00 a 13:00 en la Plaza del Ayuntamiento.

  · Bateragune  

iruzkinik ez: