2012/01/14

Urtarrila 2012 (klikatu)
Azaroaren bukaeran, gure ustetan Mutualiaren aldetik, gure lankidea den albertok jasandako utzikeria larria salatu genuen eta enpresari premiazko informazioa eta gure salaketa Mutualiari helaraztea eta enpresak berak bere gain hartzea ere eskatu genuen. 
Burutu ziren gestioen ondoren, Abenduaren 20an bilera bat izan genuen komite eta enpresak Mutualiako laguntza zuzendariarekin. Bilera honetara kaltetutako langilea ere etorri zen eta gertaeren azalpena egin zuen, komitearen aldetik salaketa berretsi genuen, erantzunkizunak eskatu eta lan istripu bezala onartzea exijitu genuen.
Mutualiako ordezkariak, tratu akats bat izan zela onartu zuen, ez diagnostikoarena;  medikuaren txostena eskasa eta onartezina bezala hartu zuen; kasuari buruzko informazio zehatzago ez izatea onartu zuen, eskatuz informazio hori kaltetuaren eta enpresaren partetik helaraztea. Gainera Mutualiak lan istripu bezala (gaixotasun profesionala) onartzera konprometitu zen eta kasuaren kargu egiteko behar diren txostenak igorriko dituztela. Antzerako kasuetarako gomendioak eta mediku zein erizainen jokaerak berrikusteko konpromesua ere hartu zuen. 
Bestalde eta bilera aprobetxatuz, langileek enpresatik eramaten dugun lan istripu txoztena edo justifikanteagatik jasotzen dugun Mutualiaren tratu txarra salatu genion (balio ez edo modu txarrean eskatzen digutena sarritan).
Honetaz, gaia aztertu eta zuzentzen saiatuko direla esan zuen Mutualiak.
Azkenik, Mutualiak hartutako konpromezuak  aztertu eta bete direnaren idatzia helaraztea eskatu genion.
************************
LABen oso argi dugu Mutuaren aldetik pairatzen dugun egoera penagarriak soluziorik baduela eta hori Mutuak desagertzetik pasatzen dela eta jarduera horiek Osasun sistema Publikoak hartzea izango zen.

Bitartean,  lan istripu eta gaixotasun profesionalen artapen egoeren aurrean, aurkitu al gara Mutuak trabak ipintzea eta enpresaren artapen orria ez eramateagatik kontsulta ukatzea. Hau  legez kontrakoa denez, arreta egoki bat eskatu behar dugu.
Beste gauza bat da Mutuak gaixo agiria luzatzeko dokumentu hori behar izatea, fax bitartez bidali ahal du enpresak eta jarraian ematen diguten txostena enpresari helaraziko diogu ahalik eta arinen.

 (Edozein istripu mota enpresako egitura hierarkikoari jakinaraziko zaio, beti, handik egun batzuetara mina hasi arte zain egon barik. Gertakariaren lekukorik badaukazu, aurkeztu. Istripua lanerako zein etxerako bidean (in itinere) edo betekizunen batean gertatzen bazaizu, gertakariak argitzeko txostena ere aurkeztuko duzu).

Onartezinezko jokaera txarren bat jasanez gero:

Mutuako instalazioetan derrigorrezkoa den erreklamazio liburua eskatuko dugu, jaso dugun artapenarekin ados ez gaudela eta, gure iritziz, sendaagiria azkarregi eman digutela agerrarazteko.

Patologiaren edo lan istripuaren jatorria lanean dagoelako ukapena, beharbaino lehenagoko senda-agiria... gertatzen bazaigu, idatziz eskatuko ditugu eta ados ez gaudela agerraraziko dugu, guk ere idatziz.

Honelakoetan gertaera Komiteari jakin arazi eta Enpresari, ahal izanez gero ordezkari sindikalek lagunduta, Osasuna Zaintzeko Prebentzio Zerbitzuak esku hartzeko eskatuko zaio, azterketa egin eta gero, zer jarrera duen argitzeko.