2019/07/15





2019/07/15 
Agerraldia egin dugu gaur Bilbon, FVEM patronalaren egoitzaren aurrean, Bizkaiko metalgintzako ELA, CCOO, UGT, ESK, CGT, USO eta CNTko ordezkariekin batera. Bertan, maiatza eta ekaineko sektore greben balorazioa egin eta bost greba egun berri deitu ditugu irailaren 30etik urriaren 4ra arte.

SINDIKATUON IRAKURKETA BATERATUA
Bizkaiko metalgintzako langileak, duintasunaren eta borrokaren eredu

Gaur ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT, USO y CNT sindikatuek agerraldia deitu dugu; Bizkaiko Metaleko Hitzarmen Sektorialaren borrokaren egoera aztertu eta baloratzeko.

Lehenik eta behin, gizarte guztiari gogorarazi nahi diogu, hau sinatzen dugun sindikatuek borrokarako bat egiteko arrazoi nagusia sektorean sufritzen den prekarietateari aurre egiteko oinarri oinarrizkoak diren edukiak adostu izana dela. Horregatik, etengabe hitz egiten dugu soldatez, lanaldiaz, subrogazio eskubideaz, emakume eta gizonen arteko berdintasunaz, ABLEen eta behin behineko kontratuen mugatzeaz eta lan Osasuna bermatuko duten neurriez. Aipatu edukia 2019ko maiatzaren 10ean aurkeztutako plataforma bateratua da, honekin batera atxikita duzuena.

Edukiak hain dira garrantzitsuak, langile asko eta askok bat egin dutela deitu diren 5 greba deialdiekin. Gainera, duen balio handia aitortuz, negoziazio mahaian egon ez arren, beste hainbat sindikatu ere bide eta borroka lagun ditugu hilabete hauetan.

Langileen gehiengo zabalak babestu du greba; maiatzaren 23an, lehen greba egunean, grebaren jarraipena %70ekoa baino handiagoa izan zen. Ondoren egon diren deialdietan, kopuru horrek etengabe gora egin du. Are gehiago, mobilizazioetako parte hartzeak ere gora egin du etengabe, horren adibide ekainaren 21ean Bilbon ikusi genuen argazkia; azken urteotan oroitzen dugun mobilizazio sektorialik handienetakoa. Guztietan oso altua izan da parte-hartzea Bilboko Udalaren datuen arabera Bilboko Udalaren datu ofizialen arabera.

Hor dugu FVEMen lehen gezur handia, esaten dute grebaren jarraipena oso txikia izan dela. Nork sinetsi dezake hori? Enpresa txiki zein handitakoak, langile zuzen zein ABLE edo azpikontratatakoak, tailer zein bulegotakoak… berdin izan du, denek masiboki bat egin dute greba deialdiekin.

FVEMek gezurrak esan ditu eta zabarkeriz eta utzikeriz jokatu du.

• Orain hilabete batzuk, bere aitzakia sindikatuok bakoitzak gure plataformak genituela aurpegiratzen zigun, eta ez genuela bat egiten eta plataforma komun bat aurkezten. Nahiz eta, bakoitzak gure kidegoak esan digun hori defendatzeko eskubidea dugun, orain hilabete eta erdi baino gehiago plataforma komuna aurkeztu genion. Erantzuna argia eta borobila izan da: ez.

• Gero, greba deialdien aitzakia jarri zigun. FVEMek badaki bakoitzak gure borroka tresnak ditugula, baina negoziatzeko gauza bakarra behar dela, borondatea. Sindikatuok, momentu batean ere ez diogu antzerako baldintzarik jarri negoziatu ahal izateko.

• Ekainaren 17an izan zen Bizkaiko metalgintzako mahaiaren azken bilera. Bertatik, bilera berri baterako deialdirik gabe atera ginen. 28 egun geroago eta greba deialdi Gabe; ez dago bilera berririk egiteko datarik. FVEMen utzikeria eta zabarkeriaren adibide argi eta garbia. Gogoratu nahi dugu patronalak berak hartu zuela data proposatzeko konpromisoa, eta ez du horrelakorik egin.

• Negoziazio mahaia deitu beharrean, aldebiko bilerak egiten ibili da sindikatu bakoitzarekin. ELA, CCOO, LAB eta UGTk, erantzukizunagatik, bilerotara joatea erabaki dugu baina emaitza betikoa da. Negoziatzeko inolako borondaterik ez eta ezezko borobila sindikatuok aurkeztutako plataformari.

50.000 langileri baino gehiagori eragiten dion hitzarmen batetaz ari gara, enpresa-ehunari eta, noski, Bizkaiko etorkizun industrial, laboral eta sozialari. Badakigu negoziazioak batzutan luzatu egin ohi direla, baina ia urte eta erdi pasa direnean azken negoziazioak berrartu genituenetik eta urte pila sektore-hitzarmenik gabe, sektorean sortzen ari den aberastasun guztia bereganatzea soilik nahi duen patronalarekin egin dugu topo. Prekarietatea eta miseriazko baldintzak inposatu nahi ditu FVEMek.

Bestalde, patronala Bizkaiko metalgintzatik haragoko interes politiko eta ekonomikoen mesedetan ari den galdetzen diogu gure buruei. Bilera berri baterako datarik ez edukitzea eta proposamenik ez egiteak FVEMek gatazka luzatu nahi duela ondorioztatu dugu, ez du konponbiderik nahi. Noren zerbitzura dago lanean? Noren interesak defendatzen ari da? Noren aginduak jaso ditu? Zer iritzi dute sektoreko enpresek “berez” beraien ordezkaria denaren jardunaz eta jarreraz?

Era berean, eta orain arte adierazitakoarekin lotuta, lotsagarria iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzaren jarrera eta jokaera. Bere ordezkariek ez dute gaiaren inguruko jarrerarik hartu, ezta Industria Sailak edo arlo honetako Sailburuak.

Ertzaintza deialdietara bidaltzea, tentsioa sortu edo mobilizazioak baldintzatzeko helburuarekin. Edo bere jardunbidea Petronorreko kontratetako langileen grebarako eskubideari eraso eginez, gehiegizko eta justifikatu gabeko gutxieneko zerbitzuak inposatuz, Greba Batzordearen gainetik pasatzen ahaleginduz edo gaueko 10etan ebazpenak eginez.

Horixe da Eusko Jaurlaritzaren jarrera, isiltasuna eta errepresioa. Langileriaren kontrako erasoak eta botere ekonomikoekin lankidetza. FVEMen esanen morroi leialak.

Ohar hau sinatu dugun sindikatuok, zera esan nahi dugu.

• FVEMen gezur eta aitxakien gainetik, aukera bakarra dugu, borrokarekin jarraitu eta berau indartu. Sektoreko langileen konpromisoak soilik ekarriko du sektoreko hitzarmen berri eta duina.
• Maiatzaren 10eko plataforma sindikal bateratua gogoan izan nahi dugu, bertan, FVEMek onartu behar dituen 10 eduki oso zehatz planteatzen ditugu.

Aipatu helburuak lortzeko bidean, negoziazio mahaian presente gauden lau sindikatuok greba egun berriak iragarri nahi ditugu Bizkaiko metalgintzan. Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzan erregistratu ditugu greba deialdiak eta patronalari ere jakinarazi dizkiogu. Grebak, irailaren 30ean eta urriaren 1, 2, 3 eta 4an izango dira.

Aste honetan bertan, uztailaren 18an, mobilizazio eta kontzentrazioak egingo ditugu Bizkaiko eskualdeetako erreferentziazko enpresetan.

• Bilbon, Elecnor-eko bulegoen aurrean.
• Muskizen, Petronor aurrean.
• Erandion, Astileros Murueta aurreran.
• Durangon, Layde Steel aurrean.
• Igorren, Ormazabal aurrean.

JO TA KE, IRABAZI ARTE!
BIZKAIKO METALA BORROKAN 

2019/07/02


KAIXO LABKIDE

Bizkaiko Metaleko Hitzarmenaren borrokaren harira, hurrengo astearterako, uztailak 9, afiliatu eta jarraitzaileentzako asanbladak deitu ditugu ( zuen lan txanden arabera, goizeko 10,00etakora edo arratsaldeko 15,30etako asanbladara etorri zaitezkete).

Asanbladak, Durangoko LAB sindikatuaren egoitzan burutuko dira. 

Asanblada horien helburuak, denon artean azken greba egunen balorazioa egitea, gaia gaur egun nola dagoen azaltzea, zeintzuk diren hurrengo pausu edo deialdiak jakinaraztea, eta bereiziki zuek entzutea, izango dira.

Bertan ikusiko dugu elkar. Gora langileen borroka !!
***********




KAIXO LABKIDE

En relación con la lucha por el Convenio del Metal de Bizkaia, hemos llamado asambleas para afiliados y simpatizantes, para el siguiente martes 9 de julio ( en función de los turnos podeis acudir a la de las 10,00 o a las 15,30).

Las asambleas serán en la sede del sindicato LAB en Durango.

El objetivo de dichas asambleas es valorar entre todas y todas las últimas jornadas de huelga, explicaros como esta el tema actualmente, cuales son los siguientes pasos o convocatorias, y fundamentalmente escucharos a vosotros y vosotras.

Nos vemos alli. Gora langileen borroka