2012/11/13

LANGILE BATEK BIZITZA GALDU DU ABADIÑOKO TALLERES UNAMUNZAGA ENPRESAN
2012an dagoeneko Euskal Herrian gutxienez 53 langile hil dira. LAB sindikatuak Abadiñon izandako heriotz istripua salatu eta herrian deitutako mobilizazioekin bat egiten du.

Gaur, azaroak 13, langile bat hil da Abadiñon, Talleres Unamunzaga enpresan. Estanpagailu batek buruan eta bularraldean jo du, eta kolpearen ondorioz hil da.

LAB sindikatutik, lehenik eta behin, hildako langilearen familia, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi nahi diegu.

2012an dagoeneko Euskal Herrian gutxienez 53 langile hil dira euren lanpostuetan: 23 langile Bizkaian, 13 langile Gipuzkoan, 9 Araban, 7 Nafarroan eta langile bat Ipar Euskal Herrian.

Langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan, ez saiakera horretan hiltzeko. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira. Azken heriotz istripua gertatu den enpresako bertako lankideek salatutakoaren arabera, badirudi segurtasun neurriak ez zirela behar adinakoak. Zentzu horretan, langilearen heriotza eragin duten arrazoiak aztertu eta erantzukizunak argitzeko exijitzen dugu.

Azken urteetan lan ezbeharren eta heriotz istripuen kopuruak behera egin badu, hori ez da lan osasun eta segurtasunean hobera egin denaren seinale. Beherakada hori krisiaren ondorio da, enplegu galeraren ondorio.

Horregatik guztiagatik, langileok laneko gaixotasunekiko, eta lan istripuekiko TOLERANTZIA ZERO aldarrikatu eta adierazi behar dugu. Arazo horiekin bukatzeko eredu aldaketa bultzatu behar dugu, gure osasun eskubidea egiazkoa izan dadin aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala aldarrikatuz.

Aldaketa hori ez da etorriko Gasteiz, Iruñea edo Baionatik; patronalak eta legeek ez digute ezer oparituko. Aldaketa langileok ekarriko dugu, lantoki, herri eta auzo bakoitzean hartutako gure konpromisoen ondorioz, hori baita gure osasuna eta bizia defendatzeko modu bakarra.

Abadiñoko heriotz istripua salatzeko herrian (bihar asteazkena 19etan Matienako San Prudentzion) deitutako mobilizazioekin bat egiten du LAB sindikatuak. Era berean, LAB eta ELA sindikatuok antolatuta datorren ostegunean eguerdiko 12.30etan Matiena-Berriz errepidean, Iketz enpresaren aurrean, egingo dugun ELKARRETARATZEAn parte hartzeko deia egiten dugu.
Abadiñon, 2012ko azaroaren 13an

2012/11/12

Euskal langileriak bere bidea


Sonia González, Komunikazio idazkaria, Garbiñe Aranburu, Ekintza Sindikaleko idazkaria eta Igor Urrutikoetxea, Nazioarteko idazkaria
Azken bost urteotan, 2008tik hona, kapitalaren erasoak ez du etenik izan.  Euskal Herria eraso horiei erantzuten ari da lantokietan nahiz kalean, eta sindikalgintza borrokalariak ere horretan dihardu, Europako herri ezberdinetan. Jasaten ari garen erasoak kapital finantziero trasnazionalak, Europako kontseilua, Nazioarteko Diru Funtsa, Europako Banku Zentralaren eta enparauen eskutik zuzenduak dira. Horren aurrean, desiragarria litzateke Europa mailako erantzun bat, Europako herrien borrokaren norabidean eta berau indartzera bideratua. Izaera horretako deialdi batetik kanpo ez litzateke LAB geratuko. Ez da halakorik eman, ordea, zenbaitek aldez edo moldez hala mozorrotu nahi izan duten arren.
Argumentu hori bera behin eta berriro errepikatzeak ez du errealitatea aldatu: ez Txiprek ez Belgikak, ez Maltak ez Italiak, ez dute greba orokorra deitu azaroaren 14an. Greba orokorrerako deialdia iberiar penintsulara mugatu da.
Une honetan Toxo jauna lehendakari duen Europako Sindikatuen Konfederazioak egin duen deialdia ez da Europa mailako erantzun estrategia bat eratzeko urratsa, indarra eta mobilizazio gaitasuna galtzen ari diren sindikatu bik Estatuan eginiko greba deialdiari zilegitasuna eta sostengua emateko ahalegina baizik. Esan dezagun, bestalde, CCOO eta UGTri babesa eman dien sindikatu konfederazio hori ezinbestekoa izan dela ere Europar Batasunaren egungo eredua finkatzeko, guztiz erregresiboak diren zuzentarauak babestuz, behin baino gehiagotan. LABek, beste hainbat sindikaturen moduan, ez du konfederazio horretan parte hartzen.
Erabakiguneak gero eta urrunago daude eta ondorioz, hartzen diren erabakiak ere langileen interesatik aldenduago daude. Horretaz jakitun gara eremu sozial ezkertiarra osatzen dugun guztiak, eta beraz, erabakiguneak eta  parte hartzeko gaitasuna herrira gerturatzeko beharra aldarrikatzerakoan ere bat etorri beharko ginateke guztiok. Ulertezina da euskal langileok bide horri uko egitera behartu nahi izatea, eta are ulertezinagoa, interes nazionalak eta klase interesak artifizialki elkarren aurka jarri nahi izatea, ez bada, langile klasearen batasunaren ustezko defentsa horren atzean Espainiaren batasunaren defentsa gordetzen dela.
Interes nazionalak eta klase interesak ez daude kontrajarriak, txanponaren bi aldeak dira. Krisiaren kudeaketaren ondorioz gero eta pertsona gehiago ari da ulertzen banatu ezin diren bi bide direla, alegia, herri baten erabakitzeko eskubidea eta bertako langile klaseak erabakietan parte hartzeko eskubidea, bata zein bestea ezinbestekoak direla erabakiak demokratikoki hartuko badira. Egungo defizit demokratiko honek ahalbidetzen du erabakiak kapital finatziero handien esku uztea, herri borondatearen gainetik.
CCOO eta UGTren segizio-sindikalgintza ez da aldatu, ezta neurrigabeko eraso urte latz hauetan ere. Bere horretan jarraitzen dute Baskongadetan, non gutxiengoan elkarrizketa sozialerako mahai batean eseri diren, Patxi Lopezen murrizketei babesa ematea beste helbururik gabe. Eta berdin jarraitzen dute Nafarroan: martxoan LAB eta ELArekin indarrak batzeaz hitz egiten zuten, eta hiru hilabete geroago akordioa sinatzen ari ziren erreforma finkatzeko. Moderna planarekiko eta azken 20 urteetan antolatzen diren txiringitoekiko ere, lehengo lepotik burua.
Euskal Herria ez dugu 2008ko egoerara itzuli nahi. Gure bidea ez da batzuetan erreformen aurka mobilizatu eta besteetan kapitalaren helburuetan laguntzea, hori beste batzuren hautua da. Gogoratu behar dugu 2011ko urtarrilean pentsioen erreformarekin gertatutakoa: CCOO eta UGTk Madrilen erreforma sinatzen zuten bitartean, urtarrilaren 27an, euskal langileria kalera atera zen.
Deigarria da, irailaren 26ko greba deialdia bertan behera uzteko deia egin zigutenek, bi hilabete geroago, greba ez deitzeagatik kritikatzen gaituzte. Deialdi bati zilegitasuna  arrazoiak azalduz ematen zaio,  eta ez, kasu honetaz bezala,  bat egiten ez dutenekiko deskalifikazioetan oinarrituz.
Guztiz ulergarria da zenbait langileren aldetik batasun sindikala nahi izatea. Batuta indartsuagoak gara, noski. Baina hori bezain argi izan behar dugu zertarako batu indarrak, zein den helburua. LABek argi du indarrak batzea dela bidea, eta bistakoa denez apustu hori ari da emaitzak ematen, gero eta sektore gehiago ari zaizkigu batzen 2009an abiatu genuen bidera. Euskal Herrian martxan da prozesu sozial bat, bestelako eredu bat eraikitzeko borrokan. Helburu horretan jarri du LABek bere indarra.
Ez gaude murrizketa jakin batzuen aurrean, eredu ekonomiko eta sozialaren erabateko eraldaketa bat da ezarri nahi zaigu, baliabide publikoak eta langileon eskubide laboral eta sozialak egunetik egunera bortitzagoa den kapitalari saldu nahi zaizkio azkar eta merke. Horri aurre eginez Euskal Herria bidea egiten ari da, herri bezala, benetako alternatiba baten alde. Euskal Herriak badu baliabide nahikoa, baita antolakuntza eta mobilizazio gaitasuna ere aurrera egiteko, zentzu guztietan espainiar Estatuak dakarren lastrerik gabe.
Madrilera begira egoteari uzteko ordua da. Inoren zain egon gabe, guk geuk 2009an hasitako ibilbideaz jakitun izan eta baloratu egin behar dugu. Orain aurrera egiteko unea da, eremu sozial, sindikal eta politikoan akordio estrategikoak bultzatuz, Euskal Herrian eta Euskal Herrirako, bertako langileen zerbitzura egongo den eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraiki nahi dugunon artean.
Sonia González, Secretaria de Comunicación, Garbiñe Aranburu Secretaria de Acción Sindical e Igor Urrutikoetxea, Secretario de Relaciones Internacionales
Nos encontramos desde el año 2008 asistiendo a una batería incesante de ataques por parte del capital. Euskal Herria lleva estos cuatro años respondiendo en los centros de trabajo y en las calles, así como lo está haciendo el sindicalismo combativo en distintos pueblos de Europa. Estos ataques están siendo orquestados por el capital financiero trasnacional y dirigidos por elementos opacos tales como el Consejo Europeo, el FMI o el BCE y, por tanto, una respuesta a nivel de Europa que sirva de apoyo a las luchas de todos los pueblos europeos por una Europa social sería lo deseable. Y LAB, por supuesto, no se quedaría al margen de una convocatoria de estas características. No es éste el caso, por mucho que se intente enmascarar y disfrazar como tal. Por mucho que se repita un argumento, la realidad es tozuda: con antelación ya se había convocado huelga general en Portugal y a ésta se le sumó el estado Español. En Grecia, tras pasar por dos días de huelga, el 6 y el 7 de noviembre, han convocado paros. En Italia hay convocado un paro de dos horas en cada turno. En Chipre no hay convocatoria, ni en Bégica, ni en Malta. Euskal Herria, no hemos esperado a que la Confederación Europea de Sindicatos (CES) llamase a un día de movilización.
De hecho, la convocatoria del CES, cuyo presidente en estos momentos es Toxo, no es un primer paso dentro de una estrategia de respuesta europea, sino un intento ex-profeso de dar legitimidad y sostén a una convocatoria de huelga en el Estado de unos sindicatos que saben que van perdiendo músculo y capacidad de movilización. Sostén que, por otra parte, llega de manos de una confederación de sindicatos que ha sido crucial para apuntalar el actual modelo de Unión Europea, que en todos los referendos sobre el tratado ha pedido el voto favorable y que ha apoyado más de una directiva completamente regresiva cntra los derechos de la clase trabajadora. Cabe decir que LAB, así como muchos sindicatos europeos, no forma parte de esta confederación.
Que los centros de decisión están cada vez más alejados y que esto promueve, a su vez, que las decisiones sean cada vez más alejadas a los intereses de la clase trabajadora es una constatación que hace todo el espectro social de izquierdas a nivel europeo. La necesidad de acercar esos ámbitos de decisión a los pueblos y no sólo el ámbito de decisión, sino la capacidad de participar en esas decisiones sería –o debería ser-, por tanto, una constatación que también deberíamos hacer. No es comprensible, así, que se nos pretenda obligar a las trabajadoras y trabajadores vascos que ya hemos tomado ese camino a que renunciemos a él y, mucho menos, que se intenten contraponer artificialmente intereses nacionales a intereses de clase, a no ser que tras una supuesta defensa de la unidad de la clase trabajadora lo que se esconda realmente sea una defensa de la unidad de España.
Intereses nacionales e intereses de clase no son algo contrapuesto. Hace muchos años que comprendimos perfectamente que son las dos caras de una misma moneda. Sin embargo, la gestión que se está haciendo de la crisis está llevando cada vez a más personas a comprender que son dos caminos inseparables, que el derecho a decidir de un pueblo y que su clase trabajadora tome parte en las decisiones es la única manera para que dicha decisiones sean tomadas de una manera realmente democrática. Este déficit democrático es el que permite que sea el gran capital financiero el que decida por encima de la voluntad popular.
El sindicalismo de acompañamiento de CCOO y UGT no ha cambiado, tan siquiera en estos años en que el capital con la ayuda de las elites políticas pretende hacer y deshacer a su antojo. No ha cambiado en Vascongadas, donde una minoría sindical se ha sentado en una mesa de diálogo social con el único contenido de servir de cobertura  a los recortes de Patxi López. Tampoco ha cambiado en Nafarroa: si en marzo hablaban de unir fuerzas con LAB y ELA, tres meses más tarde firmaban un acuerdo sobre esa misma reforma para subordinar los convenios de nafarroa a lo que se decidiera en Madrid, dar por buena la pérdida de poder adquisitivo y aceptar más flexibilidad y, por tanto, más desempleo; tampoco ha cambiado su posición en lo que se refiere al Plan Moderna ni a todos los chiringuitos montados en los últimos 20 años. En Euskal Herria no queremos volver a la situación del 2008, ni queremos movilizarnos en contra de unas reformas sí y en otras hacer de acompañamiento del capital, así como sucedió con la brutal reforma de las pensiones en enero del 2011: mientras CCOO y UGT firmaban en Madrid, el 27 de enero la clase trabajadora vasca volvía a tomar las calles.
Es cuando menos chocante que hace dos meses se nos hicieran llamamientos a desconvocar la huelga del 26 se septiembre y ahora se nos critique por no convocar dos meses más tarde. Y es cuando menos triste que se busque la legitimación de una convocatoria, no explicando sus objetivos, sino por contraposición y basándose en la descalificación de quien no la comparte.
Es perfectamente comprensible que cierta parte de la clase trabajadora apele a la unidad sindical. Es cierto que en la unidad reside la fuerza, pero no lo es menos que la pregunta crucial y que aparece acto seguido es en favor de qué objetivos va a depositarse esa fuerza. Que sumar es el camino lo tenemos muy claro en LAB y que esa apuesta va dando sus frutos podemos constatarlo fácilmente, ya que cada vez son más sectores los que se suman al camino que emprendimos en 2009. Hemos demostrado que en este pueblo hay capacidad de movilización y prueba de ello dan cinco huelgas generales. En Euskal Herria hay un proceso social en marcha, un proceso social que lucha por una alternativa y por construir otro modelo. Ése es el objetivo en que hemos decidido depositar nuestra fuerza.
No se trata de recortes puntuales, sino de una transformación completa y esctructural de todo el modelo económico y social, una venta rápida y barata de recursos públicos y derechos laborales y sociales al capital más salvaje. Euskal Herria, por el contrario, está avanzando como pueblo y como pueblo está confrontando y haciendo su camino por una verdadera alternativa. Porque hay alternativa a esta reforma capitalista integral y salvaje, una verdadera alternativa, construida según decida la clase trabajadora vasca en toda su extensión. Euskal Herria tiene recursos suficientes y capacidad organizativa y de movilización de sobra para ello, sin el lastre que supone en todos los sentidos el Estado Español. Es hora de dejar de mirar a Madrid y ser conscientes y valorar el recorrido que comenzamos, por nosotras y nosotros mismos y sin esperar a nadie, en el 2009. Ahora es el momento de seguir adelante y de impulsar acuerdos estratégicos en el ámbito social, sindical y político entre quienes realmente pretendemos construir en y para nuestro pueblo un nuevo modelo económico y social al servicio de la clase trabajadora y no del capital.

2012/11/01

LAB sindikatuaren jarrera espainiar estatuan CCOOk eta UGTk erregistraturiko grebaren aurrean

LAB sindikatuak ez du bat egiten espainiar Estatuan PP Gobernutik inplementatzen ari den politiken inguruan erreferenduma bultzatzeko xedez CCOO eta UGTk deitu duten grebarekin.

Euskal langileriak sarri askotan goratu du bere ahotsa greba eta mobilizazioaren bitartez. Herritarrek aipatu politikak salatu egin dituzte, baita Gasteizko zein Iruñeako Gobernuek politika horiei emadako babesa, PSOEren Gobernuak aplikatu dituenean nahiz PPren Gobernuak aplikatzean.

Uztailean hartutako erabakiek isla zuzena izan zuten Estatuaren aurrekontuetan eta irailaren 26an Hego Euskal Herrian eginiko greba orokorraren bitartez euskal jendarteak berriro errefusatu zituen aipatu politikak.

Zalantzarik gabe, arrazoiak soberan daude mobilizazio gehiago deitzeko, greba orokorrak barne. Baina egungo egoera irauli ahal izateko beharrezkoa da aldaketa politiko eta sozialen prozesu eraginkor bat, eta aldarrikapen zabal hori bultzatuko duten apustu politiko eta sindikal sendoak falta dira.

Estatuko aurrekontuak gaur arte ezagututako erasorik latzena dira. Eta irailaren 26an eman genuen erantzunarekin ezin gara konformatu. Erasoak ez dira amaitu. Aurrekontu hauek ez dira benetakoak, egoeraren degradazio etengabeak erreforma gero eta gogorragoak ekarriko ditu. Murrizketen bideak gero eta murrizketa gehiago eskatzen ditu. Bide horretan gaurko egoerak ez du irtenbiderik, eta espainiar Estatuak hartu duen bideari loturik jarraitzea itzelezko galga eta traba da zentzu guztietan.

2009ko greba orokorrarekin hasitako bidean berresten da LAB sindikatua. Inposatzen ari zaizkigun erreforma kapitalista basatiaren aurrean alternatiba badago. Euskal Herrian badugu behar adina baliabide eredu ekonomiko eta sozial berri baten alde egiteko, lanaren eta aberastasunaren benetako banaketaren bidez pertsona guztien bizi kalitate duina bermatuko duen ereduaren alde egiteko. Antolakuntza eta mobilizazio gaitasun nahikoa daukagu kapitalari eta bere zerbitzura dauden gobernuei boterea borrokatzeko. Ordua da gure esparruan urrats berriak egiteko eta, honetarako, orain artekoak baino askoz sendoagoak diren akordio sindikal eta sozialak premiazkoak dira.

Dagokigun erantzukizun zatia geure gain hartzen dugu, jakina, eta euskal eremu sozial eta sindikalean akordio estrategikoak bultzatzeko gure konpromisoa berresten dugu.

Euskal Herrian, 2012ko urriaren 31n
 
 
LAB no se suma a la huelga convocada por CCOO y UGT para impulsar un referéndum en el Estado español sobre las políticas que el PP está implementado desde el Gobierno.

Los y las trabajadoras vascas se han pronunciado en muchas ocasiones mediante la huelga y la movilización. La sociedad vasca ha rechazado esas políticas, y el seguimiento a las mismas desde los Gobiernos de Gasteiz e Iruñea, tanto cuando las políticas las aplicó el Gobierno del PSOE como cuando las ha aplicado el Gobierno del PP. 

La huelga general realizada el 26 de septiembre en Hego Euskal Herria, en contra de las decisiones adoptadas en julio que se han plasmado en los presupuestos generales del Estado volvió a demostrar el rechazo mayoritario de la sociedad vasca a estas políticas.
No nos cabe la menor duda de que sobran razones para convocar nuevas y más movilizaciones, huelgas generales incluidas. Lo que faltan son apuestas políticas y sindicales decididas que den respuestas contundentes a la demanda mayoritaria de impulsar un proceso efectivo de profundos cambios políticos y sociales que nos permita dar la vuelta a la actual situación.

Los presupuestos del Estado son el mayor ataque a nuestros derechos que hasta hoy hemos conocido. Y no nos podemos conformar con la respuesta que dimos el 26 de septiembre. Las agresiones no han terminado. Esos presupuestos no son reales, la constante degradación de la situación conllevará nuevas reformas cada vez más agresivas. La vía de los recortes pide y exige cada vez más recortes. No existe salida posible a la actual situación y seguir atados al camino emprendido en el Estado español es un auténtico lastre en todos los sentidos.

Desde LAB nos reafirmamos en el camino emprendido con la huelga general de mayo del 2009. Hay alternativa a esta reforma capitalista salvaje que se nos está imponiendo. En Euskal Herria existen recursos suficientes para apostar por un nuevo modelo económico y social que garantice una calidad de vida digna para todas las personas si se apuesta por un reparto real del trabajo y de la riqueza. Existe capacidad organizativa y de movilización suficiente para disputar el poder al capital y a los gobiernos que están a su servicio. Es hora de dar nuevos pasos en nuestro ámbito, pasos que necesitan de acuerdos sindicales y sociales mucho más sólidos que los actuales.

Asumimos, como no puede ser de otra forma, nuestra parte de responsabilidad y nos reafirmamos en nuestro compromiso de impulsar acuerdos estratégicos en el ámbito social y sindical vasco.