INFORMATZEN
Urteari
hasiera eman diogula hainbat aste pasatu direlarik, ordua da ikasturte
honetarako gure lan sindikalerako helburu eta lehentasunak ezartzea.
Hauteskundre sindikaletatik ere hilabete pasatu da eta, bere egunean
balorazio publiko bate gin ez genuenez, justiziazkoa da, urteko lehenengo nota
honetan, plantillari eskerrak ematea , beste behin ere , gugan jarri duten
konfiantzagatik. Horrek suposatu du, jendearen babesari dagokionez gehien hazi
garen sindikatua izatea, eta Komitearen barnean berrikuntza gehien gaineratu
duen sindikatua izatea, esperientzia eta jende berria uztartuz.
Konbentzituta gaude, jendeak babestu duena zera dela, eguneroko lan
kosntantea , seriotasun et anormaltasunez eginikoa, estridentzia eta efektu
faltsu gabekoa. Eta guzti hau esan eta gero, hauteskunde balorazioetatik
haratago, hasieran esaten genuen bezala, ordua da etengabeko lan horretan
jarraitu eta aurrerantzean eman beharreko pausak zehazteko.
Eguneroko gauza “txikietaz” aparte, epe labur zein ertaineko
lehentasunak hiru ataletan desberdindu ditzakegu: Antolakuntzakoak edo lan
egiteko moduei dagokiena, ebentualiatea,
lan osasuna eta konbenioko negoziazioari dagozkionak.
Antolakuntzari , zein lan egiteko moduen inguruan, gure ustez, momentu
klabe bat da hau, zeren eta VS20ren proiektuaren ezarpenaren inguruko dena (
ensanblatua zein estanpazioa ) , proiektu izatetik errealitate izatera pasatzen
baita. Ordua da guzti honen inguruan hitz egiten jartzeko, eta enpresak
proiektua zertan gauzatzen denaren inguruko azalpenak eman ditzan . Zeren eta
orain arte, gauzak halamoduz egin dira, proiektu soila zenaren aitzakipean,
ondorioz , lan egiteko ia eredu guztiak( pertsona kopuru , denborak, kantitateak,
utilak, zein prozesu produktiboarekin zerikusia dutenak beste baliabide eta faktoreak
) probisionalak direlarik edo aztertzen
ari direlarik.
Ebentualitataeri dagokionez, denok ikusten dugu, azkenaldian gai honeni
guruan egon den desmadrea.. Beste behin ere , plan serio bat eskatuko dugu gai
honen inguruan, plantilaren egonkortasun altuena lortu asmoz.
Laneko Osasun eta segurtasunari dagokionean, argi daukagu, lan
osasuneko gure delegatuek egiten duten etengabeko lana, oinarrizkoa dela , gure
eguneroko lan baldintzak hobetzeko. Nahiz eta arlo honetan gabezia asko dauden,
konbentzituta gaude, lan ilun hori, askotan ikusten ez dena, garrantzitsua izan
dela gure lan baldintzak hobetzeko. Lan Ildo hori mantenduko dugu, aste honetan bertan ikusiko zenutenez, ez
soilik salaketak egiten , baita ere, asteburuetako kalefakazioa bezalako gaiak
lantzen, almazenetako zestoien pilaketarena, garbiketa enpresa aldatzearen
ondorioz sortutako arazoak, inzidente parteen analisia, …gai hauen inguruan,
lana isila eta etengabea da.
Konbenioari dagokionez, negoziazio egutegi bart ezarri beharko da.
Eta guzti hori martxan jartzeko,
batzar bat deitu genuen ostegunerako, eta bilera bat eskatu genuen
enpresarekin, 2015eko gestio plana azaldu dezan. Bilera hori, otsailak 5ean
izango da.
Gestio plana, urtea antolatu eta
gestionatzeko erabiltzen duen herraminta da . badakigu askotan
errealitatearekin ez duela zerikusirik, baina enpresak urte horretarako dituen
aurreikuspen eta intentzioen inguruko gida bezalako bat da.
Beraz, hauek dira emango ditugun
lehendabiziko pausoak, ikusiko dugu enpresak zer dioen, eta hortik abiatuta,
eguneroko lanean jarraituko dugu, nahiz eta jakin zeregin zaila dugula aurrean.
Nahiz eta enpresako antolakuntza negargarriak ez duen asko laguntzen, lanean jarraituko dugu
gure helburuak lortu asmoz.
Abadiño,
Urtarrilak 30