2015/01/30



INFORMATZEN

Urteari hasiera eman diogula hainbat aste pasatu direlarik, ordua da ikasturte honetarako gure lan sindikalerako helburu eta lehentasunak ezartzea.

Hauteskundre sindikaletatik ere hilabete pasatu da eta, bere egunean balorazio publiko bate gin ez genuenez, justiziazkoa da, urteko lehenengo nota honetan, plantillari eskerrak ematea , beste behin ere , gugan jarri duten konfiantzagatik. Horrek suposatu du, jendearen babesari dagokionez gehien hazi garen sindikatua izatea, eta Komitearen barnean berrikuntza gehien gaineratu duen sindikatua izatea, esperientzia eta jende berria uztartuz.
Konbentzituta gaude, jendeak babestu duena zera dela, eguneroko lan kosntantea , seriotasun et anormaltasunez eginikoa, estridentzia eta efektu faltsu gabekoa. Eta guzti hau esan eta gero, hauteskunde balorazioetatik haratago, hasieran esaten genuen bezala, ordua da etengabeko lan horretan jarraitu eta aurrerantzean eman beharreko pausak zehazteko.
Eguneroko gauza “txikietaz” aparte, epe labur zein ertaineko lehentasunak hiru ataletan desberdindu ditzakegu: Antolakuntzakoak edo lan egiteko moduei dagokiena,  ebentualiatea, lan osasuna eta konbenioko negoziazioari dagozkionak.

Antolakuntzari , zein lan egiteko moduen inguruan, gure ustez, momentu klabe bat da hau, zeren eta VS20ren proiektuaren ezarpenaren inguruko dena ( ensanblatua zein estanpazioa ) , proiektu izatetik errealitate izatera pasatzen baita. Ordua da guzti honen inguruan hitz egiten jartzeko, eta enpresak proiektua zertan gauzatzen denaren inguruko azalpenak eman ditzan . Zeren eta orain arte, gauzak halamoduz egin dira, proiektu soila zenaren aitzakipean, ondorioz , lan egiteko ia eredu guztiak( pertsona kopuru , denborak, kantitateak, utilak, zein prozesu produktiboarekin zerikusia dutenak beste baliabide eta faktoreak )  probisionalak direlarik edo aztertzen ari direlarik.

Ebentualitataeri dagokionez, denok ikusten dugu, azkenaldian gai honeni guruan egon den desmadrea.. Beste behin ere , plan serio bat eskatuko dugu gai honen inguruan, plantilaren egonkortasun altuena lortu asmoz.

Laneko Osasun eta segurtasunari dagokionean, argi daukagu, lan osasuneko gure delegatuek egiten duten etengabeko lana, oinarrizkoa dela , gure eguneroko lan baldintzak hobetzeko. Nahiz eta arlo honetan gabezia asko dauden, konbentzituta gaude, lan ilun hori, askotan ikusten ez dena, garrantzitsua izan dela gure lan baldintzak hobetzeko. Lan Ildo hori mantenduko dugu,  aste honetan bertan ikusiko zenutenez, ez soilik salaketak egiten , baita ere, asteburuetako kalefakazioa bezalako gaiak lantzen, almazenetako zestoien pilaketarena, garbiketa enpresa aldatzearen ondorioz sortutako arazoak, inzidente parteen analisia, …gai hauen inguruan, lana isila eta etengabea da.

Konbenioari dagokionez, negoziazio egutegi bart ezarri beharko da.

Eta guzti hori martxan jartzeko, batzar bat deitu genuen ostegunerako, eta bilera bat eskatu genuen enpresarekin, 2015eko gestio plana azaldu dezan. Bilera hori, otsailak 5ean izango da.

Gestio plana, urtea antolatu eta gestionatzeko erabiltzen duen herraminta da . badakigu askotan errealitatearekin ez duela zerikusirik, baina enpresak urte horretarako dituen aurreikuspen eta intentzioen inguruko gida bezalako bat da.

Beraz, hauek dira emango ditugun lehendabiziko pausoak, ikusiko dugu enpresak zer dioen, eta hortik abiatuta, eguneroko lanean jarraituko dugu, nahiz eta jakin zeregin zaila dugula aurrean. Nahiz eta enpresako antolakuntza negargarriak ez  duen asko laguntzen, lanean jarraituko dugu gure helburuak lortu asmoz.


AbadiƱo, Urtarrilak 30


iruzkinik ez: