2022/06/22



KOMITEAK JAKINARAZTEN DU
BIZKAIKO METALAREN HITZARMENEKO GREBAK
Asteazkenean, 2022ko ekainaren 15ean, 

Bizkaiko metalaren hitzarmena negoziatzeko mahaia berriro bildu zen LHKren Bilboko egoitzan (aurreko bilera maiatzaren 26an izan zen), sindikatuek hala eskatuta, metalaren patronalak (FVEM) ez baitzuen berriro biltzeko asmorik. Azken bilera honetan, maiatzeko bilera hartan lez, sindikatuen proposamen GUZTIEI modu negatiboan erantzuteaz gain, maila ekonomikoan igoera barregarriak eskaini zituen metaleko tauletako soldatetarako (KPIaren igoeraren oso azpitik) eta EZER EZ hitzarmenak ezartzen dituen gutxieneko soldata-taulen gainetik zeuden soldatetarako. Hilabete batzuk, zentzugabeko eta inolako aurrerapenik gabeko bederatzi bileretarako.
Zaila da sinestea, baina horrela da. Greba-deialdi baten aurrean egonik ere, FVEMk beste aukera bat alferrik galdu du Bizkaiko metalgintzako langileen baldintzak arautuko dituen akordio bat ixteko. Erabateko gaitasunik eza erakutsiz, eta modu erabat probokatzailean, negoziatzeko borondate eza nabarmentzen jarraitzen du, milaka langile greba egitera behartuz. Ozen eta argi esan behar da. Patronala da akordioa galaraztearen eta gatazka sektoreko enpresetara eramatearen arduradun bakarra. Kasu honetan, FVEMeko zuzendaritza. 
Hain zuzen ere, aurreko oharretan aipatu dugun bezala, metaleko sektoreko enpresa eta enpresaburu askok jo dute FVEMera sektorean akordio bat eskatzeko, eta argi utzi dute ez direla sentitzen FVEMeko egungo zuzendaritzagatik ordezkatuak. Baina, zoritxarrez, milaka langileren etorkizuna, baita sektorearen beraren etorkizuna ere, metaleko federazioko agintari gutxi batzuen esku dago.
Hilabete hauetan, eta batez ere azken asteotan, sektoreko sindikatu eta ordezkariok mobilizazio ugari egin ditugu, negoziazioaren blokeoa salatuz eta blokeo horren benetako erantzuleak seinalatuz, FVEM-eko zuzendaritzako kideak direnak. 50.000 familia baino gehiagoren etorkizunarekin jolasten ari dira Bizkaian. 
Azkenean, sektore osoan grebak deitzea beste aukerarik ez da izan.
Patronala botatzen ari den pultsua edukiez haratago doa. Benetan nahi dutena, eta hala aitortu dute, 
hitzarmen probintziala berriro lurperatzea da (lehen 16 urtez egin zuten bezala), sektoreko lan-
baldintzetarako suntsitzailea izan daitekeena.
Bide bakarra dago. Borrokatzea. Gure eskubideak eta atzetik etorriko direnen eskubideak defendatzeko Hori dela eta, Gestamp Bizkaiako langile guztiei dei egiten diegu ekainaren 23 eta 30eko, eta uztailaren 1eko grebekin bat egiteko (greba goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetarako deituta dago, goizeko 06: 00etan hasita). Era berean, ohar hau baliatzen dugu Gestamp Bizkaiako langile guztiak greba-egunetan deitzen diren informazio-piketeetan aktiboki parte hartzera animatzeko, baita ekainaren 23an 11:30ean Bilbon egingo den manifestazioan ere.
Gestamp Bizkaia enpresako langileek greba egin behar dugu, honako arrazoi hauengatik:
Izan ere, gure hitzarmena metalaren hitzarmen hobetua baino ez da, eta, gainera, hainbat alderdi edo 
artikulutan lotura zuzena dugu. Izan ere, hitzarmena erortzen bada, azpikontratazioak gora egiten jarraituko du, eta, ondorioz, enplegu zuzen eta duinen suntsiketak gora egiten jarraituko du. Sektoreko enpresa handi batzuek metalaren gutxieneko soldata bikoizten eta hirukoizten dute. Hau horrela izanik, enpresek ez dute Txinako edo ekialdeko herrialdeetako lana deslokalizatu beharrik izango, edozeinek muntatu ahal izango bait 
du guk egiten ditugun produkzio-operazioen zati bat egingo duen enpresa bat, aurreko pabiloian, guk egiten dugun kostuaren erdiaren truke. Metaleko tauletatik kanpo dauden soldatetarako ezartzen duen igoera gure enpresan negoziatzen hasteko gutxienekoa izango delako. Hitzarmenak lanaldia murrizten badu, enpresetan ere lanaldia murriztea erraztuko du. Negoziatzeko gaitasunik ez duten langileekin solidarioak garelako. Sektore osoaren etorkizuna jokoan dagoelako.
Oharra: Langile ebentualei dei egiten diegu inolako beldurrik gabe greba egin dezaten, jakin badakigulako greba egitea edo ez egitea ez dela beren kontratuak berritzeko edo ez berritzeko arrazoia izango. Inoiz ez da errepresaliarik izan grebarako eskubidea erabiltzeagatik, eta, jakina, ez genuke onartuko
BIZKAIKO METALA GREBAN
Abadiñon, 2022ko ekainaren 21ean

*****************

El COMITE INFORMA
HUELGAS CONVENIO METAL DE BIZKAIA
El miércoles , 15 de junio de 2022, la mesa de negociación del convenio del metal de Bizkaia se volvió a reunir en la sede del CRL de Bilbao (la anterior reunión fue el 26 de mayo) , por petición de los sindicatos, dado que la patronal del metal ( FVEM) no tenía ninguna intención de volver a reunirse. En esta última reunión, como en aquella de mayo, además de responder negativamente a TODAS las propuestas de los sindicatos, en el plano económico ofreció unas subidas ridículas para los salarios de tablas del metal ( muy por debajo del incremento del IPC) y NADA para los salarios que estuviesen por encima de las tablas salariales de mínimos que marca el convenio . Varios meses, para nueve reunionessin sentido y sin ningún avance.
Resulta difícil de creer pero es así. Estando como estamos ante una convocatoria de huelga ,el FVEM ha desperdiciado otra oportunidad para cerrar un acuerdo que regule las condiciones de los trabajadores y trabajadoras del Metal de Bizkaia. En un ejercicio de ineptitud absoluta, y de manera absolutamente 
provocadora , sigue haciendo alarde de un nula voluntad negociadora avocando a miles de trabajadores y trabajadoras a secundar la huelga. Porque hay que decirlo alto y claro. La única responsable de imposibilitar 
el acuerdo y llevar el conflicto a las empresas del sector, es la patronal. En este caso la dirección del FVEM. 
Tanto es así, que como ya hemos mencionado en notas anteriores, son muchas las empresas, empresarios y empresarias del sector del metal las que se han dirigido al FVEM reclamando un acuerdo en el sector , dejando claro que no se sienten representados por la dirección actual del FVEM. Pero por desgracia , el futuro de miles de trabajadores y trabajadoras , e incluso el futuro del propio sector, esta en manos de unos pocos dirigentes de la federación del metal.
Durante estos meses, y fundamentalmente durante estas últimas semanas los sindicatos y delegados y 
delegadas del sector hemos hecho multitud de movilizaciones, denunciando el bloqueo de la negociación y apuntando a los verdaderos responsables de dicho bloqueo, que no son otros sino los miembros de la ejecutiva del FVEM. Están jugando con el futuro de más de 50.000 familias en Bizkaia .Al final no ha habido más opción que convocar huelgas en todo el sector.
El pulso que esta echando la patronal va mas allá de contenidos. Lo que realmente quieren , y así lo han reconocido, es volver a enterrar el convenio provincial ( como antes lo hicieron durante 16 años ) lo que puede ser devastador para las condiciones laborales del sector.
Solo hay un camino. Luchar por defender nuestros derechos y de los y las que vendrán por detrás. Por ello, llamamos a todos los y las trabajadoras de Gestamp Bizkaia a secundar las huelgas del 23, y 30 de junio y 1 de julio ( la huelga está convocada para los relevos de mañana-tarde-noche de los días señalados, comenzando a las 6,00 de la mañana) . De igual manera aprovechamos esta nota para animar a todos los y las trabajadoras de Gestamp Bizkaia a participar de manera activa en los piquetes informativos que se convoquen los días de huelga , así como en la manifestación que se hará el 23 de junio a las 11,30 en Bilbao.
La plantilla de Gestamp Bizkaia debemos secundar la huelga , PORQUE:
PORQUE nuestro convenio no deja de ser un convenio del metal “mejorado”, además de que en varios aspectos o artículos estamos directamente vinculados. PORQUE Si cae el convenio la subcontratación seguirá creciendo y por consiguiente la destrucción de empleos directos y “dignos” seguiráaumentando.
Algunas empresas grandes del sector doblan y triplican el salario mínimo del metal. Siendo esto así las empresas no necesitarán deslocalizar trabajo a china o países del este, cualquiera podrá montar una empresa que haga parte de la operaciones que hacemos nosotros y nosotras en “el pabellón de en frente “ por la mitad de coste que nosotros y nosotras. PORQUE la subida que establezca el metal para salarios de fuera de tablas será el mínimo por el cual empezaremos a negociar en nuestra empresa. PORQUE si el convenio reduce la jornada facilitará que en las empresas lo hagamos también, y PORQUE somos solidarios y solidarias con aquellos trabajadores y trabajadoras que no tienen capacidad de negociación y PORQUE está en juego el futuro de todo el sector.
Nota: A los trabajadores y trabajadoras eventuales les animamos a que secunden la huelga sin ningún 
miedo , dado que nos consta que el hacerlo o no hacerlo no va ser motivo para la renovación o no de sus contratos. Nunca ha habido represalias por ejercer el derecho a la huelga, y por supuesto no lo permitiríamos
EL METAL DE BIZKAIA EN HUELGA
En Abadiño a 21 de junio de 2022

2022/06/08

 Grebara joatea erabaki dugu Bizkaiko metalgintzan, aho batez


Gure delegatuek borrokarako prest daudela berretsi zuten atzo, eta, gaur, sindikatuok modu bateratuan iragarri ditugu grebak ekainaren 23 eta 30 eta uztailaren 1erako





Hemos decidido por unanimidad ir a la huelga en el metal de Bizkaia

Nuestras y nuestros delegados refrendaron ayer su disposición a la lucha y, hoy, los sindicatos hemos anunciado conjuntamente huelgas para los días 23 y 30 de junio y 1 de julio











2022/06/06

2022/06/01

 

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

 BIZKAIKO METALAREN HITZARMENA

 GESTAMP BIZKAIA S.AKO Langileen Batzordean aho batez hurrengoa erabaki dugu :

Bat egiten dugula ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO , CGT eta CNT sindikatuek aurkeztutako negoziaziorako plataforma bateratuko eskaerekin,baita sindikatu horiek deitu ditzaketen mobilizazio eta greba-egunekin Bizkaiko metaleko hitzarmenaren negoziazioa ez bada desblokeatzen edo eta ez baldin bada aurrerapenik lortzen.

Bizkaiko metalaren hitzarmena sektoreko langile guztien lan eta bizi-baldintzak hobetzeko oinarria da.

Era berean, jakinarazten dizuegu, enpresako zuzendaritzari eskatu diogula FVEMegaz kontaktuan jarri daitezen , benetako negoziazio bat exigitzeko eta mahai gainean akordioa bat ahalbidetuko duen edukiak jarri ditzaten.

 

Ekainak 8an mozioen kanpaina honi bukaera emango zaio enpresen aurrean elkarretaratzeak eginez. Gestamp Bizkaia egingo den elkarretaratzea:

 Ekainak 8an 13,30- 14,30etara ELKARRETARATZEA BIZKAIKO METALEKO HITZARMENAREN ALDE

 Abadiñon n 2022ko ekainaren 1ean.


EL COMITE INFORMA

CONVENIO DEL METAL DE BIZKAIA

 Reunido el Comité de Empresa DE GESTAMP BIZKAIA S.A, hemos decidido por unanimidad que:

Manifestamos nuestra adhesión a las peticiones de la plataforma de negociación conjunta , movilizaciones y jornadas de huelga que se convoquen por los sindicatos ELA, CCOO, LAB, UGT, ESK, USO, CGT Y CNT, en caso de que la negociación del convenio del metal de Bizkaia no se desbloquee y avance,

El convenio del Metal de Bizkaia es la base para mejorar las condiciones laborales y de vida de todos los trabajadores y trabajadoras del sector.

De igual manera os informamos que hemos solicitado a la dirección de nuestra empresa que se ponga en contacto con el FVEM para que le exija una negociación real y que ponga encima de la mesa contenidos que posibiliten un acuerdo.

 

El 8 de junio finalizará esta campaña de mociones con diferentes concentraciones delante de las empresas. En Gestamp Bizkaia la concentración será el :

 

8 de junio de 13,30 a 14,30 CONCENTRACIÓN POR UN CONVENIO PARA EL METAL DE BIZKAIA

En Abadiño a 1 de junio de 2022