2017/12/21

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU
ENPRESAKO LAN HITZARMENA
Gaur, abenduak 20 asteazkena, berriro ere bildu gara enpresarekin Lan Hitzarmena negoziatzeko. Aurreko bileran enpresak egindako proposamen erabat atzerakoia kontutan izanik, komiteak enpresari jakinarazi dio ez dagoela prest  bere proposamena aldatzeko, enpresak negoziatzeko borondatea erakusten ez duen bitartean. Enpresaren proposamenean ez da inondik inora ageri borondate hori. Gogoratu diogu, negoziaketa hasi aurretik, alde biek hartu genuela konpromezua , beste aldi batzukin alderatuz, negoziazio “garbi” eta azkarrago bat egiteko. Horretarako, , negoziazio mahaira akordioa izango zenaren proposamenik antzekoena eramateko konpromezua hartzen genuen. Komitearentzat argi dago zuendaritzak ez duela baldintza hori bete eta hórrela jakinarai diogu.
Horren aurrean, enpresak nahiz eta zenbait eskaera erretiratu dituen, hala nola, lanorduen gehitzea edo ETT-ak kontratatu ahal izatea, gainontzeko proposamenak mantentzen jarraitzen du: Malgutasunari dagozkionak, soldata igoera,.. Era berean , Gestamp SUR eko gainontzeko enpresen baldintzetara berdintzen joan behar garela esaten jarraitzen du, kostu altuak ditugula, errentagarritasuna ez dela espero zena,…
Gauden fetxak ikusita, 2018ko urtarrileko lehenengo astean jarri dugu zita, argi utzita hurrengo bileran beraien proposamenetan aldaketa nabarmen bat espero dugula, argi geratu dadin akordioa nahi duten edo ez.
Informatzen jarraituko dugu
************************
EL COMITÉ INFORMA
CONVENIO DE EMPRESA
Hoy miércoles  20 de diciembre nos hemos vuelto a reunir con la empresa para negociar el convenio. En vista de la propuesta absolutamente  regresiva que hizo la dirección en la anterior reunión, el Comité le ha trasladado a la empresa, que no está dispuesto a  modificar su plataforma en tanto en cuanto la empresa no demuestre su voluntad negociadora, algo que no se atisba por ningún lado en la propuesta de la empresa. Le hemos recordado el compromiso que adquirimos las partes antes del inicio de la negociación del convenio, que no era otro que intentar hacer una negociación más “limpia” y rápida que otras veces. Para eso , cada parte, nos comprometíamos a llevar a la mesa de negociación una propuesta muy cercana a que considerábamos debía ser la base del acuerdo. Para el Comité es evidente de que la dirección no ha cumplido esa premisa, ya así se lo hecho hemos saber.
Ante ello, la empresa , aunque ha retirado algunas  peticiones, como por ejemplo ,la  de ampliación de jornada y el que se puedan contratar ETTS, sigue manteniendo el resto de propuestas relativas a la flexibilidad, subida,…..De igual manera sigue insistiendo en que tenemos que equipararnos a las condiciones de las empresas de Gestamp SUR, que tenemos costes muy altos, que la rentabilidad no es la esperada,…
En vista de las fechas en las que estamos, nos hemos vuelto a emplazar a la primera semana de enero de 2018, dejando claro a la empresa que en la siguiente reunión queremos un cambio sustancial de sus propuestas ,para que quede claro si quieren llegar a acuerdos o no.
Seguiremos informando.
                                                                                                       Abadiñon 2017ko abenduaren 20an

2017/11/14


KOMITEAK JAKINARAZTEN DU



Kontratu finkoak eta Hitzarmena



Aurreko ohar baten informatzen genuen bezala, enpresari deitu genion egin beharreko kontratu finkoei buruz hitz egitera. Horretarako Lan hitzarmenean ezarritako proportzioa eta 2016ko apirileko akordioa gogorarazten genion, non besteak beste aipatzen zen, 2018rako Mercedesek 130.000 ibilgailu baino gehiagoko lan karga izanez gero, gutxienez 15 kontratu finko egin beharko zituela. Horren harira, enpresarekin egin genuen lehenengo batzarrean, enpresak lan karga izango genuen egoera bat marrazten zuen, baina era berean inkognita edo hito desberdin batzuk aipatzen zituen zeintzuk plantilla murrizketa bat ekarriko zuen etorkizunean ( punto eta pierradoaren ezabaketa, federlenkerren desagertzea,HS03ko enbalaketa automatikoa,hobekuntza desberdinak,...). Bilera horretan aipatzen ziguten ezingo zutela 11kontratu finko baino gehiago egin ahal izango, baina prest zeudela gai jorratzeko Hitzarmenaren negoziazioaren baitan( 2018rako  negoziatu beharra daukagu ).Erantzun horri aztertzeko komitea iragan astean bildu ginen  , eta enpresari proposamen bat helarazi genion:

Komitea prest legoke fijoen asuntua hitzarmeneko negoziazioetan jorratzeko , beti ere bi baldintza betez gero, enpresak onartu dituenak:



- Hilabete honetan ( azaroa ) enpresak 20 kontratu finko egin ditzala, hitzarmenean adostuko den kantitatearen aurrerapen gisa. Argi daukagu, azkenean egingo den fijo kopurua ( hitzarmenaren negoziazioan) nabarmen handiagoa izango dela, baina enpresak konpromezua hartu zuenez 15 kontratu finko egiteko gutxienez goian aipatutako lan kargaren baldintza betetzen bazen, gutxienez kantitate hori egin behar zuen. Azkenean 20 izango dira.



- Hitzarmenaren negoziazioak abendua baino lehenago hasi daitezela, eta gehienez urtarrilak 31 arte luzatu daitezela. Dugun ebentualitate tasa handioa murriztu eta egin beharreko fijo kopuruari buruz hitz egiten jarraitzeaz gaindi, hitzarmenaren negoziazioa lehenbaitlehen hastea eta denboran akotatzearen arrazoia, negoziatzeko momentu ona dela uste dugula da.Hurrengo urterako lan karga ezagutzen da, eta gainera pentsatzen dugu ez duela ezertarako balio 2 hilabete baino gehiago luzatu daitezkeen negoziazioak. Denbora nahikoa da akordioak erdiesteko, bi aldeek hala nahi baldin badute.Egun edo aste hauek sindikatu bakoitzak bere proposamenak zehaztu eta posible bada plataforma bateratu bat adosteko erabiliko ditugu.



Informatzen jarraituko dugu.

                                                                        

                                                                  Abadiñon, 2017ko azaroaren 13an

****************************
EL COMITE INFORMA

Contratos Fijos y Convenio

Como ya informamos en un nota anterior ,emplazamos a la empresa a hablar de la cantidad de fijos que correspondía hacer, en base a la proporción definida en el convenio, así como en el acuerdo de abril del 2016,donde se establecía que llegados a estas fechas del 2017, si la previsión de fabricación de Mercedes para el 2018 superará los 130.000 vehículos, como mínimo la empresa se comprometía a hacer 15 contratos fijos. En la primera reunión que hicimos al respecto, la empresa nos dibujó un escenario con carga de trabajo pero con muchas incógnitas y diferentes hitos que en el futuro harían bajar la plantilla ( eliminación del punto y el  pierrado, desaparición federlenker, embalaje automático HS03, diferentes mejoras,...) . En esa misma reunión nos hablaban de que no  podrían  hacer mas de 11 fijos , pero que estaban dispuestos a hablar del tema en un entorno de negociación de Convenio ( nos toca negociar uno nuevo para el 2018 ). En vista de aquella respuesta , el comité se reunió la semana pasada , y lanzó una propuesta a la empresa:

El comité estaría dispuesto a tratar  el tema de los fijos en  las negociaciones del Convenio, en tanto en cuanto se cumplieran dos condiciones, que la empresa ha aceptado:

- Que este mes ( noviembre ) la empresa haga 20 contratos fijos, como adelanto de la cantidad que se pacte en el convenio. Tenemos claro que la cantidad de fijos que se hagan al final ( en la negociación del convenio) sera sensiblemente superior, pero dado que la empresa se comprometió a hacer 15 contratos como mínimo si se cumplia la premisa de la carga de trabajo arriba citada, como minimo tenía que hacer dicha cantidad. Al final serán 20.

- Que las negociaciones del convenio se inicien antes de diciembre,  y a lo sumo se alarguen hasta el 31 de enero. Además de seguir hablando de los fijos que hay que hacer y reducir la alta eventualidad que tenemos, la razón para que  iniciemos la negociación del convenio cuanto antes y acotada en el tiempo , es que pensamos que es un buen momento para negociar dado que la carga de trabajo para el año que viene ya se conoce, y porque pensamos que es inútil plantear negociaciones que duren más allá de los 2 meses. Es tiempo mas que suficiente para llegar a acuerdos si las partes quieren. Estos días o semanas las utilizaremos para que cada sindicato ultime  o defina sus propuestas y   para redactar una plataforma unitaria si es posible.

 Seguiremos informando.

                                                                           Abadiñon, 2017ko azaroaren 13an

2017/11/03


KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

Gaur, ostirala, enpresarekin bilera bat izan dugu ebentualitateari buruz hitz egiteko, eta Komite honen ustez, egin behar diren kontratu finkoetaz. Bilera honen jatorria, Lan Hitzarmenean jasotakoaz (%90 fijoak gestio planaren arabera) eta dugun ebentualiate handiaz gaindi, 2016ko apirilean  enpresa eta komiteak sinatutako akordioan datza. Akordio horren arabera, denbora honetan 55 kontrato finko baino gehiago egin dira, eta urte honetako iraila jartzen zuen, balorazioak egiteko data bezala, non lan karga aztertu eta zenbat kontratu finko egin beharko ziren aztertuko zen. Enpresak konpromezua hartzen zuen, 2018an 130.000 furgonetaren ekoizpena gaindituz gero, gutxienez 15 kontratu finko berri egitea.

Irailetik aritu izan gara enpresari eskatzen bilera hau deitu zezala, eta enpresaren erantzuna, une oro, 2018 Gestio Plana osatzeko itxaroten zeudela izan da. Plan horretan ezartzen da 2018an zehar izango dugun lan karga eta beharrezkoa izango den pertsonala. Azkenean, gaur, esan digute badaukatela Gestio Planaren borradore bat, non estimazio bat egiten den datorren urtean beharrezko izango den plantilla kopuruari buruz.

Enpresak aurkeztutako numeroak azaltzen hasi aurretik, aurreratu nahi dizuegu, gure ustez errealitatetik kanpo daudela, egunerokoan bizi dugunak eta urtetako esperientziak horrela erakusten digutelako.

Gauzak horrela, hauek dira enpresak emandako datoak:

Gestio Planaren arabera, Mercedesek 157.000 ibilgailu ekoiztea aurreikusten du datorren urterako, China-rako 32.000 pieza, eta Argentinarako 2.000. Datuak gehienbat Mercedesengan oinarritzen dira, lan kargari dagokionez bezero garrantzitsuena delako, nabarmen gainera. Momentu guztietan esaten dute hauek aurreikuspen soilak direla, eta argi daukatela 157.000 ibilgailu baino gehiago ekoizteko ahalmenik ez duela Mercedesek (gehiagora ez da joango) eta Chinarako doazen piezen etorkizunari buruz dauden argilunak nabarmentzen dituzte.

Momentu honetan, plantilla 778 langilek osatzen dute, 543 langile finkoak eta 235 ebentualek, baina azkenengo hilabeteetako aldagai desberdinen bilakaera positiboa ikusirik, enpresaren ustetan, urtea hasteko nahikoa izango da, 751 langileko plantilla (543 finko eta 208 ebentual ).

Halan eta guzti, zenbaki hauekin oso urruti gaude Gestio Planaren araberako eta Lan Hitzarmenak zehazten duen%90-%10 fijo/ebentual portzentaietatik. Honen inguruan, enpresak dio, urtean zehar hainbat lanpostu desagertuko direla, efizientzia hobetu delako, prozesuak hobetzen direlako, ..eta horrela aurreikusten du, desagertuko direla:  HS03an 14 lanpostu embalaje automatikoa jartzean, urtean zehar oporrak ordezkatzeko egon diren 31 langile, absentismoak eragindako 21 lanpostu, UN1 et a UN2ko 15 pertsona zeintzuk punto berdea jartzen ari diren, VS20ko pierradoa egiten ari diren 5 pertsona,..Beraz jada ez ziren izango 208 ebentual, baizik eta 122 ebentual aipatutako denak kentzen baldin baditugu.

Baina ez da hori soilik, enpresaren esanetan OEE-en hobekuntzarako 2018ko helburuak betetzen badira, linea eta zelula desberdinetako erreleboak murriztuko lirateke, eta 36 pertsona sobratuko lirateke, 86 ebentual geratuz azkenean.

Konklusio gisara, enpresak dio, 86 kontratu horietatik 11 kontratu finko eginda akordioa beteko lukeela. Gestio Planak esaten diena omen da, eta etorkizunera begira nahiago omen dutela zuhurtziagaz jokatu.

Hau da datorren urterako enpresak egiten digun argazkia.Esan beharrik ez dago, komiteak ez duela inondik inora ere irakurketa hori konpartitzen . Komunikatu honetan ez gara sartuko zehazten zenbat langile behar diren, ze puntu diren egia edo ez,..Uste dugu denok garela jakitun ez dela erreala momentu honetan dauden 257 ebentualetatik 86 ebentualetara pasatzea hilabete gutxitan enpresak dioen bezala.Hau ez da justua ez eta onargarria. Pentsatu nahi dugu negoziazio baten haseran gaudela, eta beraiek be ez dutela sinisten 11 kontratu finkorekin akordio betetzen dutenik, eta horrela jakinarazi diegu.

Sindikatu bakoitzak egoera aztertu eta asteartean biltzea erabaki dugu ( gure artean).

Informatzen jarraituko dugu eta berriro diogu ez dugula enpresaren jarrera hau onartzen, zeinek agerian uzten duen plantilla ebentualarekiko duten errespetu falta nabarmena.



                                                                                                                ABADIÑON 2017KO AZAROAREN 3AN
*****************************

El comité informa
Hoy viernes hemos tenido una reunión con la empresa para hablar de la eventualidad y según este comité de la necesidad de hacer contratos fijos. El origen de esta reunión además de lo recogido en el convenio (90% fijos según el Plan de Gestión) y de la alta eventualidad actual, está en el acuerdo suscrito en abril del 2016 por parte del comité y de la empresa, según aquel acuerdo en este tiempo se han hecho más de 55 contratos fijos y nos emplazábamos a setiembre de este año para valorar la evolución de las cargas de trabajo y volver a analizar la cantidad de contratos fijos a hacer. De hecho, la empresa se comprometía a hacer 15 contratos fijos más si la previsión del número de furgonetas a fabricar el 2018, superaban las 130.000 unidades.
Desde setiembre hemos solicitado a la empresa está reunión y esta nos decía que estaban a la espera de presentar el Plan de Gestión (PG)del 2018 que es la herramienta según la cual, entre otras cosas, hacen la previsión de carga de trabajo para el 2018 y la necesidad de personal. Finalmente, hoy nos dicen que ya tienen un borrador del PG, en el cual hay una estimación de plantilla necesaria para el año que viene.
Antes de explicar los números presentados por la empresa si os adelantamos que nos parece que están lejos de la realidad, el día a día y la experiencia de todos estos años así lo demuestran.
Y dicho esto estos son los datos presentados por la empresa:
Según el PG Mercedes prevé fabricar 157.000 vehículos el año que viene, además de 32.000 piezas para China y 2.000 para Argentina. Los datos dados se centran más en Mercedes frente a otros clientes ya que supone un porcentaje muy superior  respecto a la carga de trabajo. En todo momento dicen que esto son previsiones, pero que tienen claro que mercedes está al límite de capacidad con esos 157.000 vehículos (a más no va a ir) y hablan de la incertidumbre de las piezas (no vehículos) que van para China.
Actualmente la plantilla es de 543 fijos y 235 eventuales (778 personas), pero viendo la evolución positiva de los últimos meses, en un principio para hacer frente a las previsiones anteriores sería suficiente empezar el año con una plantilla de 751 personas (543 fijas y 208 eventuales)
Aun así, con estos números se está muy lejos para llegar al porcentaje de 90% fijos y 10% eventuales según el PG. Pero la empresa afirma que durante este año desaparecerán puestos de trabajo actualmente existentes por ineficiencias o mejoras de proceso y así prevé que 14 puestos de trabajo en HS03 desaparecerán por la implantación del embalaje automático, 31 puestos por personas de más que continuamente ha habido durante este año cubriendo vacaciones, 21 personas que están cubriendo el absentismo, 15 personas entre UN1 y UN2 que están poniendo el punto verde y 5 personas que realizan el pierrado en VS20. Por lo tanto, ya no serían 208 eventuales, si restamos estos puestos que desaparecen el número de eventuales serían 122.
Pero no queda ahí la cosa, la empresa dice que, si se cumplen los objetivos de OEE establecidos para el año 2018, el número de relevos en células y líneas disminuiría y sobrarían otras 36 personas, con lo que la eventualidad sería de 86 personas.
Como conclusión la empresa dice que con hacer 11 contratos fijos de esos 86, cumpliría el acuerdo. Es lo que el PG les indica y además de cara al futuro dicen que tienen que actuar con precaución.
Esta es la foto que nos hace la empresa para el año que viene. No hace falta decir que este comité está totalmente en desacuerdo, no vamos a entrar en este comunicado a explicar en detalle qué número de trabajador@s son necesari@s y cuales no y que puntos de los expuestos son ciertos o no. Creemos que todos somos conscientes de que es irreal que en pocos meses pasemos de los 235 eventuales actuales a 86 tal y como dice la empresa. Esto no es justo ni aceptable, queremos entender que esto solo es un punto de partida de la empresa en una negociación, pero que ni ellos mismos se creen que con 11 contratos fijos cumplen ningún acuerdo, y así se lo hemos hecho saber.
Por lo tanto, cada sindicato valorará esta postura de la empresa, y el comité se volverá a reunir el martes.
Os seguiremos informando y reiteramos que no aceptamos está postura de la empresa que denota entre otras cosas una gran falta de respeto hacia la plantilla eventual.
                                                                                                                ABADIÑON 2017KO AZAROAREN 3AN



2017/11/02

155.aren kontra DEMOKRAZIA eta ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalok, LABek barne, arbuiatu egiten ditugu 155. artikuluaren aplikazioa eta Katalunian gertatzen ari diren espetxeratzeak nahiz gertakari errepresiboak. Beraz, inongo zilegitasunik ez duen Kataluniako Gobernuaren kargugabetzea salatzen dugu, eta ez dugu ontzat ematen Espainiako Gobernuak eskumenak bereganatu izana. Gainera, ezin dugu onartu Parlamenta —Kataluniako herritarren subiranotasun demokratikoaren erakundea— deusezteko erabakia, Mariano Rajoyk agindutakoa.

Honengatik guztiagatik, larunbatean, azaroaren 4an, Bilbon (17:00etan, La Casilla) eta azaroaren 5ean Iruñean (12:30ean, Udal plazan) "155.aren kontra demokrazia eta erabakitzeko eskubidea" leloarekin mobilizatzeko deia luzatzen dugu.

Etor zaitez zu ere

Contra el 155 DEMOCRACIA y DERECHO A DECIDIR


Diferentes agentes políticos, sociales y sindicales, entre ellos LAB, denunciamos la aplicación del artículo 155 y las encarcelaciones y medidas represivas que se están dando en Catalunya. Las cosas así, denunciamos la destitución sin fundamentos del Gobierno de Catalunya y no damos por buena la usurpación de poderes por parte del Gobierno de España. Asimismo, no aceptamos la decisión de Mariano Rajoy de anular el Parlament -organismo de la soberanía democrática del pueblo catalán-.

Por todo ello, os invitamos a que participéis en las movilizaciones que se celebrarán el sábado, día 4 de noviembre, en Bilbo (a las 17:00h, desde la Casilla) y el día 5 en Iruñea (a las 12:30h, desde la plaza Consistorial) bajo el lema "155.aren kontra demokrazia eta erabakitzeko eskubidea (Contra el 155 democracia y derecho a decidir)".

Vente tú también

2017/10/20

Elkarretaratze bat egingo dugu Sorazulen izandako lan istripuaren ondorioz hildako garraiolaria gogora ekartzeko, euskal gehiengo sindikalak deituta. Urriaren 5ean izan zuen istripua, eta urriaren 13an hil zen. Comercial Arrate enpresaren aurrean izango da protesta, Artia industriagunean, Atxondon. 12:00etan elkartuko gara, "Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez" leloarekin. 

2017/09/26


Irailaren 28rako mobilizazioak deitu ditugu euskal gehiengo sindikaletik, Kataluniari babesa emateko

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuok urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferenduma babesten dugu, eta bere emaitzak onartzeko konpromisoa adierazten dugu. Demokrazia eta herrien autodeterminazio eskubidea da urriaren 1 honetan jokoan dagoena. Horregatik, pauso bat aurrera eman nahi dugu elkartasunetik eta klase aliantzatik, Kataluniako prozesuaren aurrean konpromisoa hartuz eta honen parte aktibo izanez.
Euskal gehiengo sindikalak agerraldi bat egin dugu gaur, Bilbon, Kataluniaren erreferendumaren aldeko mobilizazioen berri emateko. Irailaren 28an irtengo gara kalera, eta hauek dira hitzorduak:

BILBO. Moyua plazan.11:00
DONOSTIA. Alderdi Eder, 11:00
GASTEIZ. Gobernuko Azpiordezkaritzan. 12:00
IRUÑA. Gobernuko Ordezkaritzan.12:00

Lehenik eta behin, konbentzituta gaude mobilizazioari eta herri aktibazioari esker bakarrik lortu daitekeela urriaren 1ean Kataluniako herritarrek bozkatu ahal izatea. Bigarrenik, ulertzen dugu Kataluniak irekitako bideak beste ate bat ireki dezakeela Espainiar estatuko gainontzeko nazio eta herrietako langileen bizi baldintzak hobetzeko eta gizarte demokratiko eta justuagoa lortzeko.

Kataluniako instituzioen legitimitatean sustraitutako ariketa demokratiko legitimoa izateaz gain, Kataluniako gizartearen gehiengoa -independentziaren alde ala kontra egon- auzi horri buruz galdetua izatearen alde dago.

Horregatik, Espainiako Gobernua komunikabideen, alkateen, Generalitatearen eta oro har Kataluniako herriaren kontra gauzatzen ari den eraso antidemokratikoa irmoki salatzen dugu. Sistema demokratiko batekin baino frankismoaren garaiarekin zerikusi handiagoa duen salbuespen egoera ezarri du PPk, PSOE eta Ciudadanosen laguntzarekin.

Era berean, deitoratzen ditugu bi jarrera: alde batetik, hitzez herrien autodeterminazioaren alde egonda ere, Estatuak eragindako berme ezaren erantzukizuna demokratei leporatuz, atzera egiten duten horien koherentzia eza. Bestetik, Kataluniako herriarekiko Eusko Jaurlaritzaren elkartasun eza onartezina iruditzen zaigu, Rajoyen gobernuarekin egindako akordioek PPko gobernua sendotu eta Kataluniako instituzio demokratikoak ahultzen dituztelako.

Gainera, PPrekin lortutako akordioek, antisozialak izateaz gain, autogobernua mugatzen dute. Euskal gizartean kontrapisu eraginkorrik behar du, bestela propaganda ofizialak bidea irekita dauka Kataluniarekiko ustezko elkartasuna eta PPrekin akordioak aldi berean defendatzeko. Bestela, jarrera tinkoagoa eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari, demokraziaren aldeko prozesuaren kontrako errepresio bortitza ikusita, inork ezin duelako beste aldera begira egon.

Beraz, agiri hau sinatzen dugunok mobilizatu eta erreferendumaren defentsaren parte aktiboa izateko konpromisoa hartzen dugu, betiere, urriaren 1 honetan herri katalanak botoa ematera joateko aukera eduki dezan modu libre eta demokratikoan. Gauzak horrela, Kataluniako herriarekiko elkartasuna erakusteko elkarretaratzeak deituko ditugu Hego Euskal Herriko lau hiriburutan, irailaren 28an.

Aranburu: "Atxilotu guztiak askatzea eskatzen dugu"
LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk hitz hartu du agerraldian. "Tinkotasunez salatu nahi dugu aste honetan Espainiako Gobernuak emandako jauzi errepresiboa. Generalitateko 14 goi-karguren atxiloketa eta miaketekin koska bat estutu dute bide errepresiboa. Lehenik eta behin, atxilotu guztiak askatzea eskatzen dugu", nabarmendu du Aranburuk.

Erreferendumari baldintzarik gabeko babesa adierazten diogula adierazi du: "Espainiako estatuak erakutsi du ez dela posible adostutako bidea egitea, ez duela herri langileen erabakitzeko eskubidea bermatzen. Kataluniako herriak zilegitasun osoa du erreferenduma deitzeko".

Euskal Herrian ere gauza asko jokoan daudela aipatu du: "Bi errealitate ezberdin bizi dituzten bi herri gara. Baina bi herriok nahi dugu erabakitzeko eskubidea egikaritu, aipatu eskubidea egikaritzea eragozten duen Estatu guztiz antidemokratiko baten barruan. Katalunia 78ko erregimena zalantzan jartzen ari da eta Euskal Herria bigarren fronte bat irekitzeko gai izan behar gara. Antzerako burujabetza prozesua jarri behar dugu martxan Euskal Herrian. Erakitzeko eskubidearen alde dago gehiengoa".

EAJrentzat hitzak ere izan ditu idazkari nagusiak: "Ez du ematen hau denik EAJren gobernuaren bidea. Atzo bertan entzun genuen Urkullu berriro aldebikotasunaz hitz egiten. Erabakitzeko eskubidea errespetatuko ez deula erakusten ari den estatu bati aldebikotasuna eskatzea herri honetan burujabetza-prozesuaren aldeko apustua egiten ez dela esateko izkutuko modua da, jendarteak dituen burujabetza nahiak lokartarazteko modua".

2017/09/20

“Agerian geratzen ari da demokrazia mozorro bat besterik ez dela Espainiako Gobernuarentzat”


LAB sindikatuaren izenean, elkartasun mezua helarazi nahi diegu Kataluniako herriari, langileei eta instituzioei, jasaten ari diren eraso basatiaren aurrean. Sindikatuko Idazkari Nagusi Ondoko Igor Arroyoren hitzetan, “agerian geratzen ari da Espainiko Gobernuarentzat, PPrentzat, Erregimenarentzat, demokrazia mozorro bat besterik ez dela. Urte hauetan guztietan, demokraziaz hitz egin dute, baina benetan elite gutxi batzuen mesedetan antolatutako kasino bat izan dugu Espainiako estatuan; herri langile desberdinen kontura bizi izan den elite baten kasinoa”.
Erasoa ematen ari da “herri bat martxan jarri denean, bestelako eredu bat eraiki nahi duenean, Errepublika bat planteatu duenean Monarkiaren aldean, herriaren hitza eta erabakia artikulatu nahi duenean, etorkizunari ateak ireki nahi dizkionean. Orduan azaldu zaigu erregimen horren benetako aurpegia”, adierazi du Arroyok.

Idazkari Nagusi Ondokoaren esanetan, “postfrankistak zirela esaten genuen, baina benetan frankistak izaten jarraitzen dute. Horregatik, momentu erabakigarri honetan, iruditzen zaigu ekiteko garaia dela, Kataluniarekin elkartasunez bai, baina erregimen hau lurperatzeko ere bai”.

Euskal Herritik elkartasuna helaraztearekin batera, LABek lanean jarraitzeko eta mobilizatzeko bere konpromisoa berretsi du, “haustura demokratikoaren alde, herriak hitza eta erabakia hartzearen alde, 78ko giltzarrapoa behin betiko hausteko bidean gure ekarpena egiteko”.

Kataluniarekin eta demokraziarekin bat
Gaur arratsalderako mobilizazioak daude deituta herri ugaritan, “Kataluniarekin bat. Demokraziarekin bat”.

LABek mobilizazioetan parte hartuko duela adierazi nahi du eta langileei hauetan parte hartzeko deia egin.
 

2017/09/15




Kataluniako herriari gure babesa eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu. Bi herri desberdin gara, bi errealitate desberdin ditugu baina baditugu batzen gaituzten gauzak ere. Bi herriok gara erabat antidemokratikoa den estatu baten parte, bi herriok gara Espainiako estatuaren errepresioaren jomuga, bi herriok gara erabakitzeko eskubidea ukatzen duen estatu baten parte.
LABek ere Kataluniakoaren moduko burujabetza prozesu bat bultzatzen du Euskal Herrirako, hangoaren antzerakoa izango den burujabetza prozesu bat, bertako errealitateari egokitua izango dena. Duela bi aste ELArekin adierazpen bat kaleratu genuen Euskal Herrian burutu beharreko prozesuaren ezaugarriak jasotzen zituena, “Aldebakarreko burujabetza prozesu baten alde” izenburupean.

Sindikatu independentista da LAB. Urriaren 1ean bozkatu beharko bagenu, baietz bozkatuko genuke. Urriaren 1eko erreferenduma ariketa demokratikoa da. Emaitza edozein delarik ere demokrazia ariketa bezala ulertzen dugu eta herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen duen orok, Katalunian bizitzen ari den prozesuarekiko posizio argiak izan beharko lituzke. Anbiguetaterako tarterik ez dago.

Diadaren bezperan Bartzelonan egon ginen sindikatu soberanistekin batera manifestu bat onartu genuen prozesuari babesa ematen. Diadan ere egon zen LABen ordezkaritza bat. Euskal Herrian ere mobilizatu ginen egun horretan eta indarrez salatu nahi dugu Espainiako estatuak hartutako bidea, komunikabide eta hautetsien aurkako erasoekin. Errepresioarekin erantzun du estatuak eta aurrean herri antolatu eta aktibatu bat dauka. Errepresioa antzua da herri baten askatasun nahiak mugatzeko orduan. Herriak baitu hitza eta erabakia.

Kataluniako herriari elkartasuna adierazten jarraituko dugu. Jarraituko dugu mobilizazioetan eta ekimen ezberdinetan parte hartzen.

Larunbatean Gure Esku Dagok Bilbon “Demokrazia. Bozkatu erabakitzeko” lemapean deitutako manifestazioan izango da LAB (17:30ean abiatuko da, La Casillatik). Garbiñe Aranburu Idazkari Nagusia buru izango duen ordezkaritzarekin parte hartuko du sindikatuak eta langileei ere bertaratzeko deia egiten die.
 

2017/08/18


Langile bat hil da lan istripuan Durangoko Funbarri enpresan

Gaur goizean Fundiciones Fumbarri enpresako langile batek bizia galdu lanean ari zela. Enpresa Batzordeak 24 orduko lanuztea eta elkarretaratzea deitu du hildako langilea gogoratu eta enpresari dagokion erantzukizunez, prebentzio protokolo eta neurriak dagokion garrantziaz aplikatu ditzala eskatzeko. LABek familia, lagun eta lankide guztiei doluminak ematearekin batera, 12:00etarako enpresa aurrean izango den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen du.

LABen IRAKURKETA
LAB Sindikatuak gaur bertan Durangoko Fundiciones Fumbarri enpresan izandako laneko istripua gogor gaitzetsi nahi dugu.

Lehenik eta behin gure dolumina adierazi nahi diogu familia, lagun eta lankide guztiei.

Fumbarri enpresa Durangon dagoen Fundizioa da, 100 langile inguru ditu eta LABek urte luzeak daramatzagu laneko osasun arazoak eta segurtasun eta prebentzio neurri falta salatzen. Tartean, ezin ahaztu, istripu larri eta laneko osasun arazoak daudela.

• Batetik, orain bi urte izandako istripu larria; ordukoan langile bati ezintasuna eman zioten gas toxikoak arnastu ondoren, birikak txikitu zitzaizkiolako eta beste langile bat erredurekin oso larri egon zen.
• Bestetik, Silikosi kasu ugari eta langileen eta LABen borroka egoera horri aurre egiteko, enpresaren utzikeriaren aurrean.
Guzti horregatik, Fumbarrik 2 prozedura penal ditu irekita; hain zuzen, langileen eskubideen urraketa akusaziopean.

LABetik, beste behin ere, egoeraren larritasuna jarri nahi dugu mahaiaren gainean. Enpresa honetan, behin betiko, prebentzioak eta laneko osasunak duen garrantzia ulertu dezatela eta dagozkien neurriak hartu ditzatela, langileak eta haien bizitza erdigunean jarriz, eta ez etekin ekonomikoak soilik.

Horregatik guztiagatik, LABek bat egin dugu langileek deitutako mobilizazioekin eta gure kidego osoa eta herritarrak astelehenean Enpresako Komiteak 12:00tarako deitu duen kontzentrazioan parte hartzera deitzen ditugu.


2017/08/16



Cantabriako Gobernu Ordezkaritzak bihar goizeko 8.00etarako El Dueso espetxearen aurrean deitua zegoen elkarretaratzea debekatzen duen erresoluzio bat agindu du. Debeku honen aurrean helegitea jartzearen ezintasunak debeku honek dakarren gehiegikeri eta babesgabetasuna azaleratzen du. Bai Rafaren kasuan zein beste askotan ere, Espainako Erreinuak beste behin duen izaera antidemokratioa besterik ez du erakusten.

Hala ere, ihesbide administratibo guzti hauek ez dira gai izango Rafa Diezek merezi duen harrera jasotzeko. Aipatutako elkarretaratzea ezinbestean bertan behera gelditu denez, hemen duzue biharko egunari begira prestatutako egitaraua:

- Familia, lagun, kide eta harekin egon nahi duen oro El Duesoko espetxearen atarian izango gara Rafa askatu zai.
- Segidan Euskal Herrira abiatuko gara eta gure herriko lehen herrian geratuko gara, Muskitzeko Pobeña auzoan. Bertan, LABek elkarretaratze-ekitaldia antolatu du goizeko 11:45etatik aurrera adierazpen askatasunaren alde eta euskal preso guztiak etxera ekar ditzatzen aldarrikatuz.
- Arratsaldeko 19:30etan Lasarten ekitaldia izango da, LABek deituta hau ere.
 
Euskal Herria, 2017ko abuztuak 16
ONGI ETORRI RAFA

2017/06/20

                              Planifikazio falta eta horren eragina ebentualetan


Argi dago , egun jasaten jarraitzen  ditugun arazo guztiak ( etengabeko egutegi aldaketak, ordu estrak,..) zeintzuk zoritxarrez lehenagotik datozen, planifikazio falta edo planifikazio desegoki baten ondorioa dira. Hutsegiteak” behin eta berriz egiten direnean, betikotu egiten dira, eta ez du balio kanpoko eragileei( bezeroak, hornitzaileak,..) egoztea horren ardura. Nabaria da arazoa etxean dagoela. Edo eredua ez da egokia, edo berau aplikatzen ari direnak ez dira egoki ari. Ez dago beste erantzunik. Denbora asko da egoera hau salatzen ari garela, eta ezer ez da aldatu zuzendaritza desberdinekin. Gurekin alderatuta, sektore edo inguruko oso enpresa gutxik , dituzte hainbeste aldaketa. Ez gara autogintzarako lana egiten dugun bakarrak, eta batzutan beste enpresa batzutako kideekin hitz egin eta gure egoera aipatzen diegunean, ez dute ulertzen horrenbeste aldaketen zergatia. Lan egiteko beste era bat egon behar duela argi dago.

Etengabeko lan egutegi aldaketak, ordu estrak,etab-ez gaindi , egungo “ereduak” langile ebentualei dagokionez egoera erabat lotsagarriak sorrarazten ditu. Behin baino gehiagotan zuzendaritzarekin bilera izan dugu, non gehiegizko plantilla dagoen jakinarazi diguten , eta hurrengo egunean 20 pertsona kontratatzen ikusi ditugu, edo eta aldrebes, “X” langile kontratatu behar direla esan , eta egun bat geroago eszedenteetaz hitz egiten hasi. Nahiz eta onartzen dugun  egun egiten diren lan kontratuak  orokorrean ) duela urte bi baino luzeagoak direla,  oraindik ere zail da jakiten zein den enpresaren politika kontratuak berritu edo prorrogak egiteko . Kasurik onenean, beti da azken orduan ( eta galdetzen ez badugu esan ere ez digute egiten), eta erabakiak hartuta daudenean , komiteko kideoi bukatu behar diren kontratuekin zer egingo duten esaten digutenean. Jakitun gara, sarri, kontratua bukatzeko azken egunean esaten dietela langileei kontratua berrituko zien edo ez , erabakiaren inguruko inongo arrazoirik azaldu gabe. Kasuak daude, non, kontratua berritzeko “saria” jaso duen langileek, bi aste tardatzen duetela kontratua sinatzen eta ez dutela jakiten ordurarte zein den iraunaldi berria.

 Ebentualen etengabeko sartu- irtenak , laneko segurtasuan, ekoizpenean, edo piezen kalitatean duen eragina ez dugu komentatu ere egingo , erantzuna nabarmena bait da.

Gauzak horrela, eta nahiz eta argi dugun,  enpresak plangintza eredu kaotiko batekin funtzionatzea, zuzendaritzaren ardura dela , gure ustez hausnarketa serio bat egin beharra daukagu. Neurri handi batean , enpresak epe laburreko planifikazio batekin lan egiten badu, horrek  dakarren guztiarekin ( errelebu eta ebentual dantza ), ondo doakiolako da.  Badakite, edozein ezusteko baldin badago, ordu estrekin konpontzen dela inongo arazorik gabe. Agian hori horren argi ez balute, beste era batean jardungo lirateke, hots, estabilitate gehiagorekin. Nahiz eta jakitun garen egoera desberdinak daudela langileen artean,heltzen ari garen  indibidualtasun mailaren inguruan  , hausnarketa sakon bat egin behar dugula uste dugu.

Ordua da jada, zuzendaritzak langile ebentualak pertsona bezala tratatu ditzan, eta ez ekoizpen prozesuko faktore bat gehiago bezala, zein kendu edo ipini ahal den, momentuko arduradunaren arabera. Kontratu berritze edo ez berritzeak  afektatuei jakinaraztea ( et erabaki horren zergatiak ), oinarrizko errespetuzko kontu bat izatetik gaindi, ezinbesteko baldintza da , ·gauzak beste era batera egin nahi dituen “ enpresa batentzat.

Gure partetik, eta enegarren aldiz, gure kexua helaraziko diogu zuzendaritzari, eta lan egiteko erak ez badira aldatzen , zerbait erabaki beharko dugu horren inguruan. Egoera aldatzea denon esku dago.

                                                                                                      Abadiñon , 2017ko ekainaren 20an



********************************



         
              Falta de planificación y consecuencias en los eventuales


Está claro que todos los problemas que seguimos padeciendo actualmente (cambios continuos de calendario, horas extras…) y que por desgracia vienen de lejos, son solo el reflejo de una falta de planificación o de una planificación errónea. Cuando los “errores” son repetitivos y se cronifican, no vale achacarlos a factores externos (clientes, proveedores). Es más que evidente que el problema está en casa. O falla el modelo, o fallan los que lo aplican. No caben más explicaciones. Hace ya mucho tiempo que llevamos denunciando esta situación, y las cosas no han cambiado con las sucesivas direcciones. Pocas empresas del entorno o del sector “bailan” tanto como nosotros. No somos los únicos que trabajamos en el sector de la automoción, y a veces cuando comentamos nuestra “situación” con compañeros de otras empresas, y estos no pueden llegar a entender el porqué de tanto cambio. Es evidente que tiene que haber otra manera de trabajar.

Además de los continuos cambios de calendario, horas extras ... el “modelo” actual genera situaciones absolutamente vergonzantes con los trabajadores eventuales. Mas de una vez hemos tenido reuniones con la dirección en las cuales se nos ha transmitido que había exceso de plantilla, y al día siguiente contratan a 20 personas, o al revés, nos dicen que hay que incorporar a “X “trabajadores y solo un día después hablan de excedentes. Aun reconociendo que los contratos que se hacen ahora (en general) son de más larga duración que hace un par de años, todavía aún, sigue siendo una incógnita saber cuál es la política de la empresa a la hora de renovar contratos, hacer prórrogas, etc.  En el mejor de los casos, es siempre a última hora (y si no preguntamos ni nos lo dicen), y con las decisiones tomadas cuando se notifica a los miembros del comité de empresa que se va a hacer con los contratos que vencen. Nos consta que muchas veces, el último día de contrato se ha notificado a los trabajadores y trabajadoras eventuales si son renovados o no, sin dar ninguna explicación respecto a la decisión tomada. Se dan casos, en los que los trabajadores o trabajadoras que reciben “el premio “de ser renovados, tardan un par de semanas en firmar el contrato y en conocer cuál es la duración del mismo.

Sobre el efecto que tiene el baile continuo de eventuales, en lo que respecta a la seguridad en el trabajo, y en la producción y la calidad de las piezas ni lo vamos a comentar ya que es más que evidente.
Aun así, y teniendo claro que la responsabilidad de que la empresa funcione con un modelo de planificar tan caótico es de la dirección, si creemos que como plantilla tenemos que hacer una reflexión seria.  En gran medida si la empresa actúa así, planificando en corto, con todo lo que ello conlleva (baile de relevos y eventuales) es porque les va bien, saben que, ante cualquier imprevisto, las necesidades se cubren con horas extras sin ningún problema. A lo mejor si no tuvieran esto tan claro actuarían de otra manera, con más estabilidad. Creemos que aun siendo conscientes de que hay situaciones diferentes entre los trabajadores, si debemos hacer una reflexión de los niveles de individualismo a los que se está llegando en la empresa.

Ya es hora de que esta dirección trate a los trabajadores y trabajadoras eventuales como personas, y no como un factor más del proceso productivo, que se puede quitar y poner al antojo del “responsable” de turno.   Informar de las renovaciones o no renovaciones a los afectados y afectadas (y de las razones de las mismas)  además de una cuestión de respeto  elemental , es condición indispensable para una empresa que quiere “hacer las cosas de otra manera”.

Por nuestra parte y por enésima vez haremos llegar nuestra queja a la dirección, y si las maneras no cambian tendremos que decidir algo al respecto. Cambiar las cosas está en manos de todos y todas.

                                                                                            Abadiñon 2017ko ekainaren 20an

2017/05/27


2017-05-26  Enpresarekin “bilera”

Gaur enpresarekin “beste”  aldebakarreko bilera moduko bat izan dugu zeren MBtik helarazitako 11 larunbatetan lana egiteko erabakiari aurre egiteko hainbat, guztiz zehaztu gabeko, aldaketa edo moldaketak mahai gaineratu digute eta argitzeko galderak egin ditugunean, gerenteak esan digu “bilera” ez dela plangintza eztabaidatzeko…

Argi itxi zaio hitzarmenenaren aurka edo sinaturikoarekin zalantzan datozen aldaketen aurrean gure jarrera azalduko ditugula eta hori uka ezina duela.

Aurrean jarri diguten “aldaketa-moldaketak”, zehaztasunik gabe esan bezala, honokoak dira:

UN1ean:  Abustuan 4 errelebo gehiago lan egin beharra aurreikusten dutela ordu estrekin eta 33 eta 34. asteetarako kontratu berriak izan daitekela.

UN2an: 1.go Lerroan Uztaila osoan eta 31. Astean 3 txandara lanegin beharra eta 10. Lerroan 31.  astean 3 txandara ere.

UN3: Oporrak aldaketarik ez eta taldeak handitu beharra aztertzen ari direla. Gero, bilera ostean,  enteratu gara goizean zehar 5. Txanda prestatzeko eskatu omen diotela arduradunari, baina enpresak ezer esan gabe.

UN5: Oporrak aldatzeko beharrik ez baina aztertuko kontratazioak egitea.

UN6: liteke Uztaileko hiru astetan 3 txandara jartzea Federlenkergatik, eta TF1ean 29 eta 30 asteetan gaueko txanda gehitu beharra.

UN4: 30, 31 eta 32. Asteetan talde bat gehiagoren beharra eta 4 talde bi egun arinago hastea oporrak uztailean, honetarako datorren astean hasiko direla langileekin hitz egiten aldatzeko.

Guzti honetaz gure haserrea eta kexak aipatu ditugunean, gerenteak bota digu, arazoa flexibilitate ezagatik eta Mbko egutegi berdina ez izatean dagoela, gerora ere beste behin bota duelarik.

Ondoren Mbkoen bisita aipatu digu eta funtsean, Maiatzak 19an langile guztioi helarazi zigun idatzian esana.

Ordu estrak: “arazoak” izan omen direla eta VDI igande goizerako eskatuko eta agian UN1erako ere.

Absentismoa: eguneroko bajen media jatsi dela baina gaixotasunaren datua ez eta zerbait egin beharra dagoela.

Beste gauza batzuk: metrologoen soldata egokitzea, aurrez bezala mantenduz eta hitzarmenean aztertu. Granalla kentzea 26. asterako plangintza jarraitzen dela.

Mailaketa ebaluaketarik ez dutela egiten eta hasiko direla…

Azkenik, enpresari aurpegiratu zaio, bilera hauen balio eza edo zertarako diren, zeren bileren ondoren, hainbatetan, aldaketa edo enpresaren intentzio erabakien idatziak helarazi digu langilegoari, aurrez bileran ezer aipatu gabe.

Honen ondoren, esan digute lehengaiaz dagokion arloan aldaketak dakarren idatzia bidaliko dutela datorren astean.



                                                            “Reunión” con la empresa 26-05-2017



Hoy, una vez más hemos vuelto a mantener una pantomima de “reunión”  con la empresa, puesto que,  cuando hemos planteado explicaciones y   pedido aclaraciones a las decisiones genéricas y sin concreción alguna sobre los planteamientos de cambios y/o modificaciones  que nos han presentado para responder a la decisión de MB de trabajar 11 sábados, con el consiguiente aumento de pedidos, el gerente nos ha respondido que la “reunión” no era para debatir la planificación.

A ésto se le ha dejado claro que ante cambios y/o modificaciones que incumplan o intenten soslayar o socavar el convenio firmado manifestaremos nuestra postura y que ello es incuestionable.

Los cambios-modificaciones, sin concretar, que nos han presentado son:

UN1: preven la necesidad de trabajar 4 relevos de más en agosto con horas extras y la posibilidad de contrataciones para las semanas 33 y 34.

UN2: L-01 trabajar a 3 relevos todo el mes de Julio y la semana 31 (primera de agosto) y en L-10 trabajar a 3 relevos también  la semana 31.

UN3: las vacaciones no sufrirán cambios y están analizando el aumento de personal de los equipos. Después de la reunión nos hemos enterado que durante la mañana del viernes han pedido al responsable que vaya preparando el 5ªrelevo para HS03, de lo que la empresa no nos ha dicho nada en la reunión.

UN5: no ven necesidad de modificar las vacaciones pero estan analizando realizar contrataciones.

UN6: es posible que TF2 trabaje a 3 relevos en Julio por Federlenker y la necesidad de activar el turno de noche en semanas 29 y 30 en TF1-

UN4: plantean la necesidad de un equipo a más en semanas 30, 31 y 32 y que 4 equipos comiencen las vacaciones 2 días ante sen Julio, para lo que, dicen, comenzarán a hablar con el personal la semana que viene para pedir el cambio.

En cuanto hemos manifestado nuestro enfado y quejas por los planteamientos presentados, el gerente nos ha contestado que el problema surje porque no tenemos la flexibilidad y calendarios como MB, y en otro momento de la “reunión” lo ha vuelto a dejar caer.

A continuación nos ha comentado la visita de MB, que en conclusión, viene a ser lo mismo que en el comunicado enviado a la plantilla el 19 de Mayo.

Horas estras: que ha habido “problemas” en algunas instalaciones y solicitaran horas para VDI y UN1.

Absentismo: ha bajado la media de bajas diarias pero las bajas por enfermedad se mantienen por lo que ven la necesidad de planteamientos.

Varios: adecuación del salario de los metrólogos manteniéndolos como anteriormente y volver a analizarlo en el próximo convenio. Se mantiene el plan de desmantelamiento de Granalla en semana 26. No se han realizado las evaluaciones de puestos y que lo retomarán.

Por último, se ha cuestionado a la empresa, el valor y objetivo de éstas “reuniones”, puesto que en varias ocasiones se nos han comunicado decisiones o “buenas intenciones” a posteriori de las “reuniones” y sin haber sido comunicado nada en las mismas.

Como colofón a ésto, nos “comunican” que la próxima semana emitirán un comunicado de cambios en el área de materia prima.

2017/04/26



Aldarrikapen hauek ozen entzunaraziko ditugu apirilaren 28an, Bilbon 11:00etan Confebasken egoitzan hasi eta Arriagara arte egingo den mobilizazioan