https://www.lab.eus/bizkaiko-metalgintzako-gehiengo-sindikaletik-aurrera-jarraitzen-dugu-grebekin/
CCOO – LAB - UGT
Bizkaiko metalgintzako gehiengo sindikalak aurrera jarraitzen du grebekin
CCOOk, LABek eta UGTk sektoreko langileen aktibazioarekin jarraitzen dute grebei begira
Bilbo, 2022/10/13
Gaur Bizkaiko metalaren negoziazio mahaiaren 13. bilera egin da, 3 greba egunen atarian. FVEMek proposamen berri bat ekarri du negoziazio-mahaira, eta uste dugu oraindik ez dela nahikoa. Soldata-igoeretarako planteatutako formulari dagokionez, langileen erosteko ahalmena bermatu gabe jarraitzen du, eta alderdi atzerakoiei eusten die, hala nola malgutasun-orduak handitzeari, gutxieneko bermea murrizteari edo aldi baterako ezintasunagatiko osagarriaren kobrantza baldintzatzeari. CCOOk, LABek eta UGTk osatutako negoziazio-mahaiko gehiengo sindikaletik plataforman mugimendu bat egiteko prest agertu gara, baldin eta FVEMek alderdi atzerakoiak kentzen baditu eta personen erosteko ahalmena bermatuko duen proposamen bat egiten badu.
Urriaren 27, 28 eta azaroaren 2rako hiru greba egun baino lehen, negoziazio-mahaia urriaren 19an bilduko da berriro, eta FVEMek arduraz jokatzea espero dugu.
Bien bitartean, gehiengo sindikalak mobilizazioen ibilbidearekin jarraituko du, kalean eta enpresetan, sektorea aktibatzeko grebei begira
No hay comentarios:
Publicar un comentario