2019/06/07


Hirugarren greba eguna gaur Bizkaiko metalgintzan. Eta erantzuna, aurreko egun bien antzerakoa, %80tik gorakoa. 11:30ean manifestazioa egin dugu Bilbon, Jesusen Bihotzetik FVEM Bizkaiko metalgintzako patronala kokatuta dagoen Euskadi Plazaraino. GarbiƱe Aranburu LABeko idazkari nagusiak Bilboko manifestazioan parte hartu du, sektoreko hitzarmenaren alde eta beraien sektoreko hitzarmenaren defentsan Bizkaiko metaleko langileak aurrera eramaten ari diren borroka babesteko.

iruzkinik ez: