2019/06/10



KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

 BIZKAIAKO METALAKO HITZARMENA

 Ezer baino lehen, plantilla osoa zoriondu nahi genuke, ekainak 6 eta 7ko Bizkaiko Metaleko Hitzarmenaren aldeko greba deialdiarekin masiboki bat egitearren .

Gestamp Bizkaian bezala, geldialdia orokorra izan da sektoreko enpresa guztietan, handi zein txikietan, hitzarmena edo pakto dutenen eta ez dutenen artean ere. Sindikatuek % 85ean zenbatu dute Bizkaian grebak izan duen jarraipena, bereziki nabarmena izan delarik Durangaldean, non sektoreko enpresa asko dauden. Zuok bezalako milaka langileren konpromezuak , greba deialdiak arrakastatsuak izatea ahalbidetu du. Pozten gara, plantillak partida honetan zenbat dugun jokoan ulertu duelako, ez soilik sektore bezala, baizik eta enpresa bezala ere ( hori azaltzen saiatu gara egunotan euskarri desberdinen bidez). Gestam Bizkaiatik parte, grebak erantzun orokor bat izan durte, Aludium, CIE Amaya, CIE Inyectametal, CIE Egaña, CIE Udalbide, Estamcal, …guzti hauek, automozio sektoreko enpresa potenteak, gu bezala beraien lan hitzarmenak dituztenak.

Badakigu, greba deialdiarekin bat egiteaz gain, Gestamp Bizkaiako langile asko izan zaretela, deitu diren mobilizazio desberdinetan parte hartu duzuenak.

Bereziki nabarmendu nahi dugu, azken greba egunetan, zein maiatzak  23an, pikete informatiboetan parte hartu duzuen langileen konpromezua. Piketeen lana ezinbestekoa da honelako tamainako  apustu bat aurrera eramateko. Ez da egia, enpresa guztietan askatasuna dagoenik , honelako deialdiekin bat egiteko. 

Aipamen berezi bat egin nahi diegu ere, langile ebentual guztiei, zeintzuk langile finkoek baino zailagoa duten beti honelako deialdiekin bat egitea, eta hala eta guzti, greba deialdia babestu dute. Poztasun berezi bategaz diogu, horrelako egunek, gurea bezalako plantilla bat ordezkatzeagatik oso harro sentiarazten gaitu.

Gestamp Bizkaia teknologikoki goi mailako enpresa dela badiote, bere plantillak erakutsi du “ arlo sozialean” oraindik goi mailakoagoa dela.

 Espero dezagun, Bizkaiko Metaleko Patronalak ( FVEM) , langile guztion mezua jaso izana, eta sektorerako hitzarmen duin bat adosteko prest egotea. Nahiko da hainbeste  prepotentzia eta intrantsigentziaz. Ekainak 17an , berriro ere biltzen da Bizkaiko Metaleko Hitzarmena negoziatzeko mahaia. Espero dezagun patronalak bere jarrera aldatu dezala, eta ez izatea beharrezkoak greba egun gehiago.

 Azkenik, alde positiboak nabarmendu ditugun bezala, greban parte hartze orokorra aipatuz, jendearen konrpomezua, ...ezin dugu aipatu gabe utzi, lankide asko argi adierazteko eskatu diguten kontu bat: Beste behin ere, greba ia erabatekoa izan da produkzioan (betiko lauak kenduta), baina jarraipen txikagoa izan du, ofizinetako postuetan edo “enpresako “kargudunen” artean. Badirudi, lankide batzuk ditugula, beti berdinak direnak, istorio hau beraiekin ez doala uste dutenak, zeintzuk kolektibokoak sentitzen diren nahi dutenean ( jasotzeko bada ) eta ez dutenean nahi ez (zerbait eman behar denean). Lortzen ditugun hobekuntzak denontzako izango dira , zuentzat ere.

EZ da justua, batzuk, gainontzekoen esfortsuaz aprobetxatzea .  

Orrialde  honetatik, gaiaren inguruan hausnartu dezazuen gonbidatzen zaituztegu. Denok eman behar dugu zerbait , besteek dena eman behar ez dezaten.

Duguna, asko edo gutxi, urte luzetan zehar beste batzuk borrokatu direlako da. 

Askatasun indibidualetan babestuta, ezin daiteke eskubide kolektiboen kontra joan. Gizarteak ez du aurrera egingo bakoitza bere zilborrari begira badago.

 Informatzen jarraituko dugu

                                                                                          Abadiño 2019ko ekainak 10
 **********************

EL COMITÉ INFORMA

CONVENIO DEL METAL DE BIZKAIA

Antes de nada queremos volver a felicitar a toda la plantilla por haber secundado de manera masiva las convocatorias de huelga del 6 y 7 de junio, por el convenio del Metal de Bizkaia
Al igual que en Gestamp  Bizkaia, el paro ha sido masivo en todas las empresas del sector, ya sean grandes o pequeñas, con convenio o pacto propio o no. Los sindicatos han cifrado en un 85 % el seguimiento de la huelga en Bizkaia, con especial incidencia en Durangaldea, que es donde se concentran muchas empresas del sector. 
El compromiso de miles de trabajadores y trabajadores como vosotros y vosotras ha hecho posible que las jornadas de huelga sean un éxito. Nos alegramos que la plantilla haya entendido todo lo  que nos jugamos en esta partida, no solo como sector, sino también como empresa (algo que hemos tratado de explicar estos días en diferentes formatos). Además de en Gestamp Bizkaia, las huelgas han tenido un seguimiento masivo en Aludium, CIE Amaya, CIE Inyectametal, CIE Egaña, CIE Udalbide, Estamcal, ….todas ellas empresas potentes del sector automoción con convenios propios como nosotras y nosotras.


Nos consta que además de secundar la huelga, habéis sido muchos los trabajadores y trabajadoras de Gestamp Bizkaia que habéis participado en las diferentes movilizaciones convocadas.


Queremos resaltar especialmente el compromiso de aquellos trabajadores y trabajadoras que desde la mañana, han participado en los piquetes informativos en las últimas jornadas de huelga así como en la del 23 de mayo. La labor de los piquetes es absolutamente necesaria para llevar a cabo una apuesta de este calado. No es verdad que en todos los centros de trabajo tengan la libertad para secundar este tipo de convocatorias.


También queremos hacer una mención muy especial a todos los trabajadores y trabajadoras eventuales, que aunque siempre lo tienen más difícil, han apoyado y secundado las convocatorias de huelga.  Lo decimos con especial alegría, días así hacen que sea todo un orgullo representar a una plantilla como la nuestra. Si  dicen que Gestamp es una empresa puntera en lo tecnológico, su plantilla ha demostrado que en lo “social” los es aún más.


Esperemos que la patronal del metal de Bizkaia (FVEM) haya tomado nota del sentir de todos los trabajadores y trabajadoras y se avenga a negociar un convenio digno para el sector.  Basta ya de intransigencia y prepotencia. El día 17 de junio, se vuelve a reunir la mesa negociadora del convenio del metal de Bizkaia.  Esperemos que la patronal cambie de actitud y no sean necesarios más días de huelga.



Por último, de igual manera que hemos resaltado todo lo positivo, refiriéndonos al seguimiento masivo de la huelga, el compromiso de la gente…, no podemos dejar pasar un aspecto muy importante, que muchos compañeros y compañeras nos han pedido que resaltemos: Una vez más, la huelga ha sido prácticamente total en producción (salvo los “cuatro” de siempre), pero menos secundado en otros puestos de oficinas o “cargos” de la empresa.


Parece que hay compañeros y compañeras, siempre los mismos, que creen que esto no va con ellos y ellas, y que se sienten del colectivo cuando quieren (si es para recibir) y otras no (cuando hay que dar algo).


Lo que mejoremos será para todos y todas, también para vosotros y vosotras.


No es justo que algunos se aprovechen del esfuerzo del resto.


Desde estas líneas os animamos a que reflexionéis sobre el tema.


Todos tenemos que dar algo para que algunos o algunas no tengan que darlo todo.


Lo poco o lo mucho que tenemos es porque otros y otras han luchado durante años. Escudarse en supuestas libertades individuales no puede ir contra los derechos colectivos. Las sociedades no avanzan si cada uno se mira su ombligo.


Seguiremos informando

Abadiño, 2019ko ekainak 10


iruzkinik ez: