2010/09/09

INFORMATZEN 2010/IRAILA

LABeko delegatuen azkeneko batzarrean, beste gai batzuen artean, enpresan dugun espazio falta aztertu genuen . Nahiz eta denboran zehar, segurtasuneko batzordean hainbat aldiz hitz egin den gai honi buruz, egoera aldatzen ez dela ikusita, LABetik uste dugu, egoera larri batera heldu garela, eta gure egonezina jakinarazi diogu enpresako zuzendaritzari, Langileen Batzordearekin izan beharreko hurrengo bileran aztertzeko gai printzipal aizan dadin eskatuz.
Badakigu gai konplexu adela , zeren eta argi dago, lan karga gorantza doan heinean, leku falta areagotzen dela. Tamalez, saturazio maila altuegietara heldu gara, enpresan zehar denok ikusi ahal ditugularik zestoiak eta utillajea edonon utzita, pertsona, karretilla, kamioiak ,…ibilbidea oztopatuz, eta larriena, gure segurtasunaren aurkako arriskuak handituz.
Beste arrisku batzuk gutxietsi gabe, gure ustez, gure segurtasunari dagokionean , egun ditugun arazorik larrienak, produktuen ( lehengaiak, bukatutako produktuak,..), utillaje ( trokelak ) eta pertsonen barneko , almazenatze eta garraioarekin lotuta daudenak dira. Gure egunerokoan, ohikoa bihurtu da, karretilleroek bere lana egiteko tokirik ez izatea, bere betiko ibilbidea aldatu behar izatea oztopo fisikoz beterik dagoelako; pasillo berean bat egiten dute, deskarga postuak, karretilleroak, eta garabiarekin trokelak garraiatzen ar idiren langileak; matxuratuta dauden garabiak daudelako ,garabi desegokiak ibili beharra trokelak garraiatzeko; bihurguneak hartzeko tokirik ez dutelako kamioien etengabeko maniobrak,..
Funtsean, nahiz eta leku falta errealitate bat den, nahitaezkoa da antolakuntzaren atalean aldaketak egitea, arazo honi nolabaiteko irtenbide bat bilatzeko, dagoen espazioa optimizatuz , ibilbide logikoagoak planteatuz, zestoi zaharrak ( T0 adibidez ) erretiratuz, garabien konponketei lehentasuna emanez,...
Guzti horregatik uste dugu, ordua dela enpresarekin esertzeko gai honen inguruan hitz egiteko , duen garrantzia aitortuz, eta irtenbiderik onena bilatu asmoz.
Zoritzarrez, leku faltak eta pasabideak eta piezak pilatzen diren tokiak lan postuetatik hurbil izaten direnean, istripu larriak gertatzen dira, zenbait kasutan hildakoak eraginez, duela egun gutxi eskualdeko enpresa batean gertatu den bezala. Horregatik eta gerora damutu behar ez izateko, enpresari exijitu behar diogu, bere esku dauden neurri guztiak har ditzala, neurri tekniko zein antolakuntzari dagozkionak, gure bizia galtzeko arriskua ekiditeko. Plantillaren segurtasun eta osasunaren zaintza enpresaren betebehar bat da.
Era berean, langileok gure aldetik, kontu handiz ibli behar dugu, beti ere gure segurtasuna hobetsiz, eta ahalik eta zuzenen jokatuz: karretilla eta kamioi asko dabiltzan lekuak sahieztuz, pasabideak deskantsu toki bezala ez erabiliz, deskarga tokietatik ahal bada ez pasatuz, garabietatik aldenduz,.. Badakigu sarritan eta arrazoi desberdinengatik zaila dela neurri horiek hartzea, aldagelen arazoa ( bere egunean salatu genuena ) ere hor dago, baina zentzuz jokatu beharko genuke, guregatik eta gure lankideengatik.
Eta guzti hau diogu, zeren eta nahiz eta enpresak jarritako neurriak nahikoak izan edo ez , azkenean geuk ordainduko dugu, hau da, geu gara istripua jasan ahal dugunak.
Goian esaten genuen bezala, gai hau mahai gainean jarriko dugu, duen garrantzia emanez.
Informatzen jarraituko dugu.

No hay comentarios: