2017/04/09


ENPRESA-KOMITE BILERA 2017-04-07



Lan Osasun Zaintza: Bilera hasieran enpresak esan zigun , datorrena maiatza bukaeratik aurrera langileon osasun zaintza ardura Mutuarengan ixtea erabaki duela, lantegiko medikua jubilatzen denez, eta gaur egun dugun Prebentzio Zerbitzu Propioa-amankomunazkoa desagertzen dela eta aurrerantzean Kanpo Prebentzio Zerbitzua izango dugula.

Mutuatik mediku bat eta erizain bat etorriko omen direla astean bi egunetan zazpi orduz, eta lantegiko oraingo erizaina, lan istripuen jarraipenetan arduratuko dela.

Gogor salatu genuen enpresaren erabaki aldebakarreko hau, alde batetik, beste behin, erabilitako “formengatik”, hau da, erabakia hartu ondoren esatea, aurrez inolako informazio edo eta iritzirik eskatu  eta emateko aukerarik gabe. Eta bestalde, argi eta garbi suposatzen duelako langileontzako murrizketa nabaria laneko osasun zaintzan.

Mahai gainean jarri genuen geure haserrea eta aldebakarreko sakoneko aldaketa onartezin honen aurrean azterketa eginez gero,  ekar ditzakeen ondorioei aurre egiteko zein urrats jarraituko ditugun erabakiko dugula.

Lanpostu aldaketa: Enpresak esan zigunez, VS20ko proiekturako CAD lanak egiteko promozioan hartutako langilea, Ibai, 6. Lerrora bueltatuko dela, apirilaren 24an,  gaur egun amaitutzat dutelako lan horiek eta hemendik aurrera behar izanez gero injinerutza sailak egingo duela.

Oporrak: gaur goizean bertan bildu direla RUNekin, eta oraindik zehazteke daudela hainbat gauza, baina dena den, Udako oporrak Ekainaren 27tik Irailak 3ra tartean izango direla. Oraindik ez dutela erabaki zenbat txandetan lan egingo den garai horretan ezta zenbatek hartuko oporrak txanda bakoitzean. Enpresak gaur egun opor garaietarako aurreikusten duen eguneroko furgoneta kopurua 480koa da (orain 664 ofiziala/680 erreala delarik) eta horren araberako plangintza aurkeztuko digula datorren astean eta hurrengoan. Berriro esan zitzaion, hitzarmenean sinatutako bi hilabete arinagoko epea bete behar duela.

Lan karga jarraipena: aurreneko datuetatik berria da 10. Lerroa Maiatzean 4. Txandan jarri nahi dutela, 12. Lerroko 5. Txanda kenduz, eta 11. Lerroko 6. Prentsa delakoan matxuraren bat agertu omen dela eta aste santu garaian Fagorrek konponketa saiakera egitekotan direla.

Ordu estrak: Martxoan 956 ordu sartu direla.

Aldagelak: galdetu zaion enpresari, ea zer nolako proiektua duen finkoak, duinezkoak eta une oro langile guztiontzako tokiz, eraikitzeko, derrigorrezkoak direla eta ezin dugula onartu “barrakoiak” izatea. Enpresaren erantzuna: egun ez dutela beste irtenbiderik, aztertzen ari omen direla,  eta  hurrengo bilerarako emango azterketaren berri eta aztertzen ari direnen arduradun eta epeak.



Reunión enpresa-comité 2017-04-07



Recorte en vigilancia de la Salud: Nada más comenzar la reunión, la empresa nos comunica, la decisión de que a partir de finales de Mayo pasa a depender de la mutua la vigilancia de la salud de la plantilla ya qu ese jubila el médico y que pasamos de tener un Servicio de Prevención Propio-mancomunado a un servicio de prevención ajeno.

Según nos informan acudiran un médico y una enfermera durante siete horas dos días a la semana y la enfermera actual pasará a realizazar seguimiento de la accidentalidad.

Al conocer ésta unilateral decisión de la empresa, una vez más, denunciamos, por una parte las “formas”, ya que nos comunican una decisión ya adoptada sin previa consulta, información ni oportunidad de opinión del comité, y por otra parte, porque ésta unilateral decisión, supone un flagrante recorte de la vigilancia de la salud.

 Manifestamos nitidamente nuestro enfado ante ésta modificación  grave e inaceptable recorte y que tras analizar el alcance de la misma y las consecuencias que puedan derivarse, adoptaremos las medidas que consideremos.

Cambio de puesto: nos informa la empresa, que una vez considerados finalizados los trabajos de CAD respecto al proyecto VS20, la persona, Ibai, que venía desarrollandçolos por promoción, será ubicada en línea 6 a partir del 24 de Abril y que en caso de necesidad se responsabilizará ingenieria de lo que surja.

Vacaciones: nos dicen que ésta misma mañana se ha reunido la empresa con los RUNes y que aún faltan por concretar diversas cuestiones, pero que el período vacacional será desde el 27 de Junio al 4 de Septiembre. Aún no tiene decidido cuántos turnos se trabajarán en vacaciones ni el personal necesario para cada turno de trabajo ni de vacaciones. A día de hoy, la empresa, prevé para el perído vacacional la realización de piezas para un pedido diario de 480 furgonetas (siendo ahora 664 oficiales/ 680 reales), y que será en función de ello la planificación de vacaciones que nos presentarán las próximas semanas. Se volvió a recordar a la empresa que debe cumplir el plazo mínimo de dos meses de antelación de comunicación  firmado en convenio.

Carga de trabajo: las novedades sobre los datos anteriores son que pretenden poner la línea 10 a 4º turno en Mayo, bajando la línea 12 a 4º turno y que, al parecer, a aparecido una avería en la prensa 6 de línea 11 que pretenden intentar repararla en semana santa.

Horas extras: en Marzo se han metido 956 horas.

Vestuarios: se conminó a la empresa a que explicára si tiene proyecto de construcción de vestuarios fijos, dignos y permanentes que consideramos obligatorios para toda la plantilla y para todas las situaciones de contrataciones, y que son inaceptables los “módulos o barracones” actuales. La respuesta de la empresa es que hoy en día no tiene alternativa alguna, que están analizándolo y que en la próxima reunión nos comunicarán los responsables y plazos de realización del proyecto.

iruzkinik ez: