2014/09/18

Aurreakordioaren bozketatik egun batzuk pasatu direnean, LABetik plantillarengandik  jasotako konfidantza  eskertu nahi dugu,  aurreakordioa onartua izan dadila ahalbidetu duelako. Aurreakoardioari ,akordio on bat zela sinetsita ,  BAI bozkatu duzuenoi ,  dudaren bat izan arren, gugan konfidantza izan duzueneoi, zein EZ bozkatu duzueneoi, berriro ere esaten dizuegu, aurrekordio hau ona dela deritzogula, are gehiago gaur egun , eta urtebeteko iraupeneko negoziazioko testuinguruan .

Goian aipatutakoaren ondorioz, jakinarazten dizuegu, LABek, plantillaren nahiari jarraiki, aste honetan bertan sinatuko duela Lan Hitzarmena, eta enpresak esan digula atzerapenak nomina desberdindu batean ordainduko direla , urriak 5a baino lehenago.

Aurreko guztia esanda argi daukagu , hemen ez dela ezer bukatzen, alderantziz, egunik egun lanean jarraitu beharko dugu, ditugun arazo handiak salatuz, batik bat antolakuntzakoak, ebentualen ezegonkortasuna, segurtasun eza, lan hitzarmen berri bat negoziatzen hastea,etab.

Eta horretarako, denon arteko lan amankomuna beharrezko dela deritzogu. Zeren eta hau ez da , irabazle eta galtzaileen arteko borroka bat ( zenbaitek sinetsi nahi izan duten bezala ) , gure ardura  denontzako lanean gogor ekitea da, ahalik eta lan baldintza egokienak izan ditzagun. Uztailak 28ko notan, non LABek lortutako aurreakordioa jakinarazten genuenean, nahiz eta beste sindikatuekin aldenduta joan, aipatzen genuen “ uste dugula aurrerago elkartu eta akordioetara helduko garela”.

Eta nota hau horrela bukatzea gustatuko zitzaigun, baina inozoak izango ginateke , gainontzeko sindikatuen notari buruz aipamenik ez bagenu egingo.. Nota horretan, akusazio oso larriak egiten dira, bozkatzeko askatasunari buruzkoak, boto portzentaiari buruzkoak,, etab. Hau da, esan dut ….baina ez dut esan…azkenean duda airean uzteko. Gauza bat da , legitimoa gainera, akordio bateko edukiekin ados ez egotea, eta bestelako gauza bat da , komitekideak akusatzea eta plantilla nahastu  nahi izatea.

Gu prest gaude, hurrengo erabakiak hartzerakoan bozketak nola egin behar direnari buruz hitz egitera, baina ez dena batere serioa eta oso grabea dena zera da,   bozketaren emaitza gustokoa ez dudalako dudak sortaraztea. Gu hori baino jende arrunt eta jatorragoa gara. Adibidez, CGTko kide batek, gaua,  prezintatutako bozketa kaxa zaintzen pasatzea erabaki zuenean , ez genuen pentsatu ezer arrarorik egingo zuenik, alderantziz, pentsatu genuen bakarra da, logura galanta pasatuko zuela.

Eta emaitzak plantilla osoa kontutan hartuta aztertzea ,eta ez bozkatu zutenen arabera, beste horrenbeste. Ez da serioa, jendea nahastea beste helbururik ez dago hor. Ez bozkatzea erabaki zutenei errespetatuz, esan beharra dago parte- hartzea handia izan zela. Zergatik ez zituzten hauteskunde sindikalak irizpide horiekin aztertu ? Kasu horretan, sindikatu horiek ez lituzkete izango , egun bakoitzak  dituen 2 ordezkariak, beharbada gainera  sindikaturen bat desagertuko litzateke. Ezetz jaunak !! Jatorragoa izan beharra dago eta ez bilatu aitzakia merkerik !!

Azken finean ez dezagun inor engaina. Ez animatu ez eta desanimatzeko, egia dena zera da, Estampaciones Bizkaian , bozketetan beti izan ditugun bozka kopuru berberetan gaude.  LABek bultzatutako BAIak 280 bozka ( % 61,81 ) eta gehiengoaren onarpena lortu ditu, hau da, azkenengo hauteskundeetan LABek lortu zituen 295 botuak ( % 60,5 ) baino 15 bozka gutxiago. Gainontzekoek bultzatutako EZak, 159 botu eskuratu ditu ( %35,09 ) , azkeneko hauteskundeetan hirurek batera lortutako 192 bozkak( % 38,72 )  baino 33 bozka gutxiago.

Zenbaki hauek atera baditugu , bozketa eta emaitzen inguruko akusazio eta nahasmeneko estrategia horri aurre egiteko da. Finean baina, gu zenbaki gutxiago, eta lan gehiago egitearen aldekoak gara, hori bai, zintzotasun eta normaltasunarekin.




iruzkinik ez: