2016/10/11



KOMITEAK JAKINARAZTEN DU
Zuzendaritzarekin bilera
Astelehen honetan, urriak 10, langileen batzordea zuzendaritzarekin bildu da, azken honen izenean Pili Gonzalez, gerentea eta Ainara Agirrebengoa, giza baliabideetako arduraduna bertaratu direlarik.

Batzarrari hasiera emanez, gerenteak egungo egoeraren berri eman du. Kalitatearen inguruan, bezero bakoitzarekin zein egoeran gauden azaldu du. Mercedesi dagokionez, gogoratu du uztailean lortu genuela “Q-Help2 hornitzaile kritiko” izendapenetik ateratzea eta nahiz eta abuztuan zenbait arazo izan (bisagrak, Gestamp Palenciako piezak, e.a.), orokorrean kalitateari dagokionez nahiko uda ona izan dela. Orain, behin egoera egonkortuta, Mercedesek helburu anbiziosoagoak ezarri ditu kalitate ratioei dagokienean. Adibidez, errekuperazio lanak, %9an egun,  %5era jeitsi nahi dituzte. Audi eta Renaultekin gauzak ondo dihoaz, baina Volkswagenekin arazoak izaten jarraitzen dugu, batez ere Federlenker eta Kaluga piezekin.

Dirudienez, Gestampeko zuzendaritza ez dago batere gustora, errentagarritasun helburuetatik urrun bait gaude. Ildo horretan, enpresak beste behin aipatu du hurrengo urteko inbertsioetan %50eko jeitsiera aurreikusten duela. Batzordetik, enpresari gogoratu diogu ez dugula onartuko inolako murrizketarik segurtasuna eta lan osasun arloen inguruko inbertsioetan, are gutxiago arrisku larriak ekiditzeko helburuarekin lotuta dauden hoiekin (zenbait instalakuntza babesteko, babes-itxiturak, adibidez).

Enpresak onartzen du Federlenker pieza, diru galerak eta arazoak besterik ekartzen  ez dituen  “zulo beltza “ dela eta seguruenik 2017ko apirila-maiatzerako Alemaniara eramango dutela, bertan  eraikitzen ari diren transfer batean fabrikatzeko.

Bestalde, aurretiaz jakinarazitako Jose Ramón Irigoien eta Itxaso Aurrekoetxearen irteerak (arrazoi desberdinengatik) gogorarazi dizkigute eta arlo teknikoko arduraduna izango den pertsonaren (Iñigo Solchaga) sartzearen berri eman digute. Juanjo Ibarrondok betselako lanak burutuko ditu (nahiz eta orain arteko zenbait mantendu).

Datorren urtera begira, Mercedesek 137.000 ibilgailu inguru egiteko aurreikuspena dauka. Datorren urteko gestio plana (besteak beste lan karga eta beharrezko plantilla zehazten dituena) onartu gabe omen dagoela diote eta ahal dutenean aurkeztuko digutela.

Langileen batzordeak proposatutako gaien inguruan, ordu extrena zen garrantzitsuena. Gure ustez, kontrolez kanpo dagoen gai bat da eta datu zehatzak eskatu dizkiogu enpresari. Egin kontu, abuztura bitartean 12.000 ordutik gora sartu dira, horietatik 7.000 ordu ordainduak izan direlarik. Arlo honetan, gogoratu diogu lan hitzarmenak ordu extren ordainketa debekatzen duela, egoera batean salbu, “lan kaptazioa” delakoan, eta pertsona/urteko 24 orduko mugarekin. Enpresari eskatu diogu, alde batetik jar ditzala beharrezko bitarteakoak ordu extrak ahalik eta gutxien izan daitezan eta bestetik, sartzen direnean, lan hitzarmenean azaltzez den lez, ez ditzala ordaindu, aipatu kasuan salbu. Enpresak erantzun du prest dagoela kontua hilabetero aztertzeko, nondik norakoak aztertu eta irtenbideak bilatzeko, ahal izanez gero. Gure aldetik, oso argi dugu ordu extrak desagertarazi beharreko gaitz larria direla, ezohikoa ohikoa bihurtzen ari dela, eta nahiz eta egia den ezustekoak zein matxura garrantzitsuak izan direla, sarri plangintzak ordu extrak kontuan hartuta egiten direla somatzen dugu. Ordu extrekin behin betiko bukatzea denon ardura da.

Bestetik, kategorien sistemari eta honen ezarpenari dagokionean, enpresari galdetu zaio ia ebaluaketak egin dituen, zenbat, e.a.  Enpresak onartu behar izan du kontua guztiz geldirik dagoela, apenas egin duen ebaluaketarik eta  egin diren kategoria aldaketa bakarrak, postu aldaketekin lotuta egon direla. Urriaren 20ra arteko epea eskatu digu, orduan data zehatzekin eta ekintza konkretuak jasoko dituen plangintza bat aurkeztuko bait digu.

Bestelako zenbait gai ere jorratu ditugu, hala nola, azpikontratazioa (troquelerian batez ere), hurrengo urteko laneko arroparen garbiketa (lantegi osorako), e.a.
                                                                                                                                         Abadiñon 2016ko urriaren 10ean
                                                             ****************************
        
EL COMITÉ INFORMA
           Reunión Comité-Dirección
Este lunes 10 de octubre el comité se ha reunido con la dirección de la empresa, representada por la gerente Pili González y la responsable de recursos humanos Ainara Agirrebengoa.
La reunión ha comenzado con una breve explicación del momento actual por parte de  la gerente. En torno a la situación de calidad con cada cliente, en lo que a Mercedes se refiere, ha recordado cómo el mes de julio logramos salir de la calificación de proveedor crítico Q-Help2. Aunque en agosto ha habido una serie de problemas con bisagras, piezas de Gestamp Palencia,… en general ha sido un buen verano en cuanto a incidencias de calidad. Ahora, con la situación “estabilizada”, Mercedes ha puesto objetivos más ambiciosos en cuanto a ratios de calidad se refiere. Por poner un ejemplo, el re-trabajo, actualmente en un 9%, lo quieren reducir a un 5 %. Con Audi y Renault todo va bien, pero con Volkswagen siguen los problemas, fundamentalmente con las piezas de federlenker y Kaluga.
Por lo que parece, la dirección de Gestamp no está contenta porque no estamos cumpliendo los objetivos de rentabilidad previstos. En esa línea, la empresa vuelve  a reiterar su objetivo de reducir las inversiones del año que viene en un 50 %. En este capítulo, desde el comité le hemos recordado a la empresa que no admitiremos recortes en las inversiones importantes del ámbito de la seguridad y salud  en el trabajo, mucho menos las que puedan estar relacionadas con la supresión de riesgos graves (por ejemplo, cerramientos-protecciones de algunas instalaciones).
La empresa reconoce que la pieza federlenker es un “agujero negro” que no hace más que generar problemas y pérdida de dinero y posiblemente para el mes de abril-mayo del 2017 se la lleven a Alemania donde están construyendo una transfer para fabricarla.
En otro orden de cosas, se nos recuerdan las ya anunciadas salidas de Gestamp Bizkaia de Jose Ramón Irigoien e Itxaso Aurrekoetxea (cada una por diferentes motivos), y nos anuncian la próxima incorporación de una persona (Iñigo Solchaga) como responsable del área técnica. Juanjo Ibarrondo pasará a ejercer otras labores (aunque mantenga algunas de las actuales).
Para el año que viene, Mercedes prevé una producción cercana  a los 137.000 vehículos. El plan de gestión para el año que viene (donde se reflejan entre otras cosas, carga de trabajo, plantilla necesaria,…) dicen que todavía no está aprobado y que nos lo presentarán cuando sea posible.
En cuanto a los temas propuestos por el Comité, el principal era el de las horas extras.  Pensamos que es un tema que está desbarrando, y en esa línea, solicitamos datos a la empresa. Pues bien, hasta agosto, se han metido más de 12.000 horas extras, de las cuales, más de 7.000 horas han sido a cobrar.   En este apartado le hemos recordado que el convenio prohíbe pagarlas salvo en una situación muy concreta que es la “captación de trabajo” y con el límite de 24 horas por persona/año. Hemos solicitado a la empresa que por una parte, ponga los medios para reducirlas a la mínima expresión  y por otra, que no las pague, como claramente lo establece el convenio (salvo en el caso mencionado).  La empresa nos ha respondido que está dispuesta a tratar mensualmente este tema, viendo el porqué de las mismas y para buscar soluciones, si las hubiere. Nosotros tenemos claro que las horas extras son una lacra que hay que erradicar, y pensamos que lo extraordinario se está convirtiendo en ordinario, y aunque pueda ser verdad que ha habido averías muy importantes u otro tipo  de eventualidades que han influido en las mismas, mucho nos tememos que a veces se hacen las planificaciones contando con ellas. Acabar con las horas extras debe ser tarea de todos y de todas.
Por otra parte, en lo referente al sistema de categorías y su aplicación, hemos preguntado a la empresa si ha hecho evaluaciones, a cuántos, etc… Su respuesta ha sido reconocer que el tema está parado y que se han hecho pocas evaluaciones y que los únicos cambios de categoría que se han dado, han sido con cambio de puesto. Nos ha pedido tiempo hasta el 20 de octubre, que es cuando nos presentará un plan con acciones y fechas concretas.
Otros temas que hemos tocado, han sido la subcontratación (principalmente en troquelería), limpieza de ropa para el año que viene (afectará a todo el taller) …

En Abadiño a 10 de octubre de 2016

iruzkinik ez: