PENTSIO ERREFORMAREN ONDORIOAK

https://docs.google.com/viewer?a=v&pid=explorer&chrome=true&srcid=0B7938sDQ3F2LZTJlMDA2ZGUtNmNiMS00MTVlLWE0NDctYWY5ODU1ZjMyYmEw&hl=es

DURANGALDEA | Paktu sozialaren iruzurra salatu du LAB sindikatuak


Hona hemen LAB sindikatuak bidalitako prentsa oharra:
Prentsa ohar honen helburua aste hauetan publiko egin den Paktu Sozialaren iruzurra salatzea da. CC.OO eta UGT sindikatuek Espainiako Gobernuarekin batera hainbat datu egin dituzte publiko baina beste gauza asko “ahaztu” egin zaizkie. LAB sindikatuak, hain zuzen, datu horietan oinarritua, Gizarte Segurantzak ez duela inondik ere porrot egin, sistema publikoaren defentsa irmoa eta sindikatu espainiar horiek beren burua saldu izana salatu nahi dugu.
Gainera, ematen ari diren erreforma guztiek enpresa-buruei lehenago zutena baino are babes gehiago ematen diela ere salatu nahi dugu; nahi dutena, nahi dutenean eta nahi duten bezala egiteko askatasun osoa ematen die. WEC eta Nuestra Señora de Begoña enpresetan gertatzen ari dena da horren adibide eta, horregatik, laburrean bada ere egoera horiei buruz LABen irakurketa helarazten dugu.
PAKTO SOZIALAREN IRUZURRA
Azken urteotan, Gobernuaren eta Espainiako gehiengo sindikalaren artean egon den pakturik sozialena, zabalena eta borobilena bezala saldu digutenaz hitz egiteko garaia da. Iruzurrak argitu eta paktu hori, langileon eskubideen aurkako eraso basati bat dela argi eta garbi esateko momentua da. Paktu horretan jakin genuen, erretiro adina atzeratuko zutela, orain egoera prekarioenean daudenak gehiago marjinatu behar zituztela eta, finean, pentsio osoa izateko eskubidea egun batetik bestera kenduko zigutela.
Akordio horretan onartu dutenez, erretiro adina 65etik 67 urtetara atzeratu da eta gutxika-gutxika egingo da; 2013-2018 bitarte hilero gehituko da eta 2019tik aurrera 2 hilabete ekitaldiko. Hala ere, 65 urterekin jubilatuko dira 38 urte eta erdi kotizatu dituena. CCOO eta UGT gustura gelditu dira neurri honekin, langileen %50a 65 urterekin jubilatuko dela esan eta gero. Lotsa gutxi eduki behar da horrelako baieztapena egiteko, eta langileen beste %50ak ez al du eskubide berdina ala? Eta belaunaldi berriei zer? Lan merkatura sartzea gero eta zailagoa denean, kontratu mugagabeak lortzea amets bat bihurtu dutenean edota langabezia datuak ikusita, gezur horri eutsi behar al diote? Belaunaldi berriak ere 65 urterekin jubilatuko al dira? Ez noski!
Beraz, gezurrez jantziriko “paktu anti-soziala” sinatu dutela esan genezake. Eta zergatik? Diruaren truke, bai! CC.OO. eta UGTk beren burua saldu dute eta, horrekin batera, gure eskubideak saldu dituzte. Horren adierazgarri, 2009. urtean CCOO izan zuen 3.239.346€tako finantziazioa eta 2010eko 72.622.927 euroak edota UGTek 2.793.818 eurotik 69.146.647ra izandako igoera. Kasualitateak? Ez noski, hor dago akordioaren muina eta salmenta prezioa. (Datu iturriak: 2010: BOE num. 300 (viernes 10 de diciembre de 2010, Sec III. Pag. 102458 // 2009: BOE num. 286 (viernes 27 de noviembre de 2009), Sec III. 100724).
Gertatutako guztia da larria, bai horixe! Baina egindako guztia gure hobe beharrez egin dutela sinestaraztea, hori barka ezina da. Diotenez, sistema publikoak porrot egin du eta Gizarte Segurantza defizitarioa omen da, baita zera ere! Gizarte Segurantzak 2010eko ekitaldia 2.387 milioitako irabaziekin bukatu zuen. Non dago galera? Non daude zenbaki gorriak? Non dago arazoa? Sistema publikoa munduko herrialde batean ere ez da defizitario, bertako agintariek bihurtzen dute defizitario. Kasu honetan, argi eta garbi, pentsio pribatuak bultzatzeko antolatu dute antzerki handi hau. Eskubide publikoak lapurtuaz, pentsio pribatuen salmenta handitu nahi dute. Ba al dakizue, hain justu, Banka horri Espainiako Gobernuak 15.000.000 euro eman dizkiola? Sistema publikoarentzako ez, baina aberatsentzako bai, nola uler daiteke hori?? Zenbaki dantzari eutsita, harrigarria den beste kontu bat azaldu nahi dugu. Gizarte Segurantza defizitarioa dela dioten horiek, urte luzez gure pentsioetarako bildutako dirua, Estatuaren gastu komunetarako eta Estatu Bonoak erosteko erabili dute; eta agian horregatik azaldu daiteke nola iaz Gizarte Segurantzak 8.502 milioitako irabaziak izan zituela eta aurten 2.000 milioi pasa.
Egoera honetan, beste behin ere, euskaldunoi gure erabakitzeko eskubidea urratu zaigu. Euskal Herriko gehiengo sindikalak argi esan du ez duela erreforma hori onartzen, ez duela Estatu Espainolaren lan-politikarekin bat egiten; ez lan erreforma, ez pentsioen erreforma ezta politika orokorrarekin ere.
Gauzak aldatu beharra dute, herri bezala zor zaigun errespetua oinarri izanda, gure erabakitzeko eskubidea bermatu behar zaigu. Euskaldunok gure Lan-politika eta gure lan-sistema adostu dezagun. Sistema euskaldun eta publikoa, langileen eskubideak izango dituena bere oinarrian. Gehiengo sindikalaren dekalogoan aldarrikatzen den bezala, enpleguaren alde jokatzea, langileak erraz kaleratzen utzi beharrean; eta dagoen enpleguaren kalitatea hobetzea. Lan-baldintzetan berdintasuna bermatzea, eta diskriminazioak ezabatzea. Gizarte-prestazioak ugaltzea, langabeziaren eta pobreziaren hazkundeari aurre egitearren. Zerga-politika bidezkoa eta gehikorra izatea, aberastasuna zuzenago banatzen laguntzeko modukoa. Osasun eta hezkuntzaren gastu publikoa igotzea, garatuen dauden herrialdeen bataz besteko mailarekin berdintzearren. Sektore publikoa bultzatzea, eta garapen ekonomiko eta sozialaren eragile bihurtu. Horretarako, finantza-sistema publiko bat behar da, baita industria eta energiako sektore publiko sendo bat ere, eta gainera, sektore-mailako politikak lerrokatzea. Askatasun sindikala bermatzea, gehiengo sindikalak errespetatzea, greba-eskubideari oztoporik ez jartzea (gutxienezko zerbitzuak gehiegizkoak izan gabe), eta zenbait sindikaturi, daramaten ibilbideagatik ezarri dieten bazterketa amaitzea. Halaber, epaileek gehiegizko eskusartzerik ez egitea lan-harremanen esparruan. Politika ekonomiko eta sozialen diseinuan gizarte-partehartzea sustatzea, eta garrantzizko gaietan jendartearen iritzia benetako kontsulta eta erreferendum lotesleen bidez aintzat hartzea (zergen erreformak, abiadura handiko trena, gizarte-soldata…). Lan harremanetarako eta gizarte-babeserako euskal esparru bat sortzen ahalegintzea, Hego Euskal Herriak berezko legeak egitea izan dezan enplegu, negoziazio kolektibo eta gizarte babesaren arloetan. Hori horrela, hurrengo neurri hauek, besteak beste, hartu ahal izango ditugu: lanaldia murriztu, aparteko orduak kendu, erretiro-adina aurreratu, enpleguari buruzko benetako politikak egin, pentsioen sistema hobetu, eta soldatak duinagoak bihurtu.
LAN POLITIKA BASATI HORREN ADIBIDEAK:
Lan erreformak berak eta enpresa buruek duten “gobernu-babesak” egoera latzak ekarri dizkigu. Gure eskualdean bertan, asko dira egoera gogorra bizi duten langileak.
WEC (Zornotza) eta Nuestra Señora de Begoña funeraria (Iurreta) horren adibide garbia dira.
WEC Ormazabal Taldeko enpresa da eta duela bi aste langile bat kaleratu du, urtarrilaren 28an hain zuzen. Diziplinazko kaleratzea argudiatu du enpresak; diotenez langile horrek ez zuen behar bezala errenditzen eta holakoetan beharrezkoak diren aurre-abisu guztiak jaso omen ditu langileak. Sindikatutik hori ez dela egia esan behar dugu, ez langileak ezta Komiteak ere ez dute pertsona horren inguruko kexa bat ere jaso. Bai batak zein besteak kaleratzearen berri izan dute, besterik ez. Beraz, salatu behar dugu kaleratzea gezurretan oinarritu dela. Gainera, hori gutxi ez eta enpresaren esana betetzen ez duten beste langile guztiak ere kaleratzearekin mehatxatu ditu enpresak. Langile bat gezurretan oinarrituta kaleratu eta mehatxu-estrategia abiatu dute WEC-eko arduradunek.
Nuestra Señora de Begoñan ere egoera oso gogorra da aspalditik, baina azken hauteskunde sindikaletan LAB-ek delegatua lortu duenetik, egoera jasan ezina da. Lan egutegia, delegatuarekin hitz egin gabe, langileei banatu zien enpresak. Egutegi hori egokia ez zenez LABen iritziz, lan ikuskaritzan salaketa jarri zen 5 langileren izenean. Gertaera hori dela eta, Enpresako gerenteak langile bati eraso egin zion. Langileak salaketa jarri eta “epaiketa azkarra” egin zen, bertan akordio batera iritsi ginelarik. Enpresak jarrera aldatuko zuen eta zuen langilearen aurkako neurririk hartuko, horren ordez, langileak salaketa kenduko zion gerenteari. Aste bete beranduago, diziplinazko kaleratzea aitzaki hartuta, enpresak langile bi kaleratu zituen, “kasualitatez” langile horren neska laguna eta honen ama. LAB sindikatuan daukagun informazioaren arabera, gerentea langile guztiak mehatxatzen ari da. Gure delegatuari hauteskundeetan langileek emandako ardura kendu nahi diote eta, berez, delegatu batek duen legitimitate guztia zapaldu nahi dute.
LAB sindikatuak egoera hauen aurrean eta aurrerago egon daitezkeenetan, zera adierazi nahi dugu:
* Ez dugu gure delegatu, afiliatu edota edozein langileren aurkako mehatxuzko kudeaketarik onartu.
* Langileen lan baldintza eta eskubideak defendatuko eta borrokatuko ditugu.
* Ez dugu lanpostu suntsiketa edo kaleratzerik onartuko.
* LABek langile mugimendua aktibatuko du bi enpresaburu horien aurrean egoera normaldu eta eskubideen defentsa aitortu eta bermatu arte.
* Publikoki salatzen dugu, egungo lan-politikek horrelako jarrera eta jardunbideei ematen dien

1 comentario:

LAB GESTAMP BIZKAIA dijo...

http://www.gara.net/paperezkoa/20110220/249664/es/Zapatero-ha-hecho-reforma-pensiones-cobardia