2015/06/09

Adi¡¡ ekainak 15, 17 eta 19an ere elkarretaratzeak egingo ditugu, 12 etatik 15 etara. Zatozte eta parte hartu hitzarmen duinaren defentsan.

 Komitearen elkarretaratzea Hitzarmenaren alde ekainak 11eta 12


**************
Komiteak jakinarazten du

2015eko LAN HITZARMENAREN NEGOZIAZIOA

Martxoak 17an, enpresako zuzendaritzari lan hitzarmenerako gure plataforma eman genion, aztertu zezaten, eta lehenbailehen, berori negoziatzeko bilera batera deitzeko eskatu genien. Lan Hitzarmenerako plataforma hori Komitean ordezkatuta dauden hiru sindikatuekin adostu zen.  Komiteak aurkeztutako haserako plataforma (negoziagarria) horretako puntu garrantzitsuenak hurrengoak dira:
        
IRAUPENA- 2 urte.

LAN ORDUAK- Urte bakoitzeko 4 orduko murriztea. Legezko zaintzagatiko lanaldi murrizpena duten langileek beraien ordutegia aukeratu ahal izatea, lanaldi zatitua duten langileek, beraien laneguna hasteko ordu bateko malgutasuna izatea .
LAN EGUTEGIA – Lan egutegi aldaketak zigortzea, aldaketa hauek etengabe erreleboko arduradunaren kapritxora egin ez daitezen (200 euro urteko bigarren aldaketatik aurrera) eta lan egutegia aldatzeko gutxieneko 15 eguneko aurre-abisuak ez dezala bat egin oporraldiarekin.
ORDAINDUTAKO BAIMENAK- Hainbat baimen hobetzea (seme-alabak ezkontidearekin parekatzea, gaueko txandan zaudenean orduak hartu ahal izatea medikura joateko…)
ORDAINDU GABEKO BAIMENAK- 12 urte baino gutxiagoko seme-alabagatiko baimen bat sortzea, kotizatua izango dena, baina soldatarik gabekoa.

ESZEDENTZIAK- Legalki ezarritako eszedentzietatik gaindi, beste eszedentzia bat adostea lanpostuaren erreserba izango duena (borondatezko eszedentziak duen bakarra kategoria berdin edo antzekoetan kontratatzeko lehentasuna) muga negoziagarriekin.

LANEKOAK EZ DIREN GAIXOTASUN EDO ISTRIPUENGATIKO  BAJEN OSAGARRIAK- Eskala dagoen bezala uztea proposatzen da, baina zerbait gaineratuz, hots, baja 3 hilabete baino gehiagokoa denean %100 ordaintzea.

SOLDATA IGOERA ETA HELBURUENGATIKO PRIMA- 2015erako, oinarrizko soldatan 700 euroko soldata igoera lineal bat proposatzen dugu (gogoratu beharra dago plus asko oinarrizko soldataren arabera doazela- pizgarri falta, gaueko plusa, 4. eta 5.erreleboak, ondorioz igoera 700 euroko baino gehiago izango da) eta 200 euro kontsolidatuak helburuengatiko priman. 2016rako, %2ko igoera portzentual bat proposatzen dugu eta 200 euro kontsolidatuak helburuengatiko priman. Bi urtetan , urte bakoitzeko KPI errealaren bermearekin.


PROMOZIAK ETA KATEGORIEN HAY SISTEMA- Promozio denak publiko egin daitezela, kategoria berdinean soldata desberdinak ez egotea, eta 10 urte baino gehiago kategoria berdinean dauden langile guztiek eskubidea izan dezatela maila kontsolidatura pasatzeko, dagokion soldata igoerarekin.


LANEKO ARROPAREN GARBIKETA- Trokelgintza eta mantentze sailetako,  montadoreentzako    postu hauekin hasi)  eta beharrezko den postu guztientzako arropa garbiketa

Hasieratik argi genuen, eta horrela jakinarazi genion enpresari, negoziatzeko puntu gutxi aurkezten genituenez (oinarri sendoa duen lan hitzarmena dugu), negoziazio serio, azkar eta ondradu bat nahi genuela. Horregatik hasi genuen negoziaketa, azken akordioa izan daitekeenaren nahiko hurbil dauden proposamenekin. Era berean, enpresari esan genion, Lan Hitzarmen honetan, esfortzu bat egin beharra zuela soldaten atalean, aurreko urteetako hitzarmenetan, soldata igoera moderatuak adostu genituelako  ERE osteko egoera batetik gentozelako  eta proiektu berri bat ezartzeko testuinguru batean geundelako, guzti horrek suposatzen duenarekin.

Adostasunetara heltzeko asmoarekin, plataformako puntu batzuk erretiratzeaz aparte, lanorduen murrizketa adibidez (enpresak ere lanorduak igotzeko eskaera erretiratu du), etengabe jakinarazi diogu enpresari, prest gaudela bere proposameneko puntu batzuk negoziatzeko, beti ere, soldata igoera egoki bateri buruz hitz egiten badugu, eta izaera sozialeko puntu batzuk lotzen baditugu.

Azkenean, hainbeste aste eta gero, enpresak helarazi digun  azken proposamena (negoziatzeko duen interes faltaren adierazgarri), ekainak 4ko batzarrean hain zuzen ere, laburbilduta hurrengoa da:

IRAUPENA- 2 urte.
LAN ORDUAK- Dagoen bezala mantentzea.
MALGUTASUNA- 10 lan eguneko lan poltsa bat planteatzen da ( Mercedesek duenaren oso antzekoa ) aktibatu daitezkeen egunekin, hots, poltsa positiboa, eta lan egin gabe utzi daitezkeen egunekin, hots, poltsa negatiboa. Konpentsazioa, egun bat egun bakoitzeko izango da, hurrengo kasuetan salbu: Larunbat edo deskantsu egunetan (egun bat + 80 euro) eta igande edo jaiegunetan ( egun bat+ 90 euro).

SOLDATA IGOERA-
2015- Mercedeseko 95.000 ibilgailu baino gutxiago- % 0.
          95.001-125.000 Mercedeseko ibilgailu- %0,2 %.
         Mercedeseko 125.000 ibilgailu baino gehiago - % 0,4.
        

2016- Mercedeseko 115.000 ibilgailu baino gutxiago- % 0.
          115.001-125.000 Mercedeseko ibilgailu- %0,2 %.
         Mercedeseko 125.000 ibilgailu baino gehiago - % 0,4.
        
2017- Mercedeseko 115.000 ibilgailu baino gutxiago- % 0.
          115.001-125.000 Mercedeseko ibilgailu- %0,2 %.
         Mercedeseko 125.000 ibilgailu baino gehiago - % 0,4.

HELBURUENGATIKO PRIMA-
Parte finkoa ez igotzea eta 50 euro urteko EZ KONTSOLIDATUAK  kobratzea proposatzen dute , azken hauek beti ere aurreko urteko absentismo indizea hobetzen baldin bada.

Beste gainontzeko proposamenei , gaixotasunagatiko osagarriak hobetzeko proposamenari kasu, ezetz esaten diote, eta ezetz esaten ez dieten proposamenei, zenbait klausula jartzen diete,  erabakia beti enpresako zuzendaritzaren eskutan geratu dadin.



Laburbilduz, enpresaren proposamena, denari EZ esatea da, 3 urteko Lan Hitzarmen luze bat, eta soldata igoera “miserable” bat, urte batzutarako, zeinetan ziurrenik produkzio zein fakturazio errekorra egingo dugun. 2015ean zehar soilik, Gasteizko Mercedesek, 98.000 ibilgailu egitea aurreikusten du, eta zifra horri gainera, Txinarako zein errekanbiotarako piezak batu behar zaizkio (ibilgailuetara itzulia 10.000 inguru).

Argi dago, zuzendaritzak proposamen honekin, komiteari zein ordezkatzen duen plantillari dion errespetu urria adierazteaz gaindi, negoziatzeko duen gogo eza adierazten duela.

Guzti honengatik, enpresari, jarrera aldaketa eta proposamen serioak egin ditzan eskatzeaz aparte, komitekideok, aste honetan zehar mobilizazioak hasiko ditugu, ostegun eta ostiralean, 13´30-14´30 etara enpresa aurrean kontzentratuz.

Informatzen jarraituko dugu

Abadiñon 2015 ekainaren 8an
*********************


EL COMITE INFORMA

NEGOCIACION CONVENIO 2015

         El 17 de marzo entregamos una plataforma de convenio a la dirección de la empresa, solicitándoles que la analizarán y nos convocarán a la mayor brevedad posible a una primera reunión para comenzar las negociaciones del mismo. Dicha plataforma de convenio se consensuó entre los tres sindicatos representados en el comité de empresa. Los puntos más importantes de la plataforma inicial (y negociable)  presentada por el comité de Empresa eran los siguientes

VIGENCIA- 2 AÑOS.

JORNADA LABORAL- Reducción de 4 horas anuales. Que el personal que este en reducción por guarda legal pueda elegir horario, que el personal de jornada partida tuviese una flexibilidad de 1 hora para iniciar su jornada

CALENDARIO LABORAL - Penalizar los cambios de calendario al objeto de que no se hiciesen cambios continuos al capricho del responsable de turno, (200 euros a partir del segundo cambio del año), y que el preaviso preceptivo de los 15 días para cambio de calendario no coincidiera con periodo vacacional.
PERMISOS RETRIBUIDOS- Mejora de varios permisos (igualar hijos a cónyuge, poder coger horas para medico cuando se esta de noche,…)

PERMISOS NO RETRIBUIDOS- Crear un permiso no retribuido pero cotizado para el cuidado de hijo
menor de 12 años ( con limite de trabajadores que se puedan acoger al mismo).

EXCEDENCIAS- Además de las excedencias legalmente establecidas, crear una excedencia con derecho a reserva de puesto de trabajo (la excedencia voluntaria solo tiene prioridad de entrada en una vacante de tu categoría) con limites negociables.

COMPLEMENTOS EN BAJAS ENFERMEDAD Y ACCIDENTE NO LABORAL- Se propone dejar como esta la escala pero añadiendo que en los casos que la baja supere los 3 meses se pague el 100 %.

INCREMENTO SALARIAL Y PRIMA POR OBJETIVOS-
Para el 2015 proponemos una subida lineal de 700 euros en el salario base (recordar que varios pluses van en función del Salario Base – Carencia incentivo, Plus noche, 4º y 5º relevo  con lo que la subida sería de más de 700 euros) y 200 euros consolidados en la prima por objetivos. Para el 2016 planteamos una subida porcentual del 2 % y 200 euros consolidados en la prima por objetivos. Los dos años con la garantía del IPC Real de cada año.

PROMOCIONES Y SISTEMA HAY CATEGORIAS- Que todas las promociones se hagan públicas, que no haya salarios distintos en la misma categoría, y que todo el personal que lleve mas de 10 años en una categoría tenga derecho a pasar al nivel consolidado con su consiguiente incremento en el salario.

LIMPIEZA ROPA DE TRABAJO- Que se limpie la ropa al personal de los departamentos de troquelería, mantenimiento, y montadores y demás  puestos que así que lo requieran ( empezar con estos departamentos ).

Desde el principio teníamos claro, y así se lo hicimos saber a la empresa, que dado los pocos puntos que presentábamos (tenemos un convenio con una base sólida), queríamos  una negociación sería, ágil y honrada, de ahí que empezáramos con unas propuestas muy cercanas a lo que debería ser lel acuerdo  definitivo. También le transmitimos a la dirección que considerábamos que en este convenio, la empresa tenía que hacer un esfuerzo en el capítulo salarial, dado que veníamos de convenios con subidas moderadas contextualizadas en un entorno post ERE y arranque de un nuevo proyecto con todo lo que ello supone.

En aras de llegar a un acuerdo, además de retirar varios puntos de la plataforma como la reducción de horas de trabajo ( la empresa ha retirado su petición de aumento de la jornada ) , hemos estado transmitiendo  a la empresa de manera continuada, nuestra disponibilidad a negociar varios puntos de su propuesta siempre que hablemos de una subida salarial en condiciones, y atemos algunos aspectos sociales.

Pues bien después de tantas semanas, la última propuesta (claro reflejo de su nula intención de negociar) que nos ha entregado la dirección de la empresa, en la reunión del miércoles 4 de junio, fundamentalmente  es la siguiente:
VIGENCIA- 3 AÑOS.
JORNADA LABORAL- Mantenerla.
FLEXIBLIDAD- Se plantea una bolsa de 10 jornadas de trabajo (parecida a la que tiene Mercedes), con días que se pueden activar, bolsa positiva, y bolsa negativa, con días que se pueden dejar de trabajar. La compensación será de día por día, salvo en los caso que abarque sábados o días de descanso (1 día  + plus de 80 euros) y domingos y festivos (1 día  + plus de 90 euros).

INCREMENTO SALARIAL-
2015- Menos de 95.000 vehículos Mercedes – 0 %.
         95.001 -125.000 vehículos Mercedes – 0,2 %.
         Mas de 125.000 vehículos Mercedes – 0,4 %.

2016- Menos de 115.000 vehículos Mercedes – 0 %.
         115.001 -125.000 vehículos Mercedes – 0,2 %.
         Mas de 125.000 vehículos Mercedes – 0,4 %.
                  
2017- Menos de 115.000 vehículos Mercedes – 0 %.
         115.001 -125.000 vehículos Mercedes – 0,2 %.
         Mas de 125.000 vehículos Mercedes – 0,4

PRIMA POR OBJETIVOS-
No incrementar la parte fija y la posibilidad de cobrar 50 euros anuales más NO CONSOLIDABLES si el año en cuestión mejora el índice de absentismo del año anterior.

A todas las demás peticiones como por ejemplo mejorar los complementos de enfermedad dicen que no, y a lo que no dicen que no le ponen unas clausulas para que la decisión  siempre quede en manos de la dirección de la empresa.


En Resumen lo que la empresa propone, es NO a todo, un convenio largo de 3 años, y una propuesta “miserable” de subida , para unos  años en los cuales probablemente hagamos record de producción y facturación.  Solo este año, el 2015,  Mercedes Vitoria prevé 98.000 vehículos y a eso habría que sumarle  la producción de piezas para  China y recambios      (que traducido a vehículos sería como 10.000 furgonetas más).
Esta claro que esta raquítica propuesta, además de ser una falta de respeto al Comité de Empresa y la plantilla que representa,  demuestra la nula voluntad de negociación de la dirección de la empresa.

Por todo ello, además de pedirle a la empresa esta semana, el comité de empresa iniciara unas movilizaciones, en forma de concentración delante de las instalaciones de la empresa, este jueves y viernes de 13,30-14,30.


Seguiremos informando


Abadiñon 2015 ekainaren 8an

iruzkinik ez: