2018/05/22

Gaur eguerdian "estatalizaziorik ez!" lemapean burututako konzentrazioan parte hartu duzuen guztiok zoriondu nahi zaituztegu  emandako babesagatik. eskerrik asko!

 Muchas gracias a todas y todos los que habeis participado hoy al mediodia en la concentracion "estatalizaziorik ez!".

             
               MAIATZAK 30EAN ESTATALIZAZIOARI EZ!!



GESTAMP
BIZKAIA
 


Datorren maiatzaren 30ean, LAB sindikatuak, pairatzen ari garen  estatalizazio prozesuari  aurre  egiteko , mobilizazio eta lanuzte ( 2 ordutaraiñokoak ) eguna deitu du. Gestamp Bizkaiari dagokionez, LABeko sail sindikalak , mobilizazio egun horrekin bat egitea erabaki du, 12,00etatik 13,00etara burutuko den lanuztearekin ,enpresaren instalazio aurrean elkarretaratze bat eginez. Deialdi honekin aukera eman nahi diegu Gestamp Bizkaiako langileei mobilizazio hauetan parte hartu dezaten . Goizez edo lanaldi zatituarekin daudenek lanuztea egin dezakete, eta arratsaldeko errelebo, gaueko errelebo, edo jai daukatenei , eguerdian egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitzen ditugu.

Aldizkaritxo baten bidez, saiatu gara azaltzen zer den estatalizazio prozesua, eta zeintzuk bere efektu , ondorioak, etab-ak euskal herriko langileengan.

ü   Negoziazio kolektiboa zentralizatu nahi dute, hitzarmen probintzialekin bukatuz. Zenbait sektoretan ( kolektibitateak, drogeriak,..) hitzarmen probintzialak egitea debekatu dute, eta beste batzutan ( metala, eraikuntza,ostalaritza,..) negoziatu daitezkeen materiak murrizten ari dira. Era berean, historikoki estatuko hitzarmena izan duten sektoreetan  ez dute uzten Euskal Herrian negoziazio mahairik zabaltzea. Nahi dutena , extremaduran zein Euskal Herrian , soldata eta lan baldintza berdinak izan ditzagula, danok berdinduz, beherantza noski.

ü   Soilik, Euskal Autonomi Erkidegoan, 2012ko erreformaz geroztik, hitzarmen estatalen menpeko langileak, %21 izatetik, %34ra pasatu dira, hau da, %17 gehiago.

ü   Negoziazioa zentralizatzen bada, negoziatu ahalko duten sindikatu bakarrak, UGT eta CCOO izango dira nagusiki( estatu osoan ezarriak ez gauden sindikatuak ez dugu ezer egiterik izango) , eta badakigu nolako akordioak egiten dituzten sindikatu hauek, langileak behin eta berriz salduz.

ü   Guzti hori, Gasteiz eta Iruñeako gobernuen oniritzi eta Confebask patronalaren laguntzaz ari dira egiten, zeintzuk nahita ari diren hitzarmen probintzialen negoziaketak oztopatzen.

Zenbait kasutan lotsagabeago eta bestetan ezkutuago, baina gutxinaka gutxinaka, sirimiria legez, estatalizazioa dena ari da ziprinstintzen.Ez badiegu aurre egiten, oso denbora laburrean, euskal herriko langileoi dagozkigun kontu guztiak Madrilen negoziatuko dira. Horrek, berton negoziatzeko eskubidea galtzeaz gaindi, soldaten murrizketa handi bat eta lanorduen igoera desproportzionatu bat suposatuko dute.

Inork pentsatzen baldin badu, honek Gestamp Bizkaiako langileoi ez digula eragiten , erabat erratua dago. Nahiz eta Enpresako Hitzarmen propioa izan, bertan erregulatuak ez dauden gaietan, Bizkaiako Metaleko Hitzarmenean araututakoaren arabera funtzionatzen dugu. Makina bat urtetan  negoziatu ez den hitzarmen bat da Metalekoa. Nahiz eta duela gutxi berriro zabaldu den negoziazio mahaia , patronalari ez zaio antzematen inongo borondaterik akordioetara heltzeko. Azkenean, ez baditugu gure negoziazio markoak defendatzen, berandu baino lehen , estatu mailako metaleko hitzarmen bategaz aurkituko gara, non gairik gehienak arautuko dituen, soilik gai gutxi batzuk ( soldata igoera, kontratazioa,..) utziko dizkigutelarik enpresa mailan negoziatzeko. Jokoan dagoena , milaka euskal langileren lan baldintzak dira. Ezin dizkiegu oparitu gure eskubideak.

Maiatzak 30ean

12,00etatik-13,00 etara

LANUZTEA

MOBILIZATU


                                      30 DE MAYO NO A LA ESTATALIZACION



GESTAMP
BIZKAIA
 


El próximo 30 de mayo el sindicato LAB ha llamado a una jornada de movilización y paros ( de hasta 2 horas ) para hacer frente al proceso de estatalización que estamos sufriendo. En el caso de Gestamp Bizkaia , la sección sindical de LAB ha decidido adherirse a dicha jornada de movilizaciones, convocando un paro de 12,00-13,00 del mediodía en frente de las instalaciones de la empresa. Con esta convovatoria queremos dar posibilidad a que los trabajadores y trabajadoras de   Gestamp Bizkaia tomen parte en la movilización. Los que estén de mañana o jornada partida que secunden el paro, y a los que estén de relevo de tarde o de noche les pedimos que acudan a la concentración del  mediodía.

Mediante una revistilla, hemos intentado explicar que es el proceso de estatalización, su efectos y consecuencias, etc. en los trabajadores y trabajadoras vascas.

ü  Quieren centralizar la negociación colectiva, cargándose todos los convenios provinciales. En algunos sectores ( colectividades , droguerías,.. ) han prohibido hacer convenios provinciales, y en otros ( metal, construcción, hostelería,..) están reduciendo las materias que se pueden negociar. De igual manera no permiten abrir en Euskal Herria las mesas de negociación de los convenios que históricamente se han regido por el convenio estatal. Quieren que en Extremadura y en Euskal Herria  cobremos lo mismo, y tengamos las mismas condiciones, igualándonos, como no a la baja.

ü  Solo en la Comunidad Automoma Vasca, desde la la reforma laboral del 2012, el numero de trabajadores y trabajadoras bajo convenios estatales, ha pasado de un 21 % a un 34 %, es decir mi 17 % más.

ü  Si se centraliza la negociación los únicos sindicatos que podrán negociar serán fundamentalmente CCOO y UGT( los que no estamos implantados en todo el estado no pintaremos nada ), y ya sabemos que tipo de acuerdos hacen estos sindicatos, vendiendo una y otra vez a  los trabajadores y trabajadoras.

ü  Todo ello lo están haciendo con la connivencia de la patronal vasca Confebask, que esta bloqueando las negociaciones delos convenios provinciales, y los responsables de los gobiernos de Gasteiz e Iruña.



En algunos casos son mas descarados y en otros va más sibilinamente, pero  poco a poco, como el sirimiri la estatalización lo va impregnando todo. Si no les hacemos frente en poco tiempo todo lo que nos atañe a los trabajadores y trabajadoras vascas se negociará en Madrid, suponiendo además de la perdida del derecho a negociar aquí  nuestras condiciones , una reducción drástica de los salarios y aumentos desproporcionados de las jornadas laborales.



El que piense que a los trabajadores y trabajadoras de Gestamp Bizkaia esto no nos va ni nos viene se equivoca de plano. Aunque tengamos convenio propio, en lo no  dispuesto en el , nos regimos por el convenio del metal de Bizkaia. Un convenio que lleva varios años sin firmarse y  aunque la mesa de negociación se haya abierto recientemente , no se atisba ninguna intención de la patronal para llegar a un acuerdo. Al final si no defendemos  nuestros marcos de negociación, mas pronto que tarde nos podemos encontrar con un convenio estatal del metal que en el futuro regule la mayoría de nuestras condiciones laborales , dejando a los convenios de empresa unas pocas materias ( subidas, contratos,...)para negociar.



Lo que esta en juego son las condiciones de miles de trabajadores y trabajadoras vascas. No les podemos regalar nuestros derechos.

El 30 de mayo

12,00-13,00 HORAS

 PARO


MOVILIZATE

iruzkinik ez: