2019/02/26

INFORMATZEN
Gure helburua ez da beste sindikatu batzuen oharrak erantzuten hastea, baina CGTk , 2019/02/14 ko Komitearen idatzian azaldutakoaren inguruan ,ataratako azkenengo oharraren harira zenbait “argipen” egin nahi genituzke.

Denok dugu eskubidea jasotzen ditugun informazioak nahierara interpretatzeko, baina langileen ordezkariak garenoi, eskatu ahal zaigun gutxieneko bat da , gure lana ardura pixka batez egitea.

Denok gara jakitun, Mercedesek dioenaren eta egiten duenaren arteko aldeaz. Gure bezero printzipalari ( salmenten %70 dena) gertatzen zaionak guri ez digula zuzenean eragingo, 2019an 152.000 ibilgailu ekoitziko dituela pentsatzea nahiz eta motore berriak muntatzen hasi,...ez dakigu ezjakintasunaren erakustaldi bat den, edo eta txarrago, bizi dugun egoeraren gaineko analisian seriotasun eta ardura falta nabarmen baten erakustaldia. Errealitatea ez da aldatuko begiak ixtearekin soilik. Dena ez da komiki baterako gaia. Ez dakigu zer ekarriko digun etorkizun hurbilak, baina plantillak ezagutu behar ditu gainean dauzkagun hodei beltzak. Komiteko gainontzeko partaideok, ez daukagu inongo beharrik azaldu diezaguten zeintzuk diren balizko ERE bat saihesteko neurriak. Urte bukaera “salbatzeko” egin genuen akordioa da horren lekuko. Akordio bat, CGTri hasieran onartzea asko kostatu zitzaiona, esan dezagun bidenabar. Orainartean, egoera “etxeko” neurriekin konpontzen saiatu gara. Galdutako orduak % 50ean banatzeko akordioaz gaindi, ebentualen kontratuak ez berritzea ( bizi dugun egoera lehenengo ordaindu dutenak), errelebu edo txanda aldaketak, edo eta formazioko zenbait orduk , aurreko egoerak nolabait “gainditzeko” balio izan dute. Etorkizunean gauzak nola datozen ikusita, ikusiko dugu eskema erreplikatu daitekeen edo eta ERE bezalako eszenatoki batera joan behar garen ezinbestean.

Era berean, garrantzitsua da plantillari jakinaraztea, formazioko orduek, momentu jakin batean, egoera bati aurre egiteko balio dezaketela, baina formazioa plantila guztiari momentu berean ematea ezinezkoa denez, ez da neurri bat horren azkar eta moldagarria. Atal honetan, geldialditxo bat egin nahi dugu, zenbait kontu azaltzeko pertsonalari. Alde batetik “metaleko agiri profesionalerako“ formazioa dugu. Horren harira, enpresak 2018-2019 urteen artean nahitanahiez 20 orduko formazioa eman behar die langileei hainbat gaitan. Ordu hauek exigibleak dira eta geldialdi batzuetako zenbait hutsune bete ditzakete. Beste alde batetik, langileen estatutiko 23.artikuluak ezartzen dituen orduak daude, zeintzuk CGTk mantra batean moduan aipatzen dituen, berauei buruz irakurketa desegoki bat eginez. Langileen estatutoko 23. artikuluak hurrengoa dio, “ Enpresan gutxienez urte bateko aintzinatasuna duten langileek, urteko 20 orduko baimen ordaindu baterako eskubidea izango dute, enplegura lotutako formazio profesionalerako, enpresaren jarduerarekin lotura izango duena, 5 urterainoko epean akumulugarriak direnak”. Horrek ez du esan nahi, enpresa urtean 20 orduko formazioa ematera behartua dagoenik ( edo 100 azkenenego urteetan ez bafa formaziorik eman). Artikulu horretan esaten dena da, langile batek formazioko kurtsoren bat egiten badu, enpresaren jarduerarekin zerikusia duena ( gustatu edo ez gustatu zerikusia duen edo ez enpresak erabakiko du ), baimen ordaindu baterako eskubidea duela. Langilearen eskubideak ez dakar berarekin enpresak formazio hori emateko obligazioa. CGTren arduragabekeriaren beste adierazpen bat. Langileen kolektiboa desinformatu aurretik ez legoke txarto beraien sindikatuko zerbitzu juridikoekin aztertzea.

Laburbilduz, panorama argitzen doan heinean, denon artean ikusiko dugu zein den egoerari aurre egiteko neurri egokiena eta kolektiboari kalte gutxien eragin diezaiokeena.

Idatzien erredakzioan parte hartzen ez zaiela uzten diotenaren aipamenaren inguruan, ez gara asko luzatuko. Enpresarekin batzar bat dugun bakoitzean, ohar bat atera edo ez erabakitzen dugu, orokorrean zer aipatuko dugu zehazten dugu denon artean, eta gero beti izaten gara berdinak ohar hori idatzi behar dugunak, itzulpena egin, tabloietan jarri,...orain arte ez da egon arazorik inongo sindikaturekin, CGT berarekin ere ez . Zer aldatu da?

Azkenik aipatzea, ensanblatuko lerroburu batek bere menpe dituen langileei ematen dien tratu txarren inguruko kexak heldu zaizkigu. Enpresari jakinarazi diogu, eta espero dezagun aipatu pertsonak, aurrerantzean bere jarrerak eta moduak zuzendu ditzala. Ez da ohikoa honetaraino heldu beharra, baina gure ustez pertsona denak merezi dugu errespetua eta horrela exigituko dugu.

                                    ****************************

No es nuestro objetivo entrar a responder notas de otros sindicatos, pero en referencia a última nota de la CGT sobre lo expuesto en la nota del comité 14/02/2019 ( nota sacada después de la reunión con la empresa) nos gustaría hacer algunas “aclaraciones”.
Cada uno o cada una tiene derecho a interpretar las informaciones que recibe , pero a aquellos que ostentamos la representación sindical de los trabajadores y trabajadoras lo mínimo que se nos puede exigir es un poco de rigor en nuestro trabajo.  
De todos es sabido que lo que la Mercedes viene diciendo, no tiene nada que ver con lo que viene “haciendo”.
Pero pensar que lo que le esta sucediendo a nuestro cliente principal (70% de las ventas totales) no nos va a afectar directamente, y que a estas alturas del año Mercedes va a fabricar 152.000 vehículos el 2019,  por mucho que próximamente empiece a montar motores nuevos, no sabemos si es un alarde de ignorancia o lo que es peor, un alarde de poca seriedad y rigor en el análisis de la situación.
Cerrar los ojos a la realidad, no hace que esta cambie. No todo es materia para un comic. No sabemos que nos deparará el futuro más cercano, pero la plantilla debe de conocer los nubarrones que acechan. No hace falta que recuerden al resto del comité cuales son las medidas para intentar salvar la situación sin aplicar los EREs.

El acuerdo con el que “salvamos” el final de año es muestra de ello. Acuerdo todo hay que decirlo que la CGT en principio fue muy reticente a aceptarlo. Hasta ahora, hemos intentado solventar la situación con medidas “caseras”. Así además del acuerdo de horas al 50 %, la no renovación de eventuales (primeros paganos de la incertidumbre que vivimos), cambios de relevos y equipos, e incluso algunas horas de formación han valido para solventar situaciones anteriores. En función de como vengan las cosas , veremos si se puede repetir el esquema, o estamos obligados a ir otros escenarios como un ERE.

De igual manera es importante hacer saber al personal, que las horas de formación en un momento dado pueden valer para salvar una situación , pero dado que esta tampoco se puede impartir a toda la plantilla a la vez, no es una herramienta muy ágil ni moldeable.

Y en este apartado, es donde queremos parar un momento , para aclarar algunas cuestiones. Por una parte esta la formación del “carnet profesional del metal” por la cual la empresa esta obligada a impartir un curso de 20 horas de formación en diferentes materias durante los años 2018-2019. Estas horas son exigibles , y podrían valer incluso para rellenar algunos huecos de inactividad.
Por otra parte están las horas de formación que establece el artículo 23 del estatuto de los trabajadores, y que la CGT esta repitiendo como un mantra haciendo una lectura errónea del mismo. El articulo 23 del estatuto de los trabajadores establece que “ Los trabajadores con al menos un año de antigüedad en la empresa tienen derecho a un permiso retribuido de veinte horas anuales de formación profesional para el empleo, vinculada a la actividad de la empresa, acumulables por un periodo de hasta cinco años.” Esto NO quiere decir que la empresa tenga obligación de impartir 20 horas de formación al año ( o 100 si no ha habido formación los últimos años). Lo que viene a decir es que el trabajador o trabajadora que asi lo solicite si hace algún curso de formación , siempre vinculada a la actividad de la empresa (la vinculación nos guste o no la decidirá la empresa) tiene derecho a que este permiso sea retribuido. El derecho del trabajador no implica la obligatoriedad para que la empresa imparta dicha formación.

Una muestra más del poco rigor de la CGT. Antes de desinformar al colectivo de trabajadores y trabajadoras no esta de más estudiarlo con los servicios jurídicos del sindicato.
En resumen, según se vaya aclarando el panorama, veremos entre todos y todas cual es el la herramienta adecuada y menos lesiva para el personal para hacer frente al mismo.
 
En cuanto al apunte que hace la CGT de que no se les deja participar en las redacciones de las notas del comité, no nos vamos a extender demasiado. Cada vez que tenemos una reunión con la empresa, decidimos si sacar nota o no, hablamos de los términos generales en los cuales se va a redactar la misma , y luego somos siempre los mismos los que tenemos que redactarla, traducirla, colocarla,...hasta ahora no habido problema con ningún sindicato, ni con la propia CGT. Que ha cambiado?
 
Por ultimo, decir que nos han llegado quejas del trato vejatorio, que dispensa un jefe de equipo de ensamblado a los trabajadores a su cargo. Se lo hemos hecho saber a la empresa y esperamos que la citada persona corrija su comportamiento y maneras. No es algo habitual tener que llegar a ello, pero consideramos que todo el mundo merece respeto, y así lo exigiremos en todos los casos que haga falta

iruzkinik ez: