Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru) mobilizazioak iragarri ditu martxorako, azken asteetan iragarri duten pentsioen sistemaren aldaketaren eta lan erreformaren aurka. Salatu dute erakundeak "enpresarien zerbitzura" ari direla lanean, eta langileen interesak ez dituztela kontuan hartu. "Ez ditugu ataka gaiztoan utziko lehenago eskuratutako eskubide eta garaipen sozialak", ohartarazi du ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñozek. Protesta ekitaldi nagusia datorren martxoaren 27an egingo dute, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Hura ez da, ordea, protesta bakarra izango. Martxoaren 2rako deitu dute lehenengo protestara. Egun horretan sindikatu deitzaileetako ordezkariek elkarretaratzea egingo dute Gasteizen. Hilaren 8an, berriz, emakumearen nazioarteko egunarekin batera, emakumeek lan arloan jasaten duten diskriminazioa salatuko dute. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira protestak. Protestetan parte hartzeko deia egin dute sindikatuek. "Langileen alde jartzea baztertu dute gobernuek, eta ez digute mobilizazioa beste biderik utzi", adierazi du LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek. LABeko buruak gogorarazi du dagoeneko 131.894 langilek bat egin dutela sindikatu deitzaileek politika aldaketa eskatuz egindako dekalogoarekin.
2022.URTEKO HITZARMENA / CONVENIO COLECTICO 2022
2010/02/12
Lan erreformak salatzeko, mobilizaziora deitu du gehiengo sindikalak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario