2012/02/10

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU-20120210

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU
Lan karga (2012 otsaila)
Gaur osteguna, enpresaren zuzendaritzarekin bilera bat izan dugu, bertan gerenteak urte honetarako lan kargen aurreikuspenak aurkeztu dizkigu. Ohar honetan helarazi diguten informazioa jakitera eman nahi dugu.
Aurreikuspen hauek bezeroen fabrikazio programekin gestio planean osatzen dira eta hauen arabera Estampaciones Bizkaiak, urte osorako negozio kopurua zehazten du.
Honen arabera, enpresak 2012.urterako lan kargen beherakada orokor bat aurkezten digu. Beherakada hau ondoren azaltzen dugunarekin isladatzen da:
  • Mercedesen hasierako aurreikuspenak 93.000 furgonetakoa izango zela adierazten bazuen, azken aurreikuspena, 87.000 furgonetakoa da. Gainera, urte hasieratik, Txinako eskaerak orokorki erori egin dira.
  • VW Poloa, hasierako 300.000 ibilgailutik, 290.000 ibilgailura erortzen da.
  • Tunelari dagokionez, bere ekoizpena nabarmenki erori da, baina hainbat ibilgailuetan muntatzen den pieza bat izanik, zerbait igo dezakeen esperantza gelditzen da.
  • VW Xaran, 79.000 pieza ekoiztea espero zan, baina aurreikuspena 2.000 piezatan jeitsi egin da.
  • Ford. Printzipioz pasadan urteko ekoizpen kopurua mantentzea aurreikusten da, baina zalantza, 39 eguneko ERE sartu berrian dago.
  • Opel Meriva, hasierako aurreikuspenak 8.000 ibilgailutan jeisten dira, 115.000tik 107.000ra.
  • A51a zein W2a(PSArenak ere) hasierako ekoizpen aurreikuspenak jeitsi egiten dira.
Azken bolada honetan etorri diren edo etortzear dauden piezen transferrei buruz, ondorengoa azaltzen digute:
  • Gaitasun tekniko ezagatik(prensen irekiera eskasa)hartu ezin diren pieza asko daude. Honek, Palentziari on egin diola esaten digute, hango instalazioetan piezak bai sartzen ari direla(gehienbat Vwenak).
  • Uda ostean 11.lerrora heldu ziren hiru piezetatik, bat bakarrik geratzen da (83115) eta posible da (zihurra izan gabe) urte guztia geratzea.
  • Urtarrilean 11.lerrorako heldu den pieza, printzipioz hiru hilabetetarako da.
  • Vigorako doikuntzak egiteko, Tfean egiten ari direnak, asko jota preserie batenbat egin beharko litzateke.
  • .Audi, pieza batenbaten heltzea zintzilik dago (300.000 ibilgailu), baina zehaztu gabe dago eta ez dakite ezer.
  • Doikuntza bat egiteko Jaguarrekin negoziatzen ari dira.
  • TFera Poloniatik etorri diren gamak, matxura bategatik eta 4 astetarako etorri dira.
VS20ari dagokionez, zehaztu gabe dago zenbat gama etorriko diren, baina argi daukate urte honen bigarren zatian eta batez ere datorren urtean, ekoizpen orduak doikuntza orduekin ustartu behar izango direla eta honek trasfer edo pieza berrien etortzea galaraziko duela.
Ikusten duzuenez aurkeztutako datuak beheranzko joera dute. Eta honek makinen txandetan eta langileetan nola eragingo du?
Lantegiko txanden birmoldatze berri bat egiten ari direla esan digute, astelehenerako egina izango dutela eta lerro,zelula edo sail bakoitza nola geratzen den jakinaraziko digutela eta aldaketak egon ahal diren haietan, ezarrita dagoen epeetan egingo dutela.
Urte honi dagokionez bai esaten dute praktikoki langilegoa, aldi baterako langile gabe geratuko dela. Oso zaila izango dela gehiengoari berriztea.
Beraz, informazio horren esperoan geratzen gara. Informazio hori dutenean guri informatzea eskatu dugu eta orduan izango da beharrezko diren balorazioak egiteko ordua.

AbadiƱo, 2012/02/10

iruzkinik ez: