2012/03/23

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU-MARTXOAK 29 GREBA OROKORRA



Estampaciones Bizkaiako Langileen Bartzordeak egindako batzarraren ostean, kide eta sindikatu guztiok, (LAB, ELA, UGT, CGT ), aho batez, martxoak 29ko greba egunarekin bat egitea erabaki dugu, estampaciones Bizkaiako langileak ere greba egitera deitzen ditugularik.

Guztiok izan behar dugu argi, erreforma hauek, aurrekoak bezala, Estampaciones Bizkaiako langileoi zuzenean eragiten digula.Langileen eskubideen aurkako neurri ugari onartu dira erreforma honetan. Batzuk aipatzearren:

-          20 eguneko kalteordaiƱa duen kaleratzea orokortzen da. Aurrerantzean kaleratze gehienak horrelakoak izango dira.Irabazi murrizketa edo gertatu daitekeenaren aurreikuspen soila kaleratzeko arrazoia izango da; soldata jeitsi diezazukete eta onartu ezean 20 egun eta kalera,…

-          ERE-ak onartzeko, etendurakoak (jasan izan duguna) zein extintziokoak            (kaleratze kolektiboak) ez da beharrezkoa izango lan agintaritzaren baimena, eta horrek , horrelako bat suertztzen bazaigu nabarmen zailtzen du gure negoziatzeko ahalmena..

-          2 hilabetetan 9 egun baino gehiagoko baja bategatik, langilea kaleratu ahal izateak, baja hartzea iraganeko eskubide bat izatea ekarriko du, eta baja hartzen dutenak gaizkile edo langile txarrak kontsideratuak izatea ahalbideratuko du..

-          Kaleratze bidegabeatiko kalteordaiƱa 45 egunetik 33ra jeistea..

Baina aipatu dugun guztiaz gaindi, erreformak bidea emango du, empresak sinatutako lan hitzarmenak aplikatu ez daitezen, sektoreko konbenioan dauden baino baldintza txarragoak ezartzeko, soldatak, lanorduak, lan egutegiak, ordutegiak,..nahierara aldatzeko. Funtsean astakeri mordo bat, azkenengo hamarkadetako lan baldintzen hobekuntza guztiak lurperatuz, langilegoa zaldien hankapean utziz.

Langile guztion batasunetik erantzuten badugu, aurtengo lan hitzarmenaren negoziazioetan beharbada erreforma honen kalte batzuk gelditzea edo gure enpresan ez ezartzea lortuko dugu, baina ez gaitezen engainatu, GESTAMP-ek gainontzeko multionazionalak bezala, interes berezia dauka erreforma hau aurrera eraman dadin, langileak babesik gabeko egoera baten utziz.

Esandako guztiagatik, martxoaren 29an Greba egin behar dugu, erreforma honi ezezko borobil bat esateko, eta zuzendaritza honi ere gogorarazteko tamaina honetako eskubide galtzerik ez dugula onartuko Estampaciones Bizkaian.


MARTXOAK 29

iruzkinik ez: