2015/12/10





Abenduak 10ean, urtero bezala, Giza Eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da. Egun egoki bat da, euskal preso politikoek pairatzen duten oinarrizko eskubideen zapalkuntza salatzeko.



Nahiz eta Euskal Herriko testuinguru politikoa nabarmen aldatu den, Estatu Espainiarrak zein Estatu Frantsesak, gorroto eta mendekuan oinarritutako politikekin jarraitzen dute, epaitegiek epaiketa politikoen bidez amaigabeko kondenak ezartzen , gupidagabeko dispertsio politika batekin, beraien legeak bete gabe, presoak beraien familia eta herrietatik ehundaka edo milaka kilometrotara bahituta mantentzen dituzte, aislamendu erregimen onartezinekin,ikasketak egiteko aukerak oztopatuz,etab.



Bereiziki larria da preso gaixoen egoera.Goian aipatutako egoerak pairatzeaz gaindi, dituzten gaixotasun desberdinen  ondorioak gaineratzen zaizkie. Espainiar legediak berak esaten du, gaixotasun larriak dituzten presoek eskubidea dutela kartzelatik irteteko, behar den bezala tratatuak izan daitezen, eta ingurune egoki batean, etxean alegia. Bi estatuek, beraien legediari muzin eginez, aparteko legedia bat aplikatzen jarraitzen dute, eta presoak kartzelan usteldu daitezela dute helburu bakar, preso bezala dagozkien eskubideak ukatuz.

Egoera honen aurrean, Durangaldeko LAB sindikatuak, preso gaixo guztiak kartzeletatik atera ditzaten eskatzeaz gaindi, Gorka Fraile Preso durangarra askatzeko kanpainarekin bat egin du. Gorka Fraile Badajoz-eko kartzelan dago preso, bere herritik 690 kilometrotara eta kantzerra dauka ( ekainean operatu zuten ).





Aipatutako guztiagatik, LAB-Gestamp Bizkaiko sail sindikaletik, aipatu kanpainarekin bat eginez, Gestamp Bizkaiako langileok elkarretaratzea burutu dugu  abenduaren 10ean enpresa aurrean

iruzkinik ez: