2022/02/09

         KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

2022KO  HITZARMENAREN   AURREAKORDIOA

Gaur, otsailak 9, asteazkena, berriro bildu gara zuzendaritzarekin enpresa-hitzarmena negoziatzeko. Atsedenaldi batzuen ondoren, Komitean ordezkatutako kide eta sindikatu guztiek (LAB-11 UGT-3, CGT-2 ELA-1) aho batez, akordio bat lortu dugu enpresarekin. Akordio hori, beti bezala, langileen gehiengoak berretsi beharko du baliozkoa izan dadin. Horrela bakarrik sinatuko dugu hitzarmen-akordioa. Hitzarmen guztietan bezala, Gestamp Bizkaiako langileek dute azken hitza. Pertsona bat, boto bat.

Une oro, zuzendaritzak behin eta berriz esaten zuen beharrezkoa zela urtebeteko hitzarmen batera joatea, gure etorkizuna markatu dezaketen zalantza garrantzitsuak argitu arte (VS21a Mercedes-Gasteizi esleitzea, VS21eko piezak Gestampi esleitzea eta horietatik Gestamp Bizkaiari zenbat  dagozkion ikustea, Mercedes-Gasteizko Lan Hitzarmena...). Zuzendaritzaren arabera, zalantza horietako asko 2022an argitu beharko lirateke. Komitearen aldetik logikotzat jo dugu urtebeteko hitzarmen batera joatea, eta goian aipatutako zalantzak argitu ondoren, hurrengo urteetako lan-kargaz, plantillaren dimentsioaz ideia bat dugunean... epe luzeagorako hitzarmen bat negoziatu ahal izango dugula, gure enpresa-hitzarmenaren alderdi sozialagoak hobetuko dituena.

Azkenean, 2022rako % 6,5eko igoera globala adostu dugu enpresarekin (2021eko estatuko KPI erreala % 6,5ekoa izan zen). Igoera hori modu mistoan egingo da, hau da, igoera portzentualaren zati bat eta linealaren beste zati bat. Soldata-kontzeptuei % 5,7ko igoera aplikatuko zaie, eta, horrez gain, helburuengatiko ordainsaria edo prima 370 euro handituko da, 1569,78 euro gordin izatetik 1939,78 euro gordin izatera igarota. 370 euro horiek gainerako % 0,8ko banaketa linealari dagozkio. % 0,8 horren igoera  linealaren ondorioz, gutxien irabazten dutenek % 6,7 inguruko igoera orokorra dute, eta gehien irabazten dutenek % 6,4 ingurukoa.

Akordio ekonomikoa oso ontzat ematen dugu; izan ere, sektoreko, eskualdeko eta baita taldeko enpresa gutxi izango dira aurten gurea bezalako igoerak izango dituztenak. Enpresa batzuetan, sinatutako hitzarmenarekin ere, KPIa bermatuta zutelarik,  2021eko KPIa izugarri igo denez, zailtasun handiak dituzte hitzartutako igoerak aplikatzeko.

Igoeraz gain, erabaki dugu hitzarmenean txertatuko direla berdintasun-batzordean lortutako hobekuntzak: jaiotza-baimena gizonentzat eta emakumeentzat izatea, aitatasunaren eta amatasunaren ondoren baliatu ahal izatea baimen hori, erditze anizkoitzaren kasuan edoskitzaroko bi ordu metatzea, eta sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko protokolo berria txertatzea.

Akordio ona dela uste dugunez, egungo egoeraren berezitasunei erantzuten diena, hitzarmen berrirako bozketan BAI bozkatzeko eskatzen dizuegu Komitetik, lortutako akordioa onar dadin eta hitzarmena sinatu ahal izan dezagun.

2022ko hitzarmena onartzeko bozketa otsailaren 14an (astelehena) eta 15ean (asteartea) egingo da, erantsitako orrian adierazten diren ordutegi eta lekuetan.

 

Abadiñon, 2022ko otsailaren 9an

*******************************************

EL COMITÉ INFORMA

PREACUERDO CONVENIO 2022

Hoy miércoles 9 de febrero nos hemos vuelto a reunir con la dirección para la negociación del convenio de empresa. Después de varios recesos, el comité por unanimidad de sus miembros y sindicatos representados (LAB-11 UGT-3, CGT-2, ELA-1) ha llegado a un acuerdo con la empresa, acuerdo que como siempre, para que sea válido tendrá que ser refrendado por la mayoría de la plantilla. Solo así firmaremos el acuerdo de convenio. La última palabra como en todos los convenios es de los trabajadores y trabajadoras de Gestamp Bizkaia. Una persona, un voto.

En todo momento la dirección seguía insistiendo en la necesidad de ir a un convenio de un año, en espera de que se resolviesen incógnitas importantes que pueden marcar nuestro futuro (adjudicación de VS21 a Mercedes -Vitoria, adjudicación de piezas VS21 a Gestamp y cuantas de ellas le correspondan a Gestamp Bizkaia, Convenio de Mercedes- Vitoria...). Según la dirección muchas de esas incógnitas deberían resolverse durante el 2022. Desde el comité hemos entendido lógico ir a un convenio de un año, y una vez tengamos resueltas las incógnitas arriba mencionadas, tengamos una idea de la carga de trabajo de los siguientes años, dimensión de plantilla ...podamos negociar un convenio a más largo plazo que mejore aspectos más sociales de nuestro convenio de empresa.

Al final hemos acordado con la empresa una subida global del 6,5 % para el 2022 (el IPC real estatal del 2021 fue de un 6,5 %).  Dicha subida se hará de una manera mixta, es decir una parte de subida porcentual y otra lineal.  A los conceptos salariales se les aplicará un 5,7 % de subida y además de ello, la paga o prima por objetivos se incrementará en 370 euros,pasando esta  de 1569,78  euros brutos a 1939,78 euros brutos. Estos 370 euros corresponden a un reparto lineal del 0,8 % restante. El incremento lineal de dicho 0,8 % hace que los que menos ganen se sitúen en una subida global de en torno a un 6,7 % y los que más ganan en un 6,4 % más menos.

El acuerdo económico lo damos por muy bueno, dado que son muy pocas las empresas del sector, zona e incluso del grupo que este año tendrán subidas como la nuestra. En algunas empresas incluso con el convenio firmado, con el IPC garantizado, al haberse disparado de sobremanera el IPC del 2021, tienen serias dificultades para que se les apliquen las subidas pactadas.

Además de la subida, hemos acordado que se incorporarán al convenio las mejoras conseguidas en la comisión de igualdad: Que el permiso de nacimiento sea para hombres y mujeres, que se pueda disfrutar el mismo después de la paternidad y maternidad, que en el caso de parto múltiple se acumulen dos horas de lactancia, y que se incorpore el nuevo protocolo de acoso sexual y por razón de sexo.

Dado que consideramos que es un buen acuerdo, que atiende a las particularidades de la situación actual, desde el comité os pedimos que, en la votación para el nuevo convenio, votéis SI para que el acuerdo alcanzado se apruebe y podamos firmar el convenio.

La votación para la aprobación del convenio del 2022 se hará durante el lunes 14 de febrero y el martes 15 ,  en los horarios y lugares que se  señalan en la hoja adjunta.

 

En Abadiño a 9 de febrero de 2022


GESTAMP BIZKAIA  CONVENIO  2022

GESTAMP BIZKAIA HITZARMENA 2022

VOTACION  BOZKETA

 

LUGARES /TOKIAK :

AREAS DE DESCANSO DE ENSAMBLADO Y ESTAMPACION ( L-1) .

 

 DIAS/ EGUNAK :

LUNES 14 FEBRERO-  20,00- 24,00.

MARTES 15 FEBRERO- 11,00-17,00.

iruzkinik ez: