2022/02/03

 KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

2022KO HITZARMENA

Gaur, otsailak 2, asteazkena, berriro bildu gara enpresako zuzendaritzarekin 2022ko hitzarmena negoziatzeko. Enpresak berretsi du 2022rako beste luzapen moduko bat egin nahi  duela, aurreko bileran azaldu zituen eta gaur berriro aipatu dituen arrazoiengatik: pandemiak sortutako erabateko ziurgabetasuna, erdieroale eta beste lehengai batzuen faltak eragindako mundu mailako krisi-egoera, eta, funtsean, Mercedes -Gasteiz enpresak oraindik ez duelako VS21aren adjudikazioa lortu, bere hitzarmen propioa negoziatu gabe duelako , eta ez dakigulako oraindik Mercedes-Gasteizi VS21a adjudikatuta ere, zenbat egokituko zaion Gestampi eta horren barnean zenbat Gestamp Bizkaiari.

Zuzendaritzak azpimarratu du hurrengo hitzarmena (2023tik aurrera) goian aipatutako zalantzak argitu ondoren, eta egoera egonkorrago batean, bi alderdiek egokitzat jotzen ditugun alderdiak ukitzeko edo negoziatzeko unea izango dela.

Horregatik, zuzendaritzak planteatu digu hitzarmenaren egungo testua dagoen  bezala uztea, eta % 4,5eko igoera proposatu du 2022rako (joan den astean eskaini zuen % 1a hobetuz).

Komiteak erantzun dio  proposamena aztertuko dugula, eta beste bilera baterako deia egin dugu, otsailaren 9an, asteazkena, 15: 00etan. Bilera hori egin aurretik, Komiteko kideok bilera egingo dugu, enpresaren proposamenari erantzun bateratua ematea adosten saiatzeko.

Informatzen jarraituko dugu.


En Abadiño a 2 de febrero de 2022



EL COMITÉ INFORMA

CONVENIO 2022

Hoy miércoles 2 de febrero nos hemos vuelto a reunir con la dirección de la empresa para la negociación del convenio del 2022 .La empresa reitera la necesidad de hacer otra especie de prórroga para el año 2022 por las razones que ya expuso en la reunión anterior y que hoy ha vuelto a mencionar : La incertidumbre total generada por la  pandemia, la situación de crisis mundial derivada de  la falta de semiconductores y otras materias primas, ..y fundamentalmente que Mercedes Vitoria todavía no es la adjudicataria del VS21, que tiene su propio convenio sin negociar todavía, y  que desconocemos si adjudican el VS21 a Mercedes Vitoria cuanto de ese vehículo le corresponderá a Gestamp y dentro de la misma a Gestamp Bizkaia. La dirección insiste en que el siguiente convenio ( a partir del 2023) una vez aclaradas las incógnitas arriba citadas, y en una situación más estable,  será el momento para tocar o negociar los aspectos que ambas partes consideremos oportunas.  

Por ello, la dirección nos ha planteado dejar el texto actual del convenio como esta , y propone una subida del 4,5 % para el año 2022  ( mejorando el 1 % de subida que ofreció la semana pasada).

Desde el comité le hemos respondido que analizaremos su propuesta, y nos hemos emplazado a otra reunión , el miércoles 9 de febrero a la 15,00 horas. Antes de dicha reunión los miembros del comité nos reuniremos para intentar acordar una respuesta conjunta a la propuesta de la empresa.

Seguiremos informando.


iruzkinik ez: