2022/01/26

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

2022KO HITZARMENA

Gaur, urtarrilak 26, asteazkena, zuzendaritzarekin bildu gara 2022. urteko eta hurrengo urteetako hitzarmenari buruz hitz egiteko. Urtearen hasieran bilera bat eskatu genion enpresari, hitzarmenaren negoziazioa nola enfokatu genezakeen ikusteko, eta gaurko egunerako deia egin ziguten.

Hitzarmenaren inguruan hitz egiten hasi aurretik, zuzendaritzak bilera baliatu du gaur egungo egoerari buruzko informazio orokorra emateko, eta 2022ko Kudeaketa Plana aurkezteko. Dokumentu horretan, urte honetarako aurreikusitako ekoizpena islatzen da, bai eta hori gauzatzeko behar den plantilla ere (halaber, hitzarmenean adostutako langile ebentual-finkoen zerrenda berrikusteko dokumentua da). Bilera horretan, 2021eko kudeaketa plana eta 2021eko errealitatea alderatu dira. 2021eko batezbesteko ebentualitate tasa %11koa izan da, nahiz eta enpresak argi utzi nahi duen, kopuru hori Covidagatiko baja, ERTEa, eta gure bezeroek behartutako lan egiteko eratik datorrela. 

Enpresaren arabera, egoera normalizatu batean (COVID eta ERTE gabe) Mercedesek 2021ean fabrikatu zituen 127.500 furgonetak fabrikatzeko behar den plantilla nabarmen txikiagoa izango litzateke, eta ebentualitatea %5 ingurukoa izan beharko litzateke. 2022rako, 

Kudeaketa planak aurtengoaren antzeko ekoizpena aurreikusten du, eta benetako ebentualitatea % 4-5ekoa, hau da, ERTEaren eragina eta Covid bajak kendu ondoren. Plantillaren gaindimentsioaren adibide gisa, enpresak esan digu gaur egun 32 pertsona daudela bajan covid-agatik. Enpresak gogorarazi digu 2015etik 150 pertsona-kontratu finko baino gehiago egin direla, eta azken urteotan kontratu finkoak egiten jarraitu dela Errelebo-kontratuaren bidez. 2022an 6 Errelebo-kontratu finko egitea aurreikusten da.

Hitzarmenari dagokionez, enpresako zuzendaritzak jakinarazi digu bere asmoa urtebeterako negoziatzea dela, hau da, luzapen moduko bat egitea, 2021ekoa bezalakoa. Enpresak esan du 2022an oso gertaera garrantzitsuak eman beharko liratekeela, hala nola ibilgailu berria Mercedes(VS21)enpresari esleitzea (egungoen ordezkoa), eta, ondoren, piezak Gestampi esleitzea, eta horren barruan Gestamp Bizkaiari. 

Era berean, Mercedes bere hitzarmena negoziatzen ari da, eta Gestamp Bizkaiaren zuzendaritzak nahiago du hitzarmena sinatu arte itxaron; izan ere, VS21eko informazioarekin eta Gasteizko Mercedesen etorkizunerako esleitutako kargarekin batera, Gestamp Bizkaiaren etorkizuneko beharrak definituko lirateke, eta epe luzeagorako hitzarmen bat negoziatzeko moduan egongo ginateke.

Arrazoi horiez gain, mundu mailan erabateko ziurgabetasun-egoeran gaudela adierazten dute, erdieroale, lehengai faltagatik, pandemia, ibilgailuen matrikulazioak (oro har) % 30 inguru jaisten ari direla (Covid aurreko aldiekin alderatuta), etab. 

Era berean, gogorarazten digute (beti bezala) dibisioko kosturik handienak dituen lantegia garela, eta azken urteotan KPIaren gainetik hainbat puntu irabazi ditugula, eta akumulutuan Mercedesek berak baino igoera handiagoak izan ditugula,. Horregatik, eta etorkizuna argitu arte, 2021eko egungo hitzarmena 2022ra luzatzea proposatzen digu enpresak, baldintza berberetan, hau da, % 1eko soldata-igoerarekin (urtean 361 euro oinarrizko soldatan).

Horren aurrean, Komiteak gogorarazi dio zuzendaritzari, 2021eko igoeran KPIaren bermea idatziz ezarri ez bagenuen ere, kalkulu makroekonomiko guztiek 2021erako KPI baxua, zero ingurukoa, adierazten baitzuten, egia dela ere hitzarmen horren negoziazioa ixteko bileran, enpresak komiteari hitzeman ziola, ahoz bada ere, KPI errealak ezarritako igoera gaindituko balu, gure akordio guztietan egin izan dugun eran, konpromezua hartzen zuela plantillak ez zuela eros ahalmenik galduko. 

Enpresak onartu digu konpromezu hori hartu zuela komitearekin, baina goian aipatutako arrazoiengatik eta KPIa maximo historikoetan dagoenez (% 6,5) oso zaila dela ahoz adostutako hori betetzea. 

Gogoratu diogu akordioak betetzeko direla. 

Hurrengo astean berriz biltzekotan geratu gara hitzarmenaren inguruan hitzegiten jarraitzeko.

Informatzen jarraituko dugu.

 

Abadiñon 2022ko urtarrilaren 26an

 EL COMITE INFORMA

CONVENIO 2022

Hoy miércoles 26 de enero nos hemos reunido con la dirección para tratar el convenio del año 2022 y años siguientes. A principios del año solicitamos una reunión a la empresa para ver como enfocábamos la negociación del convenio y nos emplazaron al día de hoy.

Antes de entrar a tratar cuestiones del convenio, la dirección ha aprovechado la reunión para dar una información general de como está la situación actualmente, y para presentarnos el Plan de Gestión del 2022, documento donde se refleja la producción prevista para este año así como la plantilla necesaria para llevarla a cabo ( también es el documento con el cual se revisa la relación de personal fijo-eventual pactad en convenio).En la misma reunión se ha analizado el Plan de Gestión del 2021 y la realidad del 2021. La media de eventualidad del 2021 ha sido del 11 %, aunque la empresa remarca que esto es así por efecto de las bajas derivadas del Covid y por el ERTE y la manera de trabajar que nos han impuesto nuestros clientes. Según la empresa, en una situación normalizada (sin COVID ni ERTEs) la plantilla necesaria para fabricar las 127.500 furgonetas que Mercedes fabricó el 2021 sería sensiblemente inferior, y la eventualidad debería de estar en torno a un 5%. Para el 2022 el P.G contempla una producción similar a la de este año y una eventualidad “real “del 4-5 %, es decir una vez quitado el efecto del ERTE y las bajas por Covid. Como ejemplo de la “sobredimensión de la plantilla la empresa nos dice que actualmente hay 32 personas de baja por covid . La empresa nos recuerda que desde el 2015 se han hecho más de 150 personas fijas, y que estos últimos años se han seguido haciendo contratos fijos mediante el contrato de relevo. El 2022 se prevé hacer 6 contratos de relevo fijos.

 

En cuanto al convenio, la dirección de la empresa nos comunica que su intención es negociarlo para un año, es decir hacer una especie de prórroga, como la del 2021. La empresa dice que durante el 2022 se deberían de dar hechos muy importantes como la adjudicación del vehículos “nuevos”  ( VS21) a Mercedes Vitoria ( sustituto de los actuales) y por extensión posteriormente la adjudicación de piezas a Gestamp y dentro de ella a Gestamp Bizkaia. De igual manera Mercedes está negociando su convenio, y desde la dirección de Gestamp Bizkaia prefieren esperar a que se firme este, porque ello junto con información del VS21 y carga asignada para el futuro de Mercedes Vitoria, se definirían las necesidades de futuro en Gestamp Bizkaia y estaríamos en disposición de negociar un convenio a más largo plazo. Además de las citadas razones, señalan que estamos en una situación de incertidumbre total a nivel mundial, ya sea por la falta de semiconductores, materia primas, pandemia, que las matriculaciones de vehículos (en general ) están cayendo en torno a un 30 % ( comparadas con periodos de antes del Covid ), etc. De igual manera nos recuerdan (como siempre) que somos la planta con los costes más altos de la división y que los últimos años hemos ganado varios puntos al IPC e incluso hemos tenido subidas acumuladas superiores a la propia Mercedes. Por ello, y en espera de que se aclare el futuro, la empresa nos plantea prorrogar al 2022 el convenio actual del 2021, en los mismos términos, es decir con una subida salarial del 1% (361 euros anuales en el salario base).

Ante ello, desde el comité hemos recordado a la dirección , que aunque en la subida del 2021 no establecimos por escrito la garantía del IPC dado que todas las estimaciones macroeconómicas apuntaban para el 2021 a un IPC bajo ,cercano al cero , no es menos cierto que en la reunión de cierre de la negociación de dicho convenio, la empresa se comprometió verbalmente ante el comité, a que en el caso de que el IPC real superará la subida establecida , a que la plantilla no perdiera poder adquisitivo , en la línea en la que habíamos hecho siempre en nuestros acuerdos. La empresa nos ha reconocido que adquirió dicho compromiso verbal con el comité, pero que, por las razones expuestas arriba, así como un IPC en máximos históricos (6,5 %) hace muy difícil cumplir lo acordado verbalmente. Le hemos recordado que los acuerdos son para cumplirlos. Sea como fuere, nos hemos vuelto a emplazar a una reunión para la semana que viene para seguir tratando el tema del convenio.

Seguiremos informando

En Abadiño 26 de enero de 2022


iruzkinik ez: