2022.URTEKO HITZARMENA / CONVENIO COLECTICO 2022

2022/01/11

 

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

 

2022KO LEHEN SEIHILEKO ERTEA-AKORDIOA

 

Gaur, urtarrilak 11, asteartea, berriro bildu gara enpresarekin 2022rako ERTEaren gaia aztertzeko. Enpresak, bere eskaeran, ERTE bat eskatzen du egungo langile guztientzat (730 pertsona), urtarrilaren 13tik ekainaren 30era arte aplikatuko litzatekeena, eta gehienez 50 lan eguneko eragina izango lukeena. ERTEa eskatzen dute gure bezeroek geldialdiak izan ditzaketelako erdieroalerik, hornidurarik edota lehengairik ez dutelako.


Gure bezero nagusi guztiek eta, oro har, ibilgailuen fabrikatzaile guztiek ,2021aren antzeko 2022a aurreikusten dute (gutxienez lehen seihilekoan). ERTEa negoziatuta ez dutenek hurrengo egunetan negoziatuko dute, Mercedesen edo Volkswagenen kasuan bezala. Mercedes, VWn eta abarrek, urteko egutegiak argitaratu badituzte ere, ez dute askotarako balio, osagai edo material mota guztien gabeziaren inguruan dagoen ziurgabetasuna ikusita. 


Gure bezeroek hornidurarik ez dutenez, ezin dituzte aurreikusitako ibilgailuak fabrikatu, eta horren isla da jarduera txikiagoa izatea eta piezak gutxiago eskatzea Gestamp Bizkaia bezalako hornitzaileei. Paradoxikoa dena zera da, gure bezeroek gelditzen direnean ia aurreabisurik gabe egiten dutela (ostegunero hurrengo asteko jarduna baieztatzen dute) eta lan egiten dutenean, berriz, «topera» egiten dutela. 


Hori guztia dela eta, alde batetik azken hilabeteetan ERTEa aplikatzen ari zaigu, eta bestetik aldi baterako dozenaka langile daude enpresan. Zaila da ulertzea gure bezeroen egoeraren zergatiaren berri ez badugu, edo beraiek “inposatzen” diguten lan egiteko modua ezagutzen ez badugu(edukiontzien zirkuitu itxia, piezak stockatzeko ezintasuna...).

 

Egoera hori ikusita, eta egoeraren iragankortasuna kontutan hartuta, LABek (11 kide), UGTk (3 kide) eta ELAk (kide 1) osatutako Komitearen gehiengoak beste ERTE bat adostu du enpresako zuzendaritzarekin. CGTko komiteko 2 kideek ez dute akordioa sinatzen. ERTEaren baldintzak honako hauek dira:

 

-  2022ko urtarrilaren 13tik 2022ko ekainaren 30era arte iraungo du.

-  Hilabete horietan, gehienez ere 50 lanegunetan aplikatu ahalko ahal izango digute.

-     Langilea ERTEan dagoen egunetan, enpresak langabeziatik kobratzen duen zenbatekoa osatuko du, langileak jasoko lukeen soldata gordinaren % 90eraino, txandaren eta barnean hartutako plusen egutegiaren arabera.

-   Aparteko ordainsariei eta oporrei ez die eragingo aldi baterako lan-erregulazioak, hau da, % 100ean kobratu eta hartuko dira.

-  12 hilabeteko enplegu-bermea ezartzen da. Berme horretan, enpresak konpromisoa hartzen du kaleratze indibidual edo kolektiborik ez egiteko 2022ko abenduaren 31ra arte.

-   55 urtetik gorakoei, etorkizunean kaleratzen badira (enplegu-bermetik kanpo), aldi baterako lan- erregulazioan kontsumitutako langabezia-egunak aldatu egingo lirateke. Klausula hori sartu ohi da etorkizunean (urrunean) borondatezko irteeren itunen bat egingo balitz hitzartutako kaleratzeekin (aurre-erretiro moduko bat), adineko langileek langabezia osorik izango balute.

-    Eta adostu ohi ditugun gainerako ohiko baldintzak: Errelebo-kontratua duten langileak ez dira ERTEra joango; baja hartzen duen edozein pertsona ez da ERTEan sartuko, ERTEan dagoen bitartean baja hartzen badu,bertatik aterako da...

 Abadiñon, 2022ko urtarrilaren 11an


EL COMITE INFORMA

ACUERDO- ERTE PRIMER SEMESTRE 2022

Hoy martes 11 de enero nos hemos vuelto reunir con la empresa para tratar el tema del ERTE para el 2022. La empresa solicita en su petición, un ERTE para el total de la plantilla actual (730 personas), que se aplicaría desde el 13 de enero hasta el 30 de junio, y que tendría una afectación máxima de 50 días laborales. El ERTE lo solicitan por las paradas que se puedan dar en nuestros clientes por falta de semiconductores, suministros y /o materia prima.


Todos nuestros clientes principales y en general todos los fabricantes de vehículos prevén un 2022 parecido al 2021 (por lo menos el primer semestre). Los que no tienen negociado un ERTE lo harán los siguientes días, como es el caso de Mercedes o Volkswagen. Aunque Mercedes, VWn, etc hayan publicado sus calendarios anuales, estos no dejan de ser un “brindis al sol” en vista de la incertidumbre mundial que hay en torno a la falta de todo tipo de componentes o materiales. 


La falta de suministro que padecen nuestros clientes hace que no puedan fabricar los vehículos previstos, y ello se refleja en una menor actividad y reducción de petición de piezas a proveedores como Gestamp Bizkaia. Lo que es paradójico es que, cuando nuestros clientes paran lo hacen prácticamente sin tiempo de preaviso (cada jueves confirman la semana siguiente) y cuando trabajan lo hacen a “tope”. 


Todo ello hace, que los últimos meses estemos conviviendo con la aplicación de un ERTE y decenas de trabajadores y trabajadoras eventuales. Algo difícil de entender si no se conoce el porqué de la situación de nuestros clientes, o la manera de trabajar que nos “imponen” (circuito de contenedores cerrado, imposibilidad de stockar piezas…).

En vista de esta situación, entendiendo la coyunturalidad de la misma la mayoría del Comité de Empresa compuesta por LAB (11 miembros), UGT (3 miembros), ELA (1 miembro) hoy martes 11 de enero, ha acordado un nuevo ERTE con la dirección de la empresa. Los 2 miembros del comité por parte de CGT no suscriben el acuerdo. Las condiciones del ERTE son las siguientes:

-  La duración del mismo será desde el 13/01/2022 hasta el 30/06/2022.

-  Durante estos meses solo podrán afectarnos como máximo 50 días de trabajo.

-  Los días que el trabajador o trabajadora este de ERTE la empresa complementará la cantidad que cobre del desempleo hasta el 90 % del salario bruto que percibiría el trabajador o trabajadora según relevo y calendario pluses incluidos.

-   Las pagas extras y vacaciones no se verán afectadas por el ERTE, es decir se cobrarán y disfrutarán (las vacaciones) al 100 %.

-  Se establece una garantía de empleo de 12 meses en la cual la empresa se compromete a no hacer despidos individuales ni colectivos hasta el 31 de diciembre de 2022.

-  A los mayores de 55 años si en el futuro se diese un despido (fuera de la garantía de empleo) los días de desempleo consumidos en este ERTE se le repondrían. Esta Clausula se suele meter si en el futuro (lejano) se diese algún pacto de salidas voluntarias con despidos pactados                (especie de prejubilación) , los trabajadores y trabajadoras mayores tuviesen su paro “intacto”.

-   Y resto de condiciones habituales que solemos acordar: Los trabajadores con contrato relevo no irán al ERTE; Cualquier persona en caso de caer de baja no se le meterá en ERTE y si cae de baja estando en ERTE se le sacará del mismo...

En Abadiño a 11 de enero de 2022


No hay comentarios: