2009/10/01

PREKARIETATEA HILTZAILEA

1 comentario:

LAB GESTAMP BIZKAIA dijo...

LABen elkarretaratzea egingo du bihar, Mecanizados Mizar lantegian hildako langilearen heriotza salatzeko Bihar, urriak 2, LABek konzentrazioa egingo du eguerdiko 12:30tan Berrizko gasolindegi ondoan, Oskar Petite, Mecanizados Mizarreko langilearen heriotza salatzeko. Petite pasa den asteartean hil zen, lan istripuan. Jada 64 langile hil dira 2009an beraien lanpostuetan. Aurten Durangaldean 5 langile hil dira eta horietatik bi, hiru asteko epean; horiez gain, izango dira istripuak gertatu eta guri informaziorik iritsi ez zaigun kasuak ere. Istripu guzti hauek ez dira "normalak", ekidin daitezke, baina noski, ekidin ahal izateko borondatea behar du eta horixe da, hain zuzen ere, enpresei eta baita instituzioei falta zaiena. Enpresen helburu bakarra langileak gero eta egoera prekarizatuago batera eraman eta segurtasun neurri guztiak erabat baztertzea da. Beste alde batetik administrazioen jarrera dugu, hauek arazoa errotik heldu beharrean gertatzen diren lan istripu edo gaixotasun profesionalak ekiditeko beste aldera begiratzen dute, errealitatea ezkutatu nahian eta patronalaren ondoan jartzen dira hauek ere gertatzen diren lan istripu bakoitzaren konplize bihurtuz. Nahikoa da; erantzukizuna hartu behar dutenek, bai enpresa eta baita instituzioek ere, berehala hartu behar dute.