2011/04/03

KORRIKA: maitatu, ikasi, ari...   ...  euskalakari!
Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketarik erraldoiena da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea du helburu.

2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du bazterrik bazter, hamazazpigarren Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun.

Korrikak, euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsu hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko, laguntza behar du, inoizkoen handiena. Tamaina honetako ekimen batek, herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa ( bestelakoak ere zelan ez !) behar du aurrera egiteko.

Horregatik, bakoitzak ahal duen neurrian, Korrikan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Garrantzitsua litzateke zuen ingurukoak ere animatzea. Gure aldetik langile guztien artean kilometro bat erosiko dugu aurreko edizioetan egin dugun bezala. Horretarako tabloietan (sarreran eta aldageletan) zerrenda bat jarri dugu 10 euroko laguntza eman nahi duten langileek izenpetu dezaten. Animo !

Durangaldea, apirilaren 14an zeharkatuko du Korrikak. Goizaldean izango da eta Gestamp enpresaren aurrean, ordu bi t´erdietan hartuko dugu lekukoa. Gurea 1532. kilometroa izango da eta animatzen diren langile guztiek izango dute aukera lekukoa eskuetan hartzeko. Lekukoa eskutik eskura, euskara ahotik ahora, hori da zabaldu nahi den mezua. Garaia da esfortsu txiki bat eginda, langileok euskararekin dugun konpromisoa berritzeko.
Jalgi Hadi euskara lan mundura           
 

 Korrika es una carrera a favor del euskara que recorre toda Euskal Herria, organizada por AEK objetivo de dicha carrera es doble: por una parte, impulsar la concienciación a favor del euskara, y por otra, recabar fondos para llevar a cabo dicho trabajo día a día en los centros de aprendizaje de euskara de AEK.
Se estima que han sido varios cientos de miles los participantes de Korrika en anteriores ediciones. Una participación, además, que aumenta de edición en edición. Este dato y el movimiento que se organiza alrededor de Korrika reflejan en toda su magnitud la decidida apuesta que la sociedad vasca hace a favor del euskara. Korrika se ha convertido en un acontecimiento que cada dos años moviliza a toda la sociedad de Euskal Herria. En la organización de Korrika participan miles de personas a través de los comités que se forman en los pueblos y barrios, y durante la carrera propiamente dicha se organizan cientos de actividades culturales y lúdicas
Para poder llevar a cabo la manifestación a favor del euskara más numerosa que se haya hecho hasta el momento y para que pueda seguir recorriendo Euskal Herria, Korrika y AEK necesitan, más que nunca, la ayuda económica (¡del resto de ayudas ni que decir!) del pueblo.

Por todo esto, os invitamos a tomar parte en la Korrika, cada uno y una en la medida que pueda. Sería importante también que animaseis a todas las personas de vuestro entorno. Y por nuestra parte, como en ediciones anteriores, entre todos los trabajadores y trabajadoras compraremos un kilómetro. Para ello hemos puesto en los tablones una lista (en la entrada y en los vestuarios) para que todos los trabajadores y trabajadoras que quieran aportar económicamente con 10€ se apunten. Animo !

Por Durangaldea, la korrika pasará la madrugada del día 14 de abril. Nosotros cogeremos el testigo a las 2,30 de la mañana frente a la empresa. El nuestro será el kilómetro 1532 y todos los trabajadores y trabajadoras que se animen tendrán la oportunidad de llevar el testigo en sus manos. es momento de hacer un pequeño esfuerzo, para renovar el compromiso de los trabajadores y trabajadoras con nuestro idioma, el euskera.

Jalgi Hadi euskara lan mundura              

iruzkinik ez: