2011/10/19

KOMITEAK JAKINARAZTEN DU


Bi aste iragan dira empaketadoran gertatutako heriotzaz geroztik. Askok izango duzuen irudipena da denbora honetan ez dela ezer gertatu eta dena ahaztua dagoela. Tamalez egun hauek oso gogorrak ari dira izaten, istripuarekin zerikusia izan duen edonorentzat batik bat.  Zer esanik ez hildakoaren familia eta zauri larriak jasan zituen gure lankidearentzat, zein istripua zuzenki bizi izan zutenentzat. Hauentzat orain hasten dira une latzenak. Jakin egizue denei eskaini diegula gure babes eta laguntza.
Zenbaitzuk denbora honetan zehar , faltan botako zenuten Komitearen nota bat , egoeraren nondik norakoen berri emateko. Notarik ez ateratzea gure erabakia izan da.Asanbladan esan genuen bezala, honelako istripu bat gertatu eta 24 orduko geldialdia, elkarretaratze, etab-en ostean , fokuak itzali, medioetan notizia izateari utzi, eta ez da ezer bukatzen, alderantziz, orduan hasten da , gertatutakoaren inguruko ikerketa-azterketa eta errekuperazio prozesu luze eta konplexu bat.
Eta argi diogu, prozesu hau luzea eta konplexua dela, eta soberan daudela prisarekin egindako nota, zein morboa elikatzea beste helbururik ez duten “kafeterako komentarioak”. Hemen jende asko dago istripu honek nabarmen eragin dituena ( fisiko, sikikoki, eta ez dakigu batzuk erantzunkizun penalak ere izan ditzaketen ), eta zerbait behar baldin badute gure partetik laguntza eta seriotasuna da, ez besterik. Komentario denak soberan daude.

Guri dagokigunez, egun hauetan ez da egon egunik batzarrik izan ez dugunik ( jai egunak barne ): gure artean, enpresarekin,  gure asesoreekin, edo horrela esijitu diguten erakundeekin ( osalan, lan ikuskaritza, Ertzaintzaren aurreko deklarazioa,…). Gure lehendabiziko helburua era guztietan istripuak kaltetutako langileei babesa ematea izan da. Zentzu horretan ere aipatu beharra dago, enpresa laguntzeko prest agertu dela, adibidez beharreko deritzoten langile guztien tratamendu sikologikoen ordaina bere gain hartuz.

Istripuaren inguruan, gure posizioa, berau ikertzen dabiltzan erakundeekin kolaboratzea da, baina era
berean egoera honetara helarazi gaituzten lan baldintzak salatu gura genituzke.Gure ustez, ikerketa orok , osoa izan behar du eta ez partziala, faktore guztiak aztertu behar ditu, ez giza hutsegiteak soilik, baizik eta alde teknikoa zein  laneko prozedimenduak, makina  edo instalazio batek sortu ditzazkeen egoera denak aurreikusiz.
Aipatu nahi genuke, enpresa barneko ikerketaz gaindi, osalan, lan ikuskaritza zein epaitegiak hortan ari direla, behar dute informazioa bilduz, eta prozesua luzea izango dela. Horregatik , luzea izango denez, lasaitasuna eskatzen dugu, adibide legez, osalanek esan du bere informeak bi hilabete baino lehen ez duela osatuko, lan ikuskaritzak beranduago, eta epaitegietan ze ibilbide eramango duen zail da aurreikusten.
Gure aldetik lanean jarrituko dugu, honelako gertaera lazgarri batetik zerbait positiboa atera asmoz, gure laneko segurtasuna hobetzeko.

Ez duguna ahaztu behar da , egun enpresan bizi ditugun lan baldintza eta giroak, antolaketa ezak, EZ dutela laguntzen segurtasunekin lan egiten. Argi esan beharra dago, istripua eta bi astetara, jasaten ari garen antolaketa falta edo  eguneroko kaosak , gero eta indibidualizatuagia dagoen lan egiteko era “ zeure kabuz moldatu zaitez” edo “egin ahal duzuna “  ari dela bihurtzen , eta nahiz eta segurtasun neurriak hartu…DENOK ERAMANGO GAITU ZULORA !!

Informatzen jarraituko dugu
                                                               *********************
Han pasado 2 semanas del accidente mortal ocurrido en la empaquetadora. Muchos habreís tenido la impresión o la sensación que durante todo este tiempo no ha pasado nada, y que aquello está olvidado. Pero realmente, están  siendo unas semanas muy intensas, sobre todo para todas aquellas personas más directamente afectadas en dicho accidente. Que decir, que para la familia del trabajador fallecido, como para nuestro compañero herido y para todas aquellas personas más directamente afectadas en el accidente, ahora empiezan los momentos más duros, y ante ellos les hemos ofrecido todo nuestro apoyo.

Algunos, durante este tiempo habreís echado de menos alguna nota del comité, explicando cual es la situación. Pero esa ausencia de notas ha sido algo premeditado. Como ya dijimos en la asamblea cuando sucede un accidente de este tipo después de las 24 horas de huelga, concentración, etc se apagan los focos, dejamos de ser noticia en los medios de comunicación, pero no termina nada, sino todo lo contrario, es entonces cuando empieza un proceso largo y complejo de recuperación e investigación de los hechos sucedidos.

Y decimos, largo y complejo, por que esta, es una situación muy delicada en la cual sobran comentarios de cafetera y notas hechas con prisas, con el único fin de alimentar algún morbo. Aquí hay muchas personas afectadas (física , psíquicamente e incluso no sabemos si pueden serlo penalmente)  que si algo necesitan es apoyo y seriedad. Sobran todo tipo de comentarios.

Por nuestra parte, en todo este tiempo, no ha habido ningún día (incluido los festivos) que no hayamos  tenido que reunirnos entre nosotros, con la empresa, con nuestros asesores, o con las instituciones que así nos lo han exigido (osalan, inspección de trabajo, declaración ante la Ertzaintza...) y nuestro primer objetivo ha sido dar la cobertura necesaria a los trabajadores afectados, y de hecho, la empresa también nos mostró su voluntad de ayudar (de la manera necesaria, incluso sicologicamente) a todas las personas que lo necesitaran.

Ante el accidente, nuestra postura es colaborar en la investigación con todas aquellas instituciones y entes que así nos lo ha hecho saber, y a su vez, denunciar las condiciones laborales que nos llevan a dicha situación. Pensamos que toda investigación tiene que ser clara y no parcial, debe de recoger los distintos factores a tener en cuenta, no solo el humano, si no también el procedimental y el tecnológico que estudie las salvedades técnicas que pueda tener una máquina.

Deciros que en este momento, a parte de las investigaciones internas, tanto Osalan, como Inspección de Trabajo y el Juzgado correspondiente están recabando toda la información y que será un proceso largo. Por ello pedimos tranquilidad, esto va a ser algo muy largo, por ejemplo Osalan hablaba de que su informe como poco tardaría dos meses e Inspección de Trabajo daba plazos más largos. En el juzgado no sabemos que recorrido tendrá.

Por nuestra parte, seguimos trabajando para que de esta situación tan trágica podamos sacar alguna conclusión positiva que mejore las condiciones de seguridad.

Pero sin olvidar y denunciar ante la empresa que las situaciones sociolaborales y sobre todo organizativas que vivimos hoy en día en la empresa, NO ayudan nada a que las condiciones de trabajo sean seguras. Hay que decir claro, todavía a dos semanas del accidente,  la organización actual nos está llevando a un CAOS diario, que el trabajo, cada vez más individualizado,  del día a día se está convirtiendo en un "buscate la vida" y "haz lo que puedas", que por mucha seguridad que pongamos en las instalaciones...  NOS VA A LLEVAR A TODOS POR DELANTE!.
Seguiremos informando.
Abadiñon 2011ko urriaren 19an

iruzkinik ez: