2013/06/17


KOMITEAK JAKINARAZTEN DU

Estampaciones Bizkaiako langileen batzordeak Bizkaiko Metaleko hitzarmenagatik , 2013ko ekainaren 21ean Euskal Herriko sindikatuek deituta burutuko den grebarekin bat egiteko gonbitea luzatzen dizuegu. Egun berean, Arabako Metalak ere grebara deitu du, eta Gipuzkoan aldiz, hilaren 17, 19, eta21ean deitu dute grebara.

Badakigu, urte latzak ari direla izaten hauek, zenbait greba tarteko, ERE-ak,..eta duela egun gutxi ere , kalera irten behar izan dugula , Greba Orokor bateko kontestuan. Nahiz eta azken honen arrazoi edo aldarrikapenak, orokorragoak eta unibertsalagoak izan, borroka  klabe berdinean kokatu behar dugu.

Pairatzen ari garen krisi honek, nahita sortutakoa denak, langilegoaren eta gizarte osoaren oinarrizko eskubideen( hezkuntza, osasungintza,..) aurka  egiteaz gaindi  , , sektoreko edo hitzarmen probintzialen birrintzea  dauka bere helburuen artean, guzti hau, langileen eskubideak, Langileen Estatutoak edo eta estatu mailako hitzarmen edo akordioek araututako gutxienekoen menpe uzteko.

Nahiz eta gurea bezalako enpresak lan hitzarmen propioa izan,  ezin dezakegu inolaz ere pentsatu metaleko hitzarmenarekin gertatzen denak ez digula eragiten. Funtsean, enpresa mailako konbenio edo paktuek, sektoreko konbenioaren gutxieneko zoruaren gainetik,berori oinarri hartuta, kasu honetan Bizkaiko Metala, negoziatu eta adostu dira. Aipatu zoru hori jausten baldin bada, denbora kontua izango da soilik gure “zorua “ ere jausi dadin, berarekin enpresako konbenioan adostutako  gure lan baldintzak eramango dituelarik.

Grebarekin bat egiteak esfortsu bat suposatzen du, bai egia da, baina guztiz beharrezkoa eta oinarrizkoa den esfortsu bat, gero eta urriagoak diren lan eskubideak defendatu nahi baldin baditugu behintzat.

Laneko eskubideak inoiz ez dira oparitu. Eskubide bakoitza, lorpen bakoitza, langilegoaren izerdi askorekin lortua dago, zenbaitetan odola erei isuri delarik.


“Borrokatzen baduzu galdu dezakezu…borrokatu ezean galdu duzu jada “
Metaleko hitzarmenaren defentsan !!
EKAINAK 21ean
GREBA
BizkaikoMetalgintzan
**********
      EL COMI INFORMA

El comité de empresa de Estampaciones Bizkaia llama a secundar la convocatoria de huelga por el Convenio del Metal de Bizkaia convocada por todos los sindicatos vascos para el viernes 21 de junio de 2013. El mismo día el sector del metal de Araba también llama a la huelga, y en Gipuzkoa serán tres días de huelga, el 17, 19, y 21 de junio respectivamente.

Somos conscientes de que están siendo años duros, con varias huelgas, ERE-s,… y hace solo unos pocos días hemos tenido que salir a la calle en un contexto de Huelga General que aunque evidentemente abarca reivindicaciones más generales o universales, debemos de situarla en el mismo contexto de lucha.

Esta crisis, generada de manera absolutamente interesada, además de erosionar derechos básicos de los trabajadores y la sociedad en general, como la sanidad, educación,...también busca como objetivo fundamental destruir los convenios provinciales o sectoriales para dejar en manos de los nimos que establecen el Estatuto de los trabajadores o Convenios o acuerdos de nimos de ámbito estatal, las condiciones laborales de los trabajadores y trabajadoras.

Aunque empresas como la nuestra, tengamos convenio propio, no podemos pensar que el devenir del convenio del Metal no nos afecta. Al final los convenios y pactos de empresa, han sido negociados y acordados, sobre el suelo mínimo que establece el convenio del sector en este caso el convenio del Metal de Bizkaia. Si este desaparece, será cuestión de tiempo, que nuestro suelo” se desplome, y con él las condiciones laborales recogidas en nuestro convenio de empresa.

Salir a la huelga es un esfuerzo, si, pero un esfuerzo absolutamente necesario y fundamental para defender nuestros cada vez más exiguos derechos laborales.

Los derechos laborales nunca los han regalado. Cada derecho, cada avance, se ha tenido que conquistar con mucho sudor e incluso sangre de los trabajadores y trabajadoras.

“Si luchas puedes perder…si no luchas ya has perdido


  En defensa del convenio del Metal!!
21 de junio
  HUELGA
En el Metal de Bizkaia

iruzkinik ez: