2011/02/16


2011/02/16 LEGEZTAPENA
Ezker Abertzalearen legeztatzea eskatuz, Bakerantz, legalizazioa lelopean, larunbaterako Bilbon antolatutako manifestazioan parte hartzera dei egiten du LAB sindikatuak
Ezker Abertzalearen legeztatzea eskatzeko larunbat honetan Bilbon Bakerantz, legalizazioa lemapean egitekoa den nazio manifestazioari sostengua adierazi nahi dio LAB sindikatuak. Bake bidean lehentasunezkoa dugu normalizazio politikoa lortzea, aukera politiko guztiek lehia politikoan baldintza berdinetan jarduteko eskubidea bermatzea. Parte-hartze politikorako eskubidea premiazko exijentzia da, ezinbestekoa, ireki den bide berri honetan aurrera egiteko.

Euskal Herrian une garrantzitsua bizi dugu, aukeraz betetako unea, arduraz jokatzea eskatzen duen unea. Aipatu aldarrikapenei tinko eutsi eta kalera ateratzeko momentua dugu. Euskal eragileok, euskal langileok, euskal jendarteak badugu konpromiso bat, ardura bat, deialdi honen aurrean aktiboki parte hartu eta erantzuteko. Hitzordu garrantzitsua dugu larunbatean Bilbon.

No hay comentarios: